Agenda
Hik Dantza Landu: Shared Levitation
2022/11/12 10:00
Errenteria, Gipuzkoako Dantzagunea
- Data: Azaroak 12, 13 / 10:00 – 14:00
- Lekua: Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
- Nori zuzendua: Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.
- Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)
Ikastaroko lan-metodoa
Klasea gure kontzientzia bideak irekiz eta gure bikotearekin manipulazio ariketak eta pisu eta egitura ikerketa eta frogak egiten hasten da. Fase honetan arreta berezia jarriko diogu gorputz guztia ariketan jartzeari, geure gorputz-adarren bakartutako lanera mugatu gabe. Lehen atal honetan, jolasak geure alderdirik instintibo eta primitiboena esnatzen laguntzen du, arnasketa fluxu natural elkarbanatu batekin konektatuz.
Bikote bakoitza komunikatzeko modu berezi bat bilatzera motibatzen dugu, baita material koreografikoaren bariazioak eta bakarkako irtenbideak bilatzera.
Geure klasearen beste alderdi garrantzitsu bat, rol aldaketa etengabea da (oinarria eta hegalaria, gidaria eta jarraitzailea), parte hartzaile bakoitzak aukera bakoitza esperimentatzeko aukera izan dezan.
Shared Levitation:
Shared Levitation Marion Sparber eta Alan Fuentes Guerrak sortutako dantza garaikideko eta partneringeko formakuntza eta ekintza plataforma da. Dantza akrobatikoan, salsan, arte martzialetan eta kontakt-inprobisazioan oinarritutako printzipioen nahasketa batean inspiratzen da Shared Levitation Partnering. Marion eta Alanek Europa, AEB, Asia eta Latinoamerikan eman ohi dituzte ikastaroak.
Busturialdeko Dantzarien Eguna Bakion
2022/11/12 17:00
Bakio
Bi urteren ondoren, urtero ospatu izan den Busturialdeko Dantzarien Eguna ospatuko da. Eskualdeko taldeak elkartu eta elkarrekin dantzan ospatzen duten egun berezia da, urtero herri desberdin batean ospatzen dena. Aurton Itxas Alde Dantza Taldeari egokitu zaio Bakion hartzea inguruko herrietako taldeetako dantzariak, taldearen 50. urteurrena ospatzen ari diren urten, hain zuzen ere.
Bertan aipatutako Bakioko Itxas-Alde, Bermeoko Alkartasuna, Mundakako Egunsenti, Busturiako Irrintzi Alai, Foruako Urdaibai, Gernikako Elai Alai, Nabarniz-Ereñoko Kabelinatxe, Ibarruriko Basotxoritxu eta Gautegiz-Arteagako Artie Dantza Taldea elkartuko dira.
Dantzaldia: AIko taldea
2022/11/12 18:00
Bergara, Seminarixoa
Transmissions: Dantza Urbanoen gainean Dantzatutako Konferentzi
2022/11/12 19:00
Bilbo, La Fundicion
*2022ko Antzerki Alternatiboen Sarearen Zirkuituaren barruan
Javi Casado - Guille Vidal-Ribas | Katalunia
Transmissions zuzeneko musika, ikus-entzunekoak, hitza eta mugimendua uztartzen dituen konferentzia-ikuskizuna da, dantza urbanoen dimentsio guztiak azaltzeko. Ikusle guztientzako diskurtso dinamikoa eta irisgarria eskaintzen du: aberasgarria adituentzat zein dantza urbanoetara hurbildu nahi dutenentzat.
Non, nola eta zergatik sortu ziren adierazteko modu horiek? Zein da haien ezaugarria? Nola garatzen dira egun? Hauek dira planteatzen dituzten gaietako batzuk, baita dantzaren arloan ez ezik herri-kultura guztian izan duten eragina ere XX. mende amaieratik gaur egunera arte.
Transmissions Guille Vidal-Ribas eta Javi Casadok egindako ikerketaren emaitza da, eta bi mende baino gehiagotan dantzari urbano gisa lortu duten ezagutza jasotzen du, oinarri dokumental zabal batetik eta arlo horretan aitzindariak eta erreferenteak izan diren estatuko eta nazioarteko pertsonen elkarrizketatik ateratako informazioarekin uztartuz.
Fitxa
- Egileak: Guille Vidal-Ribas eta Javi Casado
- Interpreteak: Guille Vidal-Ribas eta Javi Casado/Àlvar Marcos
- Diseinua eta produkzio teknikoa: Fran Ortega
- Argazkiak: Marta Garcia
- Bideoa: Marc Costa Films
- Koprodukzioa: Mercat de les Flors, HOP Plataforma de Danza eta Cultura Urbana, El Generador Art i Creació Cultural.
- Hauen laguntzarekin: Explica Dansa, Centre Cívic Barceloneta, APdC - Associació de Professionals de la Dansa de Catalunya ("Carretera i Dansa” beka).
- Banaketa: Vulcana
Carolyn Carlson Company: The Tree (Fragments of Poetics on Fire)
2022/11/12 19:30
Gasteiz, Principal Antzokia
*Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2022
Carolyn Carlson mundu mailan dantzako erreferentea da. Jaiotzez iparramerikarra, Roubaixeko Koreografia Zentro Nazionaleko eta Pariseko Atelier-eko zuzendariordea da, Pariseko La Cartoucherie de Vincennes-en.
Lengoaia koreografikoarekin eta oso pertsonala den antzezpenarekin, bere lana erakusteko garaian, nahiago du Carlsonek “ikusizko poesia” hitza “koreografia” baino.
Lau hamarkadatan, 100 lan baino gehiago sortu ditu eta haietako asko mugarri bihurtu dira dantzaren historian. Bere lanagatik Urrezko Lehoia jaso zuen 2006an. Huraxe izan zen Veneziako Bienalak koreografo bati lehen aldiz emandako Urrezko Lehoia.
The Tree da konpainiarentzat egindako azken sormen-lana eta 8 dantzarien birtuosismoaren bidez, eta bere ikuspegi onirikoari esker, kolapsatzeko puntuan dagoen naturarekiko maitasunarekin lotutako adierazpen boteretsua eta funtsezkoa eskaintzen du Gaston Bachelard filosofoaren Fragments of a Poetics of Fire lanean oinarrituta.
Fitxa
Koreografía eta eszenografia: Carolyn Carlson
Koreografiako laguntzailea: Colette Malye
Antzezleak: Alexis Ochin, Chinatsu Kosakatani, Juha Marsalo, Céline Maufroid, Riccardo Meneghini, Isida Micani, Yutaka Nakata, Sara Orselli, Sara Simeoni
Musika: Aleksi Aubry-Carlson, René Aubry, Maarja Nuut, K. Friedrich Abel
Prezioa: 21/15 euro
Ohiko deskontuak
Dantza abonamendua
Online erosketa irailaren 22tik aurrera (10:00)
Kamikaze Producciones eta Teatro de la Abadía: Finlandia
2022/11/12 20:00
Santurtzi, Serantes Kultur Aretoa
*2022ko Santurtziko Antzerki Jaialdiaren barruan.
KAMIKAZE PRODUCCIONES
Fitxa
- Egilea: Pascal Rambert
- Zuzendaritza: Pascal Rambert
- Antzezleak: Irene Escolar, Israel Elejalde, Julia Rodríguez/Noa García
Helsinkiko hotel bateko logela. Israel Madrildik joan da Irenerekin duen harremana argitzen saiatzeko. Irenek pelikula bat filmatzen ari da hirian. Urte askotan zehar elkarrekin bizi ondoren, iraganari eta, batez ere, etorkizunari buruzko ikuspuntu desberdinak aurrez aurre jartzen dituzte. Alabaren zaintza eztabaidatzen duten aita eta ama dira. Esan daiteke une horretan bertan giza espeziearen zatirik itsusiena ikusten dugula.
Pascal Rambert, 2016an Akademia Frantsesaren Antzerki Saria jaso zuena, karga emozional handiko antzezlan honekin itzuli da bere bi aktore «fetitxe»-etakorekin.
So.K: Neok
2022/11/12 20:30
Biarritz, Théâtre du Casino
Izenburu misteriotsu honek galdera asko dakartza burura. Oraingoan, NeoK hitzeko azken hizkiak “Kotilun” dakarkigu gogora: antzinako euskal inauteriaren pertsonaia bat da, iruditeria magikoaren geruza sakonenetik datorrena. Ikuslea erabat ñimiño den ororen mailan murgilduz, Kotilun areagotu honek materia-partikulak antolatzeko eredu berri bat proposatzen digu, izakiaren kimika berri bat edo “Neo OrganiK Kemistry” delakoa. Hitzjoko baten bidez, lanaren izenburuak fantasiaz eta aldi berean seriotasunez iragartzen digu proposamen honen dualtasuna: izakiaren konplexutasunaren aurrean, zergatik ez uztartu zientzia-garapena eta magia-interpretazioa?
Fitxa
- Zuzendaria: Julien Corbineau
- Koreografoa: Laetitia Cheverry
- Koreografo errelebista: Eva Jullière
- Laguntzailea: Julien Corbineau
- Musika: J.S Blash/Florent Cheverry
- Osagarriak: Annie Onchalo
- Jantziak: Anne-Marie Subias
- Argiztapena: Julien Delignières, Peio Lamarque
- Koprodukzioa: CCN Malandain Ballet – EKE – CD64
- Partaidea: MVC Polo Beyris
- Argazkiak: Gabrielle Duplantier

