Agenda
Aiko Taldea: Dantzapoteoa
2022/11/19 13:00
Erandio (Irailaren 23a Plaza)
13:00 ERANDION Irailaren 23ko plazan hasita
DANTZAPOTEOA AIKO TALDEA
1 Hasiera: Irailaren 23a Plaza
2 blokea: Jado Fundazioa kalea
3 blokea: San Agustin Plaza
Kriskitin: 30. urteurren jaialdia
2022/11/19 17:00
Durango, San Agustin Kultur Gunean
Bi saio izango dira: 17:00etan eta 19:30ean.
SEON: Infinit
2022/11/19 17:00
Iruñea, Baluarte Auditorioa
Eta ezerrek ez balu ez hasiera ez amaiera? Edo behintzat non kokatzen diren argi eta garbi zehazteko gai izango ez bagina? Eta nik sinopsi hau idazten dudan bitartean ikuskizuna gertatzen bada? Eta hura irakurtzea haren parte bada, nahiz eta hasi baino minutu batzuk lehenago egiten ari zaren edo txaloak itzali eta urte batzuetara?
Fitxa
- Sorkuntza eta interpretazioa: Daniel Esteban, Andreu Casadella
- Argiztapena: Pep Arumí
- Soinu-espazioa: David Angulo
- Eszenografia: Roberto Pincheira
- Argazkiak: Alex Griffin
IRAUPENA: 55 MINUTU
Antípodas
2022/11/19 18:00
Bilbo, Guggenheim Bilbao Museoa
*Dantzaldia 2022 jaialdiaren barruan.
Azaroak 19, larunbata. 19h. | Guggenheim Bilbao museoko auditorioa
FLORENCIA OZ – ISIDORA O´RYAN | Sevilla
“Antípodas”
Premio Artista Revelación del Festival de Jerez 2021
«Denok daukagu doble bat, antipodetan bizi dena”
Julio Ramón Ribeyro
Proposamen bisual eta sentsorial honetan bi emakumeren koexistentzia gauzatzen da. Erromantizismotik hainbatetan aipatu da Doblearen figura mitikoa literaturan, zinean eta filosofian. Esandako topikoa bere dualtasunaren eta identitatearen aurrean aurkitzen den izakiarena da, eta harengan inspiratuta erlazionatzen dira bi interpreteak eszenan.
Florencia Oz eta Isadora O'Ryan bikiak estetika minimalista eta garaikidean murgiltzen dira. Harmonia, simetriaren dotorezia eta oreka bilatzen dituzte, bakar bat zireneko bidaia kontatzeko, batek bere burua izateko bestea izateari utzi zion unekoa.
Haietariko baten dantzak, flamenkoak, perkusioak eta poesia bisualak eragina dute bestearen ahotsean, musika-tresnan, melodian eta abesten duen poesian.
Baliteke bat bidaia transatlantikoan eta dantza flamenkoan jaio izana, eta bestea biolontxeloan eta konposizio burutsu eta abangoardistan. Hari, ahots, keinu eta mugimendu artean, etorkizuneko oroitzapenak eta ametsak gogora dakartzan elkarrizketa poetiko honek maitasunetik jartzen ditu auzitan nia amaitu eta bestea hasten den bazterrak.
Fitxa
- Iraupena: 50 minutu
- Jatorrizko ideia: Florencia Oz eta David Coria
- Zuzendaritza: David Coria
- Koreografia: Florencia Oz
- Musika-konposizioa eta interpretea: Isidora O'Ryan
- Argien diseinua: Olga García
- Jantzien diseinua: Belén de la Quintana
Literaktum 2022: Maitasunaren materia(lak)
2022/11/19 18:00
Donostia, Liburutegi Nagusia
* Literaktum jaialdiaren barruan.
Ipuin Kontalarien VIII. Maratoia edizio berri honetan, gazte eta helduentzako saioa eskeiniko da.
Ikusleek gorputz bi ikusiko dituzte eszenan, mugimendua eta ahotsa baliatuz maitasunaren inguruan hausnartzen eta jolasten.
Zerez egina dago maitasuna? Zeintzuk dira maitasuna osatzen duten materialak? Asko dira maitasuna kontzeptuaren bueltan jaso ditugun irudiak eta esanahiak. Maitasunaren inguruan sorturiko iruditegi horretan arakatzeko ikuskizuna dugu hau.