Agenda

EliralE konpainia: O!

Noiz

2022/10/07 10:30

Non

Sarako plazan - Ikusi mikusi festibala

Bi saioa izango dira: 10:30ean eta 13:00etan.

Txikiei zein handiei zuzendutako ikuskizun hau Oihan Indartek edo Ioritz Galarragak interpretatuko solo edo bakarkako lana dugu, eta Pantxika Telleria dugu koreografiaren arduraduna. Itxitako kupula puzgarri harrigarri baten (4m50eko gutxieneko garaierarekin) azpiko gunea baliatuz, 3 urtetik gorako guztiek ikusteko moduko pieza dugu O!, mugimenduaren eta mugimenduak argiarekin duen loturaren bidez harridura txundigarria eragiten duena, itsasoan harri-koskor bat altxa eta handitasun mugagabe horretan funtsezko infinitua aurkituko bagenu bezala, nolabait esateko.

Eszenatokia erdian eta zirkularra da, ikusleak erdi etzanda egongo dira eszenatokiaren inguruan harmaila baten gainean. Ikuskizun paregabea.

Irakurri gehiago

Dantzaz: Quo

Noiz

2022/10/07 19:00

Non

Donostia, Egia Kultur Etxea

Ba al da lekurik dantzarentzat? Dantzazen programa berria da Quo, hiru pieza koreografikok osatua, eta denentzako leku horren bila dabil, pandemiaren ondoren elkarrekin bat egiteko.

SAL, GIL HARUSH

SAL da Gil Harush-ek Dantzaz-entzat egin duen lehen koreografia. Tradizioaren eta modernitatearen arteko harremanak ditu oinarri, arrantzale-herrixka batean, non modernitatearen loturek ez baitiote biderik uzten tradizioen iraupenari, herriaren, herritarren, itsasoaren, naturaren arteko harremanen iraupenari

  • Koreografia: Gil Harush
  • Testuak: Gil Harush Musika: Paul Simon, George Frideric Handel
  • Argiztapen diseinua: Gil Harush
  • Jantziak: Gil Harush, Saioa Matxain 

 

FOMO, GIL HARUSH

FOMO Gil Harush-en koreografia da, F.O.M.O. akronimoan oinarritua (ingeleseko "fear of missing out"etik: pasatzen uzteko edo zerbait galtzeko beldurra), patologia psikologiko bat, honela deskribatua: «beldur antz orokorra, besteek esperientzia atseginak ote dituzten eta norbera horiek galtzen ari ote den». Antsietate sozial modu horren ezaugarri da «besteak egiten ari direnarekin etengabe loturik egoteko gogoa».

  • Koreografia: Gil Harush
  • Soinu giroa: Gul Harush
  • Argiztapen diseinua: Gil Harush, Asier Gómez
  • Jantziak: Gil Harush, Saioa Matxain

 

QUORUM, HILDE KOCH

Quorum Hilde Koch-en koreografia bat da, zeinean lankide izan baitira Paula Díaz konpositorea, Tytti Thusberg moda iraunkorraren diseinatzailea eta Alaine Arzoz argiztapen-diseinatzailea. Lau emakumeon elkarlana da pieza honen abiapuntua, zeinaren koreografia Dantzaz-eko dantzariekin batera idatzi baitu Koch-ek.

  • Koreografia: Hilde Koch, Dantzaz
  • Jatorrizko musika: Paula Olaz
  • Argiztapen diseinua: Alaine Arzoz
  • Jantziak: Tytti Thusberg
  • Koordinazioa eta dokumentazioa: Bertha Bermúdez

 

*Dferia jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago

Kukai: Gela jauziak

Noiz

2022/10/07 19:00

Non

Arrigorriaga, Abusu Zentro Soziokulturala

*Loraldia Plazarik Plaza ekimenaren barruan.

Jon Maya eta Cesc Gelabert koreografoen arteko harremanetatik, gogoeta askoren ondoren, Gelajauziak sortu zen. Obrak argi erakusten du bi koreografoek dantzarekiko eta kultura-tradizioarekiko duten interesa, egungo gizartera egokitzeko. Pieza koreografiko horretan beren kezkak eta esperientzia erakutsi nahi izan dituzte. Piezaren oinarriak bi euskal dantza dira: Gipuzkoako soinu-zaharrak eta Lapurdiko dantza-jauziak. Bi dantza horien balio soziala, gizarte-sustraiak, bat-batekotasuna… egiten ari diren lan horren parte aktiboak dira.

  • Proiektuaren zuzendaria: Jon Maya Sein.
  • Koreografia: Cesc Gelabert.
  • Musika sorkuntza: Sabin Bikandi y Xabier Erkizia.
  • Jantzi diseinua: Iraia Oiartzabal.
  • Dantzariak: Alain Maya, Ibon Huarte, Jon Maya, Izar Aizupuru, Urko Mitxelena.
  • Eszenografia: Néstor Basterretxea.

 

 

Irakurri gehiago

Atic H Deba: Nire zakilaren hauskortasuna

Noiz

2022/10/07 19:45

Non

Donostia, Tabakalera

 

* Dantzan Bilaka 2022 jaialdiaren barruan.

Norberaren deseraikuntza mainstream da, baina baita infinitu ere.

Haserrea erreprimitzeak eta suminak indarkeriarekin duen hurbiltasunak neure baitako zati batzuk ezeztatzera eraman nau, nik neuk desegokitzat jo ditudalako. Nire jokabideak gizonezkoen adierazpen huts batera sinplifikatzeak berekin duen arriskua sentitu dut, eta arbuiatu. Orain, bakezkoak egiten ari naiz gizon horiekin guztiekin, haien bizipenak aztertzen, eta batera ditugun gauzak bilatzen saiatzen, haiekin berriro konektatu ahal izateko, eta, ikuspegia zabalduz, gizonen batek nire bidearekin enpatia sentituko duelako itxaropena izateko.

Makilakadaka ikasi beharraz nazkaturik, aurre egin diet nire iraganeko mamuei, bizitzen saiatu nahiko nukeen bezala bizitzen utzi ez zidaten horiei. Orain, eztitu egin nahi dut nire amorrua, naizena defendatu behar hau ez dadin haiengatik izan; nire baitako argitasunetik defendatu nahi dut neure burua, bakezkoak egin iraganarekin, eta aukera eman nahi diot neure buruari nire barne-prozesuak -pertsonaien desorekak edo gatazka emozional edo eszenikoek eragindako gorabeherak tarteko- bultzatu nauen toki horretara iristeko.

FITXA ARTISTIKOA

  • Zuzendaritza eta interpretazioa: Atic H. Deba
  • Zuzendarikidea: Alicia Rechac
  • Antzerki aholkularia: Javier Liñera
  • Mugimenduaren begirada: Chey Jurado, Natalia García Muro
  • Eszenografia: las hijas de fuller
  • Jantziak: MOLLIS
  • Kolaborazioak: Cafe de las artes, Punto de fuga, la fundición bilbao, D8 sorkuntza faktoria, BilbaoEszena, BAD bilbao

 

Irakurri gehiago

Amaia Cabero: Lurra jo hondarra ukitu

Noiz

2022/10/07 20:30

Non

Donostia, Tabakalera

* Dantzan Bilaka 2022 jaialdiaren barruan.

Proiektu honen helburua itsaslamiaz osatutako komando bat antolatzea da.

Itsaslamiok garai batean lurretik kanporatuak izan ziren emakumeen oinordekoak omen gara eta beti harremandu izan gaituzte gaizkiarekin eta bekatuarekin. Baieztapen hau kontrol estrategia bat dela suposatu dezakegu agiantarien arau eta konbentzio zurrunetara moldatzen ez den oro, lurretik kanporatua izaten delako eta ondorioz, normaren etsai bilakatzen delako. Lurrean bizirautea ezinezkoa bihurtzen denean, itsasoa besterik ez da geratzen.

Horregatik hitza lantzen dihardugu, abesteaz gain itsaslamiok esan beharreko asko daukagulako.

Horregatik ehundura ezberdinak lantzen dihardugu, harkaitzez gain, itsaslamiok bizileku asko izan ditzakegulako.

Horregatik mugimendua lantzen dihardugu, marinelak seduzitzeaz gain, antolatu eta elkar babestu behar dugulako.

Gure asmoa behinola desterratu gintuzten toki berbera aldarrikatzea da; gure genius locia, beraien mehatxua izan daitekeela argi uztea.

*genius loci: toki zehatz bat zaintzen duen izpiritu edo izaki mitologikoa.

FITXA ARTISTIKOA

  • Sorkuntza eta interpretazioa: Sasha, Leire Sanjurjo, Iñigo Rementeria, Amaia Cabero-Saizar
  • Zuzendaritza: Amaia Cabero-Saizar

Irakurri gehiago

Sol Picó: Malditas plumas

Noiz

2022/10/07 21:00

Non

Iruñea, Gayarre

*Iruñeko 72-22 Topaketen barruan. 

Errebista generoan oinarrituta, ironikoa, samurra eta umorez betea, Malditas Plumasek Sol Picó koreografoak gorpuztutako Bartzelonako Paraleloko vedette baten istorioa kontatzen du, errealitatearen eta fikzioaren arteanSol Picó koreografoa, dantzaria eta egungo dantza garaikidearen erreferente handienetako bat da.

Malditas Plumas-en, pertsonaia honen bizitzako pasarte ezberdinak ikusiko ditugu, samurtasunaren eta gainbeheraren arteko bidaia batean. Obra honetan publikoak Paraleloko vedette honen istorioa ezagutuko du eta bere oroitzapenak, esperientziak, bizipenak partekatuko ditu... edo inoiz ez zen izan, eta bere ametsak, bizi-proiekzioak, bete gabeko nahiak dira?

Eldarnio handia da, beharbada, leku eta garai jakin batera eramaten bagaitu ere, sentimendurik gizatiarrenekin eta, beraz, unibertsalenekin ere lotzen gaituena: heriotzarekin, degradazioarekin, galerarekin... desagertzeari diogun beldurrarekin.

Obra honek eraldaketarekin, publikoaren elkarrekintzarekin eta fikzioaren eta errealitatearen arteko nahasketarekin jokatzen du, betiere Sol Picóren lengoaiaren ezaugarri diren ironiarekin eta umore-zentzuarekin.

Irakurri gehiago

Amaraun

Noiz

2022/10/07 22:00

Non

Ataun, Herri Antzokia

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.

Ez dugulako bertsoa dantzatuko, edo dantza bertsotan emango. Istorio bat kontatuko dugu eta horretarako eskura dugun lengoaia guztia baliatuko dugu: musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena... Erronka gisa ikusten dugu figurak lausotzea ere, dantzaria kantura ekarriz eta bertsolaria dantzara. Ez dugu hain uztarketa esturik egin duen ikuskizun eszenikorik ezagutu euskaraz

  • Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
  • Gidoia: Oihana Iguaran
  • Koreografia: Amaiur Luluaga
  • Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
  • Musika ekoizpena: Eñaut Zubizarreta
  • Jantzien arduraduna: Ramón García
  • Irudia: Iurre Aranburu
  • Ekoizpena: Lanku Kultur Zerbitzuak
  • Babesa: Anoetako Udala, Villabonako Udala
  • Eskerrak: Axut, Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia
  • Lekua: espazio txiki zein irekietarako ikuskizuna
  • Iraupena: 50 minutu

Irakurri gehiago