Agenda

AMAraun

Noiz

2022/11/20 18:30

Non

Olaberria, Ihurre Zaharra

(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.

Fitxa

Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
Gidoia: Oihana Iguaran
Koreografia: Amaiur Luluaga
Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran

Irakurri gehiago

Master Class: Jon Maya

Noiz

2022/11/20 18:35

Non

Dantzalabea. Barakaldo antzokia

Aurtengo HAFJ jaialdiko bigarren ekitaldia Barakaldo Antzokiarekin elkarlanean antolatu dugu. Dantzaren gaineko master class bat izango da, eta bertan Jon Maya izango dugu gidari, Kukai dantza konpaniako zuzendari, koreografo eta dantzaria, hain zuzen ere.

"DANTZA TRADIZIONALA LABORATEGIAN" izenburupean, dantza tradizionalean bila eta topa daitezkeen jorrabideak aztertuko dira saioan. Azaroaren 26an, izango da, larunbatarekin, 10:30etik 13:30era, Barakaldo Antzokiko Dantzalabea gunean. Plaza kopuru mugatua da, eta izena aurretiaz eman behar da, antzokiaren webgunean:

https://www.teatrobarakaldo.com/jon-maya-master-class/

Irakurri gehiago

Itzuli: Oihana

Noiz

2022/11/20 19:00

Non

Ziburu, erabilera anitzeko gunea

Etorkizun hurbil batean, Oihana, Lur bere amarekin eta Argia, bere amatxirekin, bizi da. Mendeetan zehar, jakintzak eta ohiturak, familiako emakumeen artean transmitituak izan dira dantzaren bitartez. Baina, katea moztu egin da. Oihana, ez da gai hizkuntza hau eta dakartzan sekretuak ulertzeko. Gau batez, Oihana, ametsetan bidaiatzen ahal duela ohartzen da. Ordutik, ausardiaz eta kuriositate haundiz, bere iragana deskubritzera abiatzen da eta honekin batera, hizkuntza misteriotsu hau hitzegiten duten emakumeak ezagutzera: Sorginak.

Oihanak, dantza eta antzerkia uztartuz, transmisioa eta identitatearen eraikuntzari buruz hitzegiten digu. Gai unibertsalak izanki, publiko zabal batengana iritsi nahi du eta 10 urtetik aurrerako pertsona orori gomendatua dago.

Fitxa

  • Taula zuzendaritza: Maryse Urruty
  • Antzezle  dantzariak: Barbara Rivas – Joana Olasagasti – Arantxa Hirigoyen
  • Eszenografia: Fran Dussourd
  • Musika: Paola Olaz
  • 10 urtetik goiti
  • Iraupena: 60’


Tokiak hartzeko: Ziburu Herriko Etxea (06 10 75 45 61 /  animations@mairiedeciboure.com -Txartelak erosi)
Ibilki programaren karietara

Irakurri gehiago