Agenda

Soka-dantza eta oilasko biltzea

Noiz

2022/11/10 06:00

Non

Amasa

Amasako San Martin jaietan soka-dantza dantzatzen dute herriko gazteek. Hona hemen eguneko egitaraua:

  • 6:00etan gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilariekin. Ondoren, baserriz baserri eskea eta dantza soltea.
  • 14:30ean Gazteen bazkaria Uxo-toki elkartean.
  • 17:00etan Soka-dantza eta aurreskua plazan.
  • 21:00etan Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.

 

Irakurri gehiago

CNRS-ak euskal dantzaz eta musikaz egin inkesten aurkezpena (1947-1973)

Noiz

2022/11/10 18:00

Non

Baiona, Euskal Museoa

Marie Hirigoyen Bidart-en mintzaldia Euskal etnopoloaren 2022-2023ko mintegiaren kari.

Claudie Marcel-Dubois eta Maguy Pichonnet-Andral bi kolektatze misio egin zituzten Euskal Herrian 1947 eta 1973 artean, Arte eta Tradizio Popularren Museo Nazionalaren bidez (« Musée National des Arts et Traditions Populaires »). 1958an Parisen iragan zen bertsu lehiaketa bat grabatu zuten. Euskal Herriarentzat aberasgarria izan zen soinu artxibo fondo honen osaketaren testuingurua eta edukia aurkeztuko dizkigu Marie Hirigoyen Bidart-ek mintzaldi honetan, egindako hiru landa terrenoak aipatuz.

Iparraldeko Kontserbatorioa-rekin ko-antolatua Arteen Artean kari.

  • Euskal Etnopoloaren 2022-2023ko mintegiaren karietara antolatu mintzaldia
  • Harremana: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
  • Harremana: Alaia Cachenaut (EKE) - alaia.cachenaut@eke.eus / 05 59 93 06 84
  • Erreserbatzeko aukera badago Euskal museora deituz: 05 59 59 08 98

Irakurri gehiago

Kukai: Eta orain zer? (Entsegu irekia)

Noiz

2022/11/10 19:00

Non

Donostia, Victoria Eugenia Club aretoa

Eta orain zer? obra koreografikoren entsegu irekia gidatuko dute KUKAI Dantza taldeko partaideek.

Espazio huts batean, ezerezaren aurrean… askatasunaren, erabakitzeko aukeren, proposatzen dizkidaten muga eta aukeren artean…

Hogei urteko ibilbide baten ostean, pandemia baten ondotik… Ikusle, dantzari, sortzaile, musikari, teknikari, kudeatzaile… garen horretatik… Eta Orain Zer?, Nola ekingo diogu esperientzia honi? Nola beteko da hutsa? Nola jokatuko dut nik? Nola jokatuko dugu guk? Izango al da batzen gaituen sokarik?

Sarrera doan izango da. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko. Entsegu irekian parte hartzeko nahitaezkoa da erreserba egitea, goikaldeko "erreserbatu" botoia sakatuz eta datuak betez. Plaza-kopurua mugatua da, beraz, onarpena izen emate ordenaren arabera egingo da.

Irakurri gehiago

Screensaver

Noiz

2022/11/10 19:00

Non

Bilbo, Azkuna Zentroa

*Dantzaldia 2022 jaialdiaren barruan.

MANUEL RODRIGUEZ | Bartzelona
"Screensaver"

Diziplina anitzeko proiektua da hau, erakusketa-aretoetan eta eszenatokietan agertzeko sortua, eta kontenplazioaren kontzeptuan sakontzen saiatzen da.
Zentzumenen, sinboloaren eta formaren bidez, piezaren gogoeta da ea zelan bihurtu daitekeen ikusmen-ekintza fede-ekintza.
Gorputzak pantaila-babesle bezala jokatzen du, eta aktibatu egiten da infiniturantz proiektatzen den beste plano kognitibo batera igarotzeko.

... “Mirariak korrelazioan daude lege naturalen ondorioekin. Elkar mugatzen dute eta osotasun bat egiten dute elkarrekin. Bateratuta daude, elkar konpentsatzen duten heinean. Ez dago gertaera naturalik gabeko miraririk, eta alderantziz ere ez” (Novalis)

Lehen saria International Solo Dance Contest Gdansk-en/ Polonia 2014 (bertsio laburra) 

Fitxa

Irakurri gehiago