Agenda

Haur-guraso tailerra

Noiz

2022/11/13 10:30

Non

Biarritz, Gamaritz·Gare du Midi

Familientzako tailerra : Idoia Ibarzabal eta Faustino Aranzabal Kresala Konpainiako zuzendariek familiarteko une bat partekatu eta dantza era ludikoan deskubritzera gonbidatzen zaituzte.

6 urtetik gorako haurrak.
Euskarazko tailerra, Iraupena: 1h
Sarrera librea erreserban: +33 (0) 5 59 24 67 19

Irakurri gehiago

Muxikoak

Noiz

2022/11/13 12:00

Non

Errenteria, Herriko Plaza

Errenteriako Beti Prest elkarteak muxikoak antolatu ditu azaroaren 13an, igandean, eguardiko 12:00etan.

Irakurri gehiago

Maritzuli: Ezpata-dantza

Noiz

2022/11/13 12:00

Non

Biarritz, ibilaldia hirian barrena

Urtero legez 2014an sortu zenetik, San Martin ezpata-dantzak aterako da Biarritzeko San Martin zaindariaren jaietam. Uda eta negua arteko iragatea irudikatuz, ezpatadun dantzariak Martin hartzaren bidelagun izango dira, hibernaziorako bere bidean. Kalejiran parte hartuko dute beren musikari fidelak, Ezpata ttiki deigarriak eta Biarritz hiriko ikurren zaindari Banderazainak ere.

Eguerdian, meza ondorenean, abiatuko da ezpata-dantza San Martin elizatik eta Gare de Midi antzokian bukatuko dituzte lanak 13:00 aldera.

Irakurri gehiago

Dantza Plazetan

Noiz

2022/11/13 13:00

Non

Bilbo, San Pedro plaza (Deustu)

*Dantza Plazetan 2022-ren barruan

Egitaraua Dantza Plazetan 2022

BATASUNA ARRAIZBIDE DANTZA TALDEA

  • Otsailak 20, igandea 12:00 Errekalde plaza Dantza poteo eta erromeria (+ Arraizpe dantza taldea)
  • Maiatzak 21, larunbata 20:00 Uretamendiko udaltegiko patioa Erromeria


BETI JAI ALAI

  • Martxoak 5, larunbata 18:00 Basurtuko geltokia Inauterietako dantzak / Danzas de carnaval
  • Ekainak 12, igandea 12:00 Basurtuko geltokia Umeen dantza ikuskizuna / Alarde de danzas infantil
  • Ekainak 23, osteguna 20:00 Basurtuko geltokia Erromeria
  • Urriak 22, larunbata 12:00 Basurtuko kaleetatik kalejira
  • Urriak 22, larunbata 19:00 Basurtuko geltokia Dantza ikuskizuna / Alarde de danzas
  • Azaroak 27, igandea 12:00 Garellanoko dorreak/ Sabino Arana Dantza ikuskizun ibiltaria / Espectáculo de danzas itinerante
  • Abenduak 24, larunbata 18:00 basurtu – Aita Donosti plaza Erromeria


BIHOTZ ALAI

  • Otsailak 20, igandea 12:00 San Felizisimo Dantza ikuskizuna / Alarde de danzas
  • Maiatzak 1, igandea 12:30 Elorrieta Dantza ikuskizuna / Alarde de danzas
  • Maiatzak 7, larunbata 13:00 Arangoiti Dantza ikuskizuna / Alarde de danzas
  • Ekainak 5, igandea 12:00 Ibarrekolanda Dantza ikuskizuna / Alarde de danzas
  • Ekainak 24,ostirala 19:00 Deustuibarra Dantza ikuskizuna / Alarde de danzas


DEUSTUKO FOLKLORE TALDEAK

  • Otsailak 19 , larunbata 20:30 San Pedro plaza (Deustu) Erromeria
  • Martxoak 12, larunbata 20:30 San Pedro plaza (Deustu) Erromeria
  • Ekainak 23, osteguna 20:30 San Pedro plaza (Deustu) Erromeria
  • Azaroak 13, igandea 13:00 San Pedro plaza (Deustu) Erromeria


BIZKAIKO DANTZARIEN BILTZARRA

  • Ekainak 4, larunbata 19:00 Arriaga plaza Erromeria
  • Uztailak 3, igandea 19:00 Arriaga plaza Dantza ikuskizuna / Alarde de danzas (Gaztedi)
  • Uztailak 9, larunbata 19:00 Arriaga plaza Dantza ikuskizuna / Alarde de danzas (Beti Jai Alai)
  • Uztailak 16, larunbata 19:00 Arriaga plaza Dantza ikuskizuna / Alarde de danzas (Salbatzaile)
  • Uztailak 23, larunbata 19:00 Arriaga plaza Dantza ikuskizuna / Alarde de danzas (Goialde)


GAZTEDI DANTZARI TALDEA

  • Martxoak 5, larunbata 12:00 Karmelo plaza (Santutxu) Umeen dantza ikuskizuna / Alarde de danzas infantil
  • Maiatzak 29, igandea 12:30 Solokoetxetik kalejira plazaz plaza
  • Ekainak 11,larunbata 20:00 Areatzako kioskoa X. Larrain Dantza Topaketa / Encuentro del Baile de la Era
  • Ekainak 23, osteguna 21:00 Karmelo plaza (Santutxu) Erromeria
  • Uztailak 16, larunbata 19:00 Karmelo plaza (Santutxu) Dantza ikuskizuna / Alarde de danzas
  • Irailak 11, igandea 13:00 Zumarraga plaza (Solokoetxe) Erromeria


IBAI ARTE DANTZA TALDEA

  • Ekainak 3, ostirala 19:00 Zorrotzako plazetatik Erromeria ibiltaria
  • Urriak 1, larunbata 21:00 Zorrotzako frontoian Dantza ikuskizuna / Alarde de danzas
  • Abenduak 18, igandea 18:00 Zorrotzako frontoian Dantza ikuskizuna / Alarde de danzas


ONDALAN ERRALDOIEN KONPARTZA

  • Otsailak 20 11:30 Deustua Erraldoien kalejira/ Pasacalles de gigantes
  • Martxoak 5 11:30 San Inazio Erraldoien kalejira/ Pasacalles de gigantes
  • Martxoak 20 11:30 Deustua Erraldoien kalejira/ Pasacalles de gigantes
  • Apirilak 30 11:30 Elorrieta Erraldoien kalejira/ Pasacalles de gigantes
  • Maiatzak 28 11:30 Ibarrekolanda Erraldoien kalejira/ Pasacalles de gigantes
  • Ekainak 23 18:00 Deustuko erribera Erraldoien kalejira/ Pasacalles de gigantes
  • Uztailak 30 11:30 San Inazio Erraldoien kalejira/ Pasacalles de gigantes
  • Urriak 1 11:30 Sarriko Erraldoien kalejira/ Pasacalles de gigantes
  • Abenduak 21 18:00 San Inazio Erraldoien kalejira/ Pasacalles de gigantes
  • Abenduak 31 11:30 Luzarra Erraldoien kalejira/ Pasacalles de gigantes


SALBATZAILE DANTZA TALDEA

  • Urtarrilak 29, larunbata 20:00 Santiago plaza (Ibaiondo) Erromeria
  • Otsailak 19, larunbata 20:00 Santiago plaza (Ibaiondo) Erromeria
  • Martxoak 26, larunbata 20:00 Santiago plaza (Ibaiondo) Erromeria
  • Apirilak 30, larunbata 20:00 Santiago plaza (Ibaiondo) Erromeria
  • Maiatzak 28, larunbata 20:00 Santiago plaza (Ibaiondo) Erromeria
  • Ekainak 25, larunbata 20:00 Santiago plaza (Ibaiondo) Erromeria
  • Irailak 24, larunbata 20:00 Santiago plaza (Ibaiondo) Erromeria
  • Urriak 29, larunbata 20:00 Santiago plaza (Ibaiondo) Erromeria
  • Azaroak 26, larunbata 20:00 Santiago plaza (Ibaiondo) Erromeria
  • Abenduak 17, larunbata 20:00 Santiago plaza (Ibaiondo) Erromeria

 

Irakurri gehiago

Kresala: Amoria & Dolore

Noiz

2022/11/13 17:00

Non

Biarritz, Théâtre de la Gare du Midi

Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak, Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.

Euskal Herriaren kokapena, nahitaezko igarobidea edo sartu-irten atea izan zen. Horrek kultura desberdinak erakarri zituen, denen arteko bizikidetza ahalbidetuz antzinako garaietatik. Honek zera adierazten digu: gure arbasoek munduko bazter guztietako biztanleekin harremana izan zutela, gizaki guztien bizimoduaren
bilakaeran zer esan handia izan zutela, eta gure herria hein handi batean, itsasoari esker sortu eta mendeetan zehar mantedu dela, ekarpena pentsaeraren arlora ere iritsi zelarik ; barruan errotuta zuten XVI. mendeko euskaldunengan hain ohikoa zen zabalkuntza grina.

Fitxa

  • Obra: AMORIA & DOLORE Elkano, lehen mundubira
  • Zer: Euskal itsasketaren urrezko aroko dantzen ikuskizuna
  • Koreografia: Faustino Aranzabal
  • Musika: Enrike Solinís
  • Antzezleak: Kresala dantza konpainiaren 30 dantzari
  • Iraupena: 60 ́minutu
  • Babesa: Mundubira 500 Elkano Fundazioa

Irakurri gehiago

Circle of Trust & Logela: Su(i)rrealismo

Noiz

2022/11/13 19:00

Non

Getxo, Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa

30ko hamarkadan bigarren mundu gerra piztu zen bitartean, Pariseko kafetegiak hainbat diziplinatako artisten topaleku ziren, eta horiek korronte artistiko berri bat sortu zuten: surrealismoa.

Artista surrealisten ezaugarrietako bat inkontzientea irudimenaren iturria dela erakustea da. Logelak eta CIRCLE OF TRUST taldeek ezaugarri horiek ikertu eta artista horien lana berrinterpretatzen dute XXI. mendeko hizkuntzaren bidez: SU(I)RREALISMOA

Fitxa

  • Zuzendaritza Artistikoa: Imanol Garaizabal & Juan Manuel Aragón
  • Zuzendaritza Koreografikoa: Alberto Pardo “Extremo”
  • Dantzariak: Francisco Sanchez, Abel Escribano, Diego Bayona, Albert Pardo, Marcos Pardo
  • Koreografia: Circle of Trust
  • Eszenografia: Logela Multimedia
  • Ikus-entzunezko Zuzendaritza: Imanol Garaizabal
  • Soinua: Ander Garaizabal & DJ PUT1
  • Ekoizpen teknikoa: Karlos Gomez
  • Argiztapena: Fermín Izko
  • Iraupena: 55 min.

 

Saltokiak:

  • Kutxabank-en orotarako kutxazainak
  • https://ticket.kutxabank.es/aulacultura/
  • Muxikebarriko Informazio-bulegoa (8:30-14:30, astelehenetik ostiralera)
  • Muxikebarriko txarteldegia (Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:30 / 16:30-19:30 eta ikuskizunak hasi baino ordubete lehenago)
  • Romo Kultur Etxea (Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00 / 16:00-18:00)

Irakurri gehiago

Transmissions: Dantza Urbanoen gainean Dantzatutako Konferentzi

Noiz

2022/11/13 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

 

*2022ko Antzerki Alternatiboen Sarearen Zirkuituaren barruan

Javi Casado - Guille Vidal-Ribas  |  Katalunia

Transmissions zuzeneko musika, ikus-entzunekoak, hitza eta mugimendua uztartzen dituen konferentzia-ikuskizuna da, dantza urbanoen dimentsio guztiak azaltzeko. Ikusle guztientzako diskurtso dinamikoa eta irisgarria eskaintzen du: aberasgarria adituentzat zein dantza urbanoetara hurbildu nahi dutenentzat.

Non, nola eta zergatik sortu ziren adierazteko modu horiek? Zein da haien ezaugarria? Nola garatzen dira egun? Hauek dira planteatzen dituzten gaietako batzuk, baita dantzaren arloan ez ezik herri-kultura guztian izan duten eragina ere XX. mende amaieratik gaur egunera arte.

Transmissions Guille Vidal-Ribas eta Javi Casadok egindako ikerketaren emaitza da, eta bi mende baino gehiagotan dantzari urbano gisa lortu duten ezagutza jasotzen du, oinarri dokumental zabal batetik eta arlo horretan aitzindariak eta erreferenteak izan diren estatuko eta nazioarteko pertsonen elkarrizketatik ateratako informazioarekin uztartuz.

Fitxa

  • Egileak: Guille Vidal-Ribas eta Javi Casado
  • Interpreteak: Guille Vidal-Ribas eta Javi Casado/Àlvar Marcos
  • Diseinua eta produkzio teknikoa: Fran Ortega
  • Argazkiak: Marta Garcia
  • Bideoa: Marc Costa Films
  • Koprodukzioa: Mercat de les Flors, HOP Plataforma de Danza eta Cultura Urbana, El Generador Art i Creació Cultural.
  • Hauen laguntzarekin: Explica Dansa, Centre Cívic Barceloneta, APdC - Associació de Professionals de la Dansa de Catalunya ("Carretera i Dansa” beka).
  • Banaketa: Vulcana

Irakurri gehiago