Agenda

Ukrainako Ballet Klasikoa: Loti Ederra

Noiz

2022/11/02 20:00

Non

Iruñea, Gayarre Antzokia

Bada Aurora printzesa ederraren istorioa baino gauza erromantikoagorik, Carabosse maitagarri gaiztoak bere gazteluan ehunka urtez sorgindua, eta musu batekin esnatzen duen printze ausartarena?

Ukrainako Ballet Klasikoko irudi txalotuak eszenatokietara iritsi dira ballet klasikoaren ekoizpen bikain bat ekartzeko, haurrak zein helduak gogotsu hartuko dituena.

IRAUPENA

120 minutu

Irakurri gehiago

Act Festival 2022: Punto y Seguido

Noiz

2022/11/02 20:00

Non

Bilbo, Campos Eliseos Antzokia

2022ko ACT Jaialdiaren barruan. 

Punto y seguido

 

Hizkuntza propioarekin hitz egin beharrak bide berrietatik bultzatu gaitu, biontzako nortasun pertsonal eta osagarri baten bila. Bizi berri dugun egoerak esentziala den horri buruz daukagun ideia birdefinitzeko beharra piztu du gugan. Abiapuntu hori hartu nahi genuen etorkizuna irudikatzeko. Gaur egun zalantzazkoa iruditzen zaigu etorkizuna, eta horregatik, gure arteko oreka bilatzeko gogoa piztu zaigu, osotasun baten parte izatearen kontzientziarekin. Baina hemen sortzen da zalantza: nola baliatu gure borondatea denboraren bilakaera naturala oztopatu gabe?

 
 

KonpainiaLabotilar
Iraupena: 25’
Hizkuntza: Gaztelera Ingelesez eta Euskarazko azpitituluekin
Kategoria: Dantza
Jatorria: Frantzia
Cast: Angel Martinez Hernandez (Performer & Coreographer); Vito Giotta (Performer & Choreographer); Helena Payan (Technician).

 

13 urte dira Labotilar konpainiak bere ibilbideari ekin zionetik, sorkuntzarekiko eta koreografiarekiko interes komunak oinarri hartuta. Labotilar-en lana bere ibilbidean zehar aurkitu dituen kultura ugariak partekatzera eta aurkitzeko daudenak ezagutzera zuzentzen da. Mundu ezberdinetako artistekin lankidetzan aritzeko gogo horrek sormen bide berriak esploratzeko aukera eman dio Labotilar-i, etiketak kendu eta, hori egitean, egungo beharrari lotutako askatasunari ateak irekitzeko aukera. Hori guztia publikoari Dantzaren bidez transmititzea da helburu nagusia. Ametsa eta magia dira gure lanen oinarriak!

Irakurri gehiago