Agenda
Kukai: Eta orain zer?
2022/11/11 20:00
Errenteria, Lekuona Fabrika
Espazio huts batean, ezerezaren aurrean… askatasunaren, erabakitzeko aukeren, proposatzen dizkidaten muga eta aukeren artean… Hogei urteko ibilbide baten ostean, pandemia baten ondotik… Ikusle, dantzari, sortzaile, musikari, teknikari, kudeatzaile… garen horretatik…
ETA ORAIN ZER?
Nola ekingo diogu esperientzia honi? Nola beteko da hutsa? Nola jokatuko dut nik? Nola jokatuko dugu guk?
Izango al da batzen gaituen sokarik?
Fitxa
- Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Jon Maya
- Jokulariak: Alain Maya, Aritz López, HelenaWilhelmsson, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Junaid Jemal Sendi, Leire Otamendi, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena, Euskal Herriko Gazte Orkestra
- Koreografia: Jon Maya eta jokulariak
- Musika konposizioa: Pascal Gaigne
- Argiztapen diseinua: David Bernués
- Jantzien diseinua: Alessio Meloni
- Dramaturgia, interpretazio eta koreografia asistentzia: Ximun Fuchs
- Produkzioa eta kudeaketa: Doltza Oar-Arteta, Elena García, Jon Maya
- Lantalde teknikoa: Acrónica Producciones
- Jantzien eraikitzea: AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolako Neurriko Jantziak eta Ikuskizunetarako Jantziak Goi Graduko 2. mailako ikasleak
- Argazkiak: Mendi Urruzuno, Gorka Bravo
- Teaserr: David Bernués
- Produkzioa: Kukai Dantza
- Koprodukzioa: Teatro Victoria Eugenia Antzokia (Donostia), Malandain Ballet Biarritz, Teatros del Canal (Madrid)
- Erakunde laguntzaileak: Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia – Gipuzkoa Coopera, Eusko Jaurlaritza, Etxepare Euskal Institutua, INAEM, Istituto Italiano di Cultura, Casa África
- Babeslea: LABORAL KUTXA
Eduardo Guerrero: Sombra Efímera II
2022/11/11 20:00
Barakaldo, Barakaldo Antzokia
*2022ko Viernes Flamencos Jaialdiaren barruan.
Sombra Efímera II-k ez du narrazio-egiturarik jarraitzen, ezta progresio linealik ere. Atal batzuetan oinarrituta eraikitzen dira. Aldi bereko ekintza eszeniko ugari, beldurra atzean uzten dugun esploratu beharreko lurralde berri batean barneratzen garen irudi zirraragarriak; formei, argiari, soinuari… bide emateko, betiere flamenkoaren ikuspegitik.
Ikusleak aurkitzen joan behar duen irudiz betetako obra, gaur egungo eta aurreko mendeetako gizarteaz, lursail jakin batzuetako bilakaeraz eta atzerakadaz, bideaz eta aldaketaz hitz egiten duen ikuskizuna, biderik gabe ez bailitzateke aldaketarik izango.
“Eduardo teknika eta estetika da, klasikoaren ezagutza eta abangoardiaren arriskua, pasioa da eta sormena da, egoera puruan .”
Marina Bernal, Sevilla Press
“Bere presentziarekin bakarrik eszena betetzen duen dantzari bat… Zerbait berezia dauka, jendeari aurre egiten dionean, egiten duena egiten duela, azkenean, lilura dezan.”
Fran Pereira, Jerezko egunkaria
“Bere ikuskizuna aurreritzirik gabeko sormenez beteta dago, berezko talentuz, lotsagabe, basati eta hipnotikoz.”
Ágreda, Tribuna Valladolid
Fitxa
- Zuzendaritza eta koreografia: Eduardo Guerrero
- Zuzendaritza artistikoa: Maeo Feijoó
- Baile: Eduardo Guerrero
- Cante: Samara Montañéz, Manuel Soto
- Gitarra: Javier Ibáñez
Emakumeak
2022/11/11 20:00
Laudio, Aiaraldea Ekintzen Faktoria
EMAKUMEAK Bi emakume eszenan, irmo eta ausartak. Inposatutako bidaia bortxatu bat egitera behartuak, baina elkarrekin, askatasunean, amaiera bat lortzen dute. Emakume erresiliente guztiei egindako omenaldia da honako hau, eskaintza bat. Opari ederra haiei denei, gu guztiontzat.
Antzezleak: Myriam Perez Cazabon eta Jone Amezaga
AMAraun
2022/11/11 20:00
Galdakao, Torrezabal Kultur Etxea
(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?
Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.
Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.
Fitxa
Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
Gidoia: Oihana Iguaran
Koreografia: Amaiur Luluaga
Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran