Agenda

EliralE konpainia: O!

Noiz

2022/10/08 09:30

Non

Sarako plazan - Ikusi mikusi festibala

Hiru saio izango dira: 9:30ean, 12:00etan eta 16:00etan.
Txikiei zein handiei zuzendutako ikuskizun hau Oihan Indartek edo Ioritz Galarragak interpretatuko solo edo bakarkako lana dugu, eta Pantxika Telleria dugu koreografiaren arduraduna. Itxitako kupula puzgarri harrigarri baten (4m50eko gutxieneko garaierarekin) azpiko gunea baliatuz, 3 urtetik gorako guztiek ikusteko moduko pieza dugu O!, mugimenduaren eta mugimenduak argiarekin duen loturaren bidez harridura txundigarria eragiten duena, itsasoan harri-koskor bat altxa eta handitasun mugagabe horretan funtsezko infinitua aurkituko bagenu bezala, nolabait esateko.
Eszenatokia erdian eta zirkularra da, ikusleak erdi etzanda egongo dira eszenatokiaren inguruan harmaila baten gainean. Ikuskizun paregabea.

Irakurri gehiago

Dantza-luzea

Noiz

2022/10/08 12:00

Non

Zubieta

Dantza-luzea dantzatuko dute Zubietan Euskararen Egunean. 2017an berreskuratu zuten egun horretarako.

Irakurri gehiago

Iratxe Bilbao: Mientras me aguante el aire

Noiz

2022/10/08 16:30

Non

Donostia, Tabakalera

* Dantzan Bilaka 2022 jaialdiaren barruan.

Egun batean, familiako oroitzapen bat gordetzen tematzen zara.
Egun batean, kaxa bat aurkitzen duzu.
Kaxa barruan, argazki batzuk.
Arbasoen iraganeko gertaera bat erakusten duten argazkiak.
Migrazioaz, absentziez, ziurgabetasunaz, pausatutako denboraz mintzo den iragan bat.

ZAIN EGOTEA ZER DEN ERAKUSTEN DUTEN ARGAZKI BATZUK
Geroztik, etxeko etnografia moduko bat ehuntzen eta ehundutakoa desegiten dihardut tematurik, Penelope andreen -migrazio-prozesuetan zain egon beharra suertatu zaien emakumeen- errealitatera hurbiltzeko.

ZER GERTATZEN DA BIEN BITARTE HORRETAN?
Bien bitartea: absentzia agertzen denetik suziriak bezala erretzen diren bi gorputz berriz elkartu arte igarotzen den denbora-tartea.

Zer gertatzen zaio gorputzari zain dagoenean?
Nolakoa da zain egon bitarteko denbora hori? Zer lotura du espazioarekin?
Nola bihurtzen da absentzia presentzia? Non gelditzen da esentzia?
Zertan datza oroitzapenetik mugitzen ibiltzea?

FITXA ARTISTIKOA

  • Sorkuntza eta interpretazioa: Iratxe Bilbao
  • Argiztapena: Martin Barandiaran, Gorka Martín
  • Soinu espazioa: Mikel Bilbao
  • Jantziak: Ahida Agirre
  • Argazkiak: Leyre Arin
  • Laguntza artistikoa: Ibon Salvador eta Maia Villot
  • Kolaborazioa: Esaú Nava Ocampo

Irakurri gehiago

Circle of Trust & Logela: Su(i)rrealismo

Noiz

2022/10/08 19:00

Non

Irun, Amaia KZ

30ko hamarkadan bigarren mundu gerra piztu zen bitartean, Pariseko kafetegiak hainbat diziplinatako artisten topaleku ziren, eta horiek korronte artistiko berri bat sortu zuten: surrealismoa.

Artista surrealisten ezaugarrietako bat inkontzientea irudimenaren iturria dela erakustea da. Logelak eta CIRCLE OF TRUST taldeek ezaugarri horiek ikertu eta artista horien lana berrinterpretatzen dute XXI. mendeko hizkuntzaren bidez: SU(I)RREALISMOA

  • Zuzendaritza Artistikoa: Imanol Garaizabal & Juan Manuel Aragón
  • Zuzendaritza Koreografikoa: Alberto Pardo “Extremo”
  • Dantzariak: Francisco Sanchez, Abel Escribano, Diego Bayona, Albert Pardo, Marcos Pardo
  • Koreografia: Circle of Trust
  • Eszenografia: Logela Multimedia
  • Ikus-entzunezko Zuzendaritza: Imanol Garaizabal
  • Soinua: Ander Garaizabal & DJ PUT1
  • Ekoizpen teknikoa: Karlos Gomez
  • Argiztapena: Fermín Izko
  • Iraupena: 55 min.

Irakurri gehiago

Tora: Ez du horrela hautsiko. Fede berri bat eraikitzeko kontakizunak

Noiz

2022/10/08 19:45

Non

Donostia, Tabakalera

* Dantzan Bilaka 2022 jaialdiaren barruan.

Nada se romperá así ikerketa bat da, performanzaren lengoaia erabiltzen duena sorkuntza eszenikorako. Bertan eskultura, pintura eta koreografia elementuen birkonbinatzen dira.
Haustura kontzeptutik abiatzen gara imaginarioa sortzeko eta espazio eszenikoan eragiteko, mugimenduan dauden irudiak deitzen ditugunak azaleraraziz: Itxuraz isolatuta dauden eta prozesuan aurkitu diren zatiak dira, indusketa prozesua balitz bezala. Agerian geratzen dira konposizio handiago baten zati gisa, eta eremu zinematografikotik hartutako denbora modelatzeko pertzepzioarekin erlazionatutako piezak dira.

Horrela apurtuko naiz? Zure aurrean?
Horrela, abisatu gabe?
Agian hautsi egingo naiz.
Ez dakit espero zenuen bezala apurtuko naizen edo nola hausten zaren zu.
Agian lagunduko dizu ni horrela ikusteak. Agian niri ere baliogarria zait.
Zatitutako zerbait baino ez naizela gogotatzea.

FITXA ARTISTIKOA

  • Sortzaileak eta antzezleak: Ane Zelaia, Marta Sánchez eta Paula Montoya
  • Soinu espazioa: Hector Torres eta Marta Sánchez
  • Jantziak: Tora eta Clara Elizondo
  • Iraupena: 15 min.

Irakurri gehiago

Olarri: L-UR

Noiz

2022/10/08 20:00

Non

Oiartzun, Elosoro

Oiartzungo Olarri dantza taldeak L-UR ikuskizuna estreinatuko du Oiartzungo Elorsoro kiroldegian. Urriaren 8an 20:00tan.

Oiartzungo Olarri dantza taldearen azken urteko proiektu nagusiena da hau. LUR eta UR hitzekin jolasten duena. Lehen gizakien garai nomadatik, baserriko babesera. Baserriko lanetatik, herriko plazako erromerira. Erromeriko goxotasunetik, itsasoaren bakardadera.

Irakurri gehiago

Lasala: Dead

Noiz

2022/10/08 20:00

Non

Errenteria, Lekuona Fabrika

Izaki bizidun guztiak hiltzen dira. Kultura, sinesmen eta erlijio guztiek era askotara jorratzen dute heriotzaren gaia, baina ulertzeko modua dogma funtsezkoa da. Gizaki guztiek dakite hil egingo direla, eta, horregatik, pentsamendu hori buru orotan ezarrita dago.

Momentuoro bizi.

  • Zuzendaritza: Judith Argomaniz.
  • Zuzendaritza laguntzailea: Jaiotz Osa. Koreografia: Judith Argomaniz, dantzariekin elkarlanean.
  • Dramaturgia: Judith Argomaniz, Jaiotz Osa.
  • Testua: Puy Barral. Interpreteak: Garazi Etxaburu, Leire Otamendi / Jone Amezaga, Miren Lizeaga, Paula Parra, Puy Barral.
  • Argiztapen diseinua: Álvaro Estrada (A.A.I.).
  • Jantzien diseinua eta ejekuzioa: Xabier Mujika.
  • Eszenografia diseinua: Xabier Mujika.
  • Eszenografia: Oscar de Paz. Soinua: Agustin Vega.
  • Banaketa: Emilia Yagüe Producciones.
  • Argazkia, bideoa: Etanowski

 

Irakurri gehiago

Victor Fernández: Flamenkoa eta Kontrabaxua ikergai

Noiz

2022/10/08 20:30

Non

Donostia, Tabakalera

* Dantzan Bilaka 2022 jaialdiaren barruan.

Ikerketa honen bidez, gorputzaren eta kontrabaxuaren arteko elkarrizketa-gune bat ireki nahi dugu, egun batean sortu zitzaizkigun galdera guztiei erantzuna ematen saiatzeko eta horren inguruan hausnartzeko denbora eta aukera izateko.
Zenbat modutara eragin diezaiokete elkarri gorputzek eta musika-tresnek? Zer gertatzen da kontrabaxuak ernatutako formek nire gorputzari eragin diezaioten uzten badut? Nolako soinuak sor litzake tresna horrek? Nola eragin diezaiokete soinuok nire mugimenduari? Nola erabil dezaket kontrabaxua espazioa aldatzeko? Nola eman diezaiokegu nortasuna musika-tresna bati, beste interpretatzaile bat gehiago balitz bezala tratatzeraino? Noiz galtzen du elementu bakoitzak bere nortasuna beste zerbait bilakatzeko? Badu sarbiderik hor gorputzak?

FITXA ARTISTIKOA

  • Iraupena: 20 min gutxi gorabehera
  • Zuzendaritza, koreografia eta interpretazioa: Victor Fernandez
  • Musika konposizioa eta interpretazioa: Ernesto Gonzalez
  • Argazkiak: Diego Pazo

Irakurri gehiago