Agenda
Mutxikoaren Eguna
2022/10/09 10:30
Arrangoitze
- 11:00 - MUTXIKOAK Ezpela txarangarekin - Eszena irekia musikariei
- 13:00 - Jatekoa bertan Ikastolen sustenguz - Ezpela Txarangak animaturik
- 16:00 - Dantza ikusgarriak: Burrunka, Leinua, Udaberri, Bilaka
- 18:00 - Dantzaldi tradizionala Kiki Bordatxo
Aiko Taldea: Erromeria Urbian
2022/10/09 12:00
Arantzazu
12:00 ARANTZAZU
ERROMERIA URBIAN. JUANJO URANGA GOGOAN
12.00tan elkartuko gara Arantzazuko eleizaren sarreran Urbiara abiatzeko. Eta bertora heldu (14:00 +/-) eta "sobre la martxa" jo, dantzatu, bazkaldu, berriz dantzatu... Arratsaldeko 17:00tan edo, etxerako bidea, lasai jeitsi eta dena sosieguz egiteko.
Ez dago izenik eman behar, doan, libre eta irekia da gure proposamena, Juanjok dantzarekiko zuen maitasuna partekatzeko, beharrezkoa, hori bai: ondo pasatzeko gogoa...
Esandakoa, eguraldiak lagun, iganderarte 12:00tan Arantzazun.
info+: https://www.aikotaldea.eus/berriak_detalle.php?idioma=eu&id_not=243
Muxikoak
2022/10/09 12:00
Errenteria, Herriko Plaza
Errenteriako Beti Prest elkarteak muxikoak antolatu ditu urriaren 9an, igandean, eguardiko 12:00etan.
Leire Amonarriz: HizkidantzA
2022/10/09 17:30
Donostia, Tabakalera
* Dantzan Bilaka 2022 jaialdiaren barruan.
HizkidantzA hitzen, soinuen eta zizakaduren arteko dantza bat da, haurren irudizko unibertsora eramango gaituena. Jolas eszeniko gozagarri baten bidez, hiru antzezlek errealitatearen eta fantasiaren arteko zubiak eraitzen dituzte. Haien interakzioak aditzera ematen du hizkuntzak musika gisa funtzionatu dezan, lehendabizi soinua atera behar zaiola, dantzarazi behar dela. Horrela, musikak, dantzak eta poesiak, hizkuntzaren ahozkotasun garbia gure begiekin entzuten lagunduko digute.
“HizkidantzA” hitz-jokoan dantza (nagusiki hitzik gabeko hizkuntza) eta letrak (hizki) lotzen dira, hitzezko komunikazioaren oinarri direnak. Ikerketa eta sorkuntza koreografiko hau harreman horretatik abiatzen da, itxuraz urruna dena, baina, aldi berean, guztiz gizatiarra dena.
FITXA ARTISTIKOA
- Zuzendaritza eszenikoa: Leire Amonarriz
- Musika zuzendaritza: Elsa Sanchez
- Koreografia: Leire Amonarriz
- Interpreteak-sortzaileak: Alberto Almazán, Elsa Sánchez, Alicia Chprintzer, Nuria Alaña, Leire Amonarriz
- Argazkiak: Luiscar Cuevas
- Jantzien eta eszenografiaren diseinua: Ramón Lertxundi, Leire Amonarriz
- Kolaboratzaileak: La mínima, Espacio Abierto QM, Asociación Cultural Megaló
Roseland Musical: Geometría
2022/10/09 18:00
Barakaldo, Barakaldo Antzokia
* Dantzaldia 2022 jaialdiaren barruan.
Munduko zientzia zaharrenetako bat, geometria, ikuskizun hipnotiko eta magiko honen abiapuntua eta lotunea da, non irudi geometrikoak hiru dantzariren bidez gorpuzten diren. 3D proiekzio liluragarriak eta off poesia, dantza akrobatikoa eta dantza urbanoa lagun, publiko ezberdinentzako pieza bat sortzeko.
Roseland Musical, 1987an sortu zen, eta haur eta gazteentzako ikuskizunen sorkuntzan aitzindari izan zen dantza-konpainietako bat izan zen. Urteetan zehar, konpainia bere publikoarentzat egokituz joan da, bere sorkuntzen hizkuntza artistikoa belaunaldi berrientzat eguneratuz eta beti bere muntaketen kalitate artistikoa bermatuz, publikoa kritikoa, zorrotza eta oso behatzailea dela jakitun.
Konpainiak, ekoizpen honetarako, Onionlaben laguntza izan du —mapping eta ikus-entzunezko interaktiboen maisuak— dantza magiko eta murgiltzaileko ikuskizun bat sortzeko, triangelua, zirkulua eta karratua dantzarazten dituena.
- Zuzendaritza artistikoa: Marta Almirall
- Zuzendaritza koreografikoa: Anna Planas
- Testua: Montse Ginesta
- Koreografia: Aina Lanas, Arias Fernández
- Dantzariak: Aina Lanas, Guillem Ripoll, Anna Sagrera
Rouge Elea: Hemen gaude dena ongi
2022/10/09 18:00
Azpeitia, Frontoi txiki ondoan
Bi emakume eta gizon batek nerabezaroko pasadizo bat oroitzen dute. Hartan, munduko azken hiru hartz zuriak direla imaginatzen zuten, noraezean zihoan izeberg baten gainean. Barre zoro, arrazoigabe eta intentsu baten ondoren promesak egin zizkioten elkarri eta momentu hura izozteko borrokan dabiltza ordutik. Hitzek eta musikak alaitzen dute bat, asfaltoaren gainean dantza egin eta berehalako poza deitzen du besteak, eta eskilara baten puntaraino igoko da hirugarrena, urrunean gure antzeko besterik ote dagoen begiratzeko. Izatearen zentzuaz galdekatzen dira pikutara doan gizarte bati begira. Ze paradoxa da esistentziaren zentzugabekeri hau? Ezdeusa izan eta hala ere hemen egotearen sentsazio hori. Hala bada, izan gaitezen osoki. Ura dugu txorkatiletaraino, galtzerdiak blai ditugu baina hemen gaude, dena ongi!
Ingurutxoa
2022/10/09 18:30
Amezketa, Ugarte auzoa
Amezketako Ugarte auzoko Errosario jaien programazio barruan, Ugarteko Ingurutxoa dantzatzen da, handik 5 kilometrotara dagoen Bedaio auzoan dantzatzen den Bedaioko Ingurutxoaren antzekoa.
Qabalum: Bitan banandu behar gaituen neurria
2022/10/09 18:30
Donostia, Tabakalera
* Dantzan Bilaka 2022 jaialdiaren barruan.
Bi leku behar dira
muga bat sortzeko.
Lerro paraleloz betetako espazio hau,
zeharkatu ere egiten gaituena
eta ez dena ez egiazkoa, ez bakarra, ez gurea.
Ez izateagatik, jada ez gara izango ezeren ontzi,
ezta zatitu behar gaituen neurria ere.
Eta, hala ere,
nola susma genezakeen, sikiera,
hau zela etorkizuna?
FITXA ARTISTIKOA
- Koreografia eta interpretazioa: Diego Pazó eta Lucía Burguete
- Musika originala: Luisillo Kalandraka
- Argiztapenaren diseinua: David Alcorta
- Argiztapeneko laguntzailea: Fermín Blanco
Eva Guerrero: Gorpuztu
2022/10/09 19:00
Hondarribia, Itxas Etxea
Gorpuztu orekaren bilaketaren inguruan dantza-garaikidea eta zuzeneko-musika uztartzen dituen ikuskizuna da.
Gorpuztu borroka da, oreka bilatzeko, lasai egoteko, zarata isilarazteko, zama eta errua arintzeko; azken finean, piztiak lasai lo egingo duen tokia bilatzeko borroka. Lan hau erlijio batzuen inguruko ikerketa batetik dator, eta, hain zuzen ere erlijio hauek une zehatz batzuetan egiten duten gorputzaren erabilera aztertzen du. Gorputza hainbat zatitan banatzen du, otoitzerako keinuak behatu eta berezkoak zaizkien kontzeptuak aztertzeko; besteak beste, errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna, sumisioa,…
- Sorkuntza eta testuak : Eva Guerrero
- Antzezlea: Garazi Lopez de Armentia
- Koreografia: creación colectiva – taldean sortua
- Konposizioa eta musika interpretazioa: Cristina Samaniego, Nerea Alberdi, Carla Sevilla y Yolanda Bustillo.