Agenda
Denis Santacana: Encuentros
2022/11/18 19:30
Bilbo, BBK Aretoa
Egunero dozenaka pertsonarekin gurutzatzen gara. Bi ezezagunek, espazio berean, une berean, beren begiradak gurutzatu eta bat egiten dute. Normalean inoiz hasten ez den egoera bat hasteko puntua da. Zer gertatuko litzateke komunikazio-ekintza hori gertatzen uztea erabakitzen badugu? Zer gertatuko litzateke espazio-denbora aldatu ahal izango balu eta abiapuntu hori amaiera berri baten hasiera balitz?
Larrua: Idi Begi
2022/11/18 20:00
Zornotza, Zornotza Aretoa
Euskal Herrian IDI-PROBAK izenez ezagutzen diren idien arraste-probetan inspiratuta, animaliaren eta gizakiaren arteko lotura, fisikotasuna, hierarkia eta hizkuntza birsortzen ditugu plazan. Dena animaliaren begiradaren bidez.
Fitxa
- Koreografoa: Jordi Vilaseca
- Dantzariak: Maddi Ruiz de Loizaga, Jordi Vilaseca, Aritz López
- Musika: Bach, Machinefabriek.
- Iraupena: 16 min.
Lasala: Dead
2022/11/18 20:00
Zarautz, Modelo Aretoa
Hil aurretik, bizi.
Zenbat zama dugu gure gain ematen dugun urrats bakoitzeko?
Itxurakerietan ibiltzen gara, inondik inora sostengatu ezin den segurtasun bat lortu nahian. Oinordetzan jasotako sinesmen eta ereduek txotxongiloak bagina bezala gidatzen dute gure bizitza.
Hori ulertzeak lagundu egiten digu; erabakitzeak eraldatu eta aske bihurtzen gaitu.
Norberaren esperientziaren mugak gainditzea, Bizirik hiltzeko beste modu bat da, hil aurretik BIZItzeko leiho irekia.
Fitxa
- Zuzendaria: Judith Argomaniz
- Zuzendari laguntzailea: Jaiotz Osa
- Koreografia: Judith Argomaniz, dantzariekin elkarlanean
- Dramaturgia: Judith Argomaniz, Jaiotz Osa
- Testua: Puy Barral
- Dantzariak: Paula Parra, Garazi Etxaburu, Miren Lizeaga, Leire Otamendi, Jone Amezaga
- Ahotsa: Puy Barral
- Eszenografiaren diseinua: Xabier Mujika
- Argiztapenaren diseinua: Álvaro Estrada
- Jantzien diseinatzailea eta egilea: Xabier Mujika
- Eszenografia: Oscar de la Paz
- Argazkiak eta bideoa: Etanowski
- Ikuskizun mota: Dantza garaikidea
- Iraupena: 60´
- Formatua: 10/8/5
Dantzaz Konpainia: Bat
2022/11/18 20:00
Galdakao, Torrezabal Kultur Etxea
"Dantzaz" taldeak dantza garaikideaz bere distira osoan gozatzeko dantza ikuskizun bat aurkezten du:
Los Esclavos Felices. Martin Harriague sortzaile euskal-frantziarrak Los Esclavos Felices sinatu zuen 2018ko urtarrilean, Juan Crisostomo de Arriaga (Bilbo, 1806 — Paris, 1826) euskal musikagilearen lehen operaren oberturan oinarritutako sorkuntza koreografikoa eginez.
Thirty. Sade Mamedova, koreografo errusiar gaztea, 2018ko Hannover Lehiaketan (Alemania) parte hartu zuten koreografoen artean aukeratu zuen Adriana Pous, Dantzaz-eko zuzendari artistikoak, bere lehen koreografia egiteko. Emaitza: giza migrazioei eta nortasunari buruzko koreografia
Walls. Martin Harriague Dantzaz-era itzuli da, oraingoan gizadiak harresiekin duen harremanean oinarritutako pieza bat sortzeko: hormigoia eta arantza-alanbrea modako produktuak dira gaur egun.
Egitaraua
- Los Esclavos Felices. (10m) Koprodukzioa / Coproducción: CCN Malandain-Ballet Biarritz - Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO)
- Thirty (15m) (Koprodukzioa / Coproducción: Dantzaz eta Hannover-eko Koreografia Lehiaketa/Dantzaz y Certamen Coreográfico de Hannover
- Walls (35m) (Koprodukzioa / Coproducción: Dantzaz eta Atalak
Fitxa
- Koreografiak: Martin Harriague - Sade Mamedova
- Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
- Dantzariak: Raúl Abentin, Andrea Aguado, Alicia Cayrou, Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi, Laura Gómez, Lara Matea Ivancic, Oscar Pascual, NoelQuintela, Iñigo Rementería, Beñat Urrutia.
- Zuzendari nagusia: Fernando Sáenz de Ugarte