Agenda
Gau Beltza
2022/10/31 17:00
Belauntza
17:00. Mozorro festa, eskulanak, kalabazen dekorazioa eta txokolate beroa ondoren.
Gau Beltza
2022/10/31 17:00
Amasa-Villabona
17:00. Gaztelekuan, Amasa-Villabonako arinen istorioak eta ipuin beldurgarrien kontaketa 4-8 urte bitartekoentzat.
18:00. Gau Beltza kalejira herrikoia Gaztelekutik abiatuta, Sorpresaz beteriko belbur ibilbidea izango da.
Ondoren. Dantza, gaztainak eta Suzko akerra herriko plazan.
Arimen Gaua
2022/10/31 17:30
Irura, San Migel Plaza
17:30. Gaztaina jatea plazan.
17:30. Photocallaren irekiera, portikoan.
18:00-19:00. Beldurrezko ibilbidea apaiz etxetik abiatuta: 15 laguneko taldeetan. Umeak gurasoen ardurapean egongo dira. 1.txanda 18etan, 2.txanda 18:15ean, 3.txanda 18:30ean eta 4.txanda 18:45ean. Jende-kopuruaren arabera, ordutegian aldaketak egon daitezke.
18:00. DJ Stepi Errekalde tabernak antolatuta.
Gau Beltza
2022/10/31 18:00
Asteasu
18:00-19:00. Aurpegia margotzea, karetak margotzea eta beldurrak idaztea.
'Xanduli manduli, eman goxokik guri' goxoki bilketa.
Ondoren. Gau Beltzako tarta eta sustoen bira.
Bukatzeko. Trikitilariak, gaztainak, tortilla pintxoak eta beldurrak uxatzeko dantza.
Gau Beltza
2022/10/31 18:00
Baliarrain
18:00. Plazan elkartu.
19:00. Puska bildu etxez etxe.
Ondoren. Beldur erretzea.
Jarraian. Afaria bildutakoarekin.
Gauean. Beldur ibilbidea herrian zehar.
Jailoween
2022/10/31 19:00
Basauri, Social Antzokia
Prest zaudete urteko jairik beldurgarrienerako? Aurtengoa JAILLOWEEN festa ospetsuaren bostgarren edizioa izango da. Gorde ezazu urriaren 31ko arratsaldea, 19:00etatik 21:00etara, eta etor zaitez BASAURIKO SOCIAL ANTZOKIRA, gurekin Halloween gaua ospatzera. Sabela hutsik etortzea gomendatzen dizuegu; izan ere, arratsaldean zehar jateko eta edatekoa izango ditugu.
Sartzeko, sarrera aurkeztu beharko duzue. Hori lortzeko, pasa zaitezte Social Antzokitik (leihatilan edo online) edo BBKren kutxazain zerbitzuetatik . Sarrerak 2€-ko salneurria izango du urriaren 30a baino lehenago erosten baduzue, eta 3€-koa jai egunerako utziz gero.
Arratsaldea opariz eta sorpresaz beterik egongo da, eta eguna borobiltzeko, DJ-a ariko da giroa animatuz. Zatozte, eta ekar ezazue zuen mozorro ikaragarriena! Ez ahaztu aurtengo gaia ”Hilotzen eguna” jaia izango dela! Zuen zain izango gara!
Sarrerak salgai hemen (urriaren 3tik aurrera)
Algara: Gau Beltza - Sorginkeria desegin
2022/10/31 19:00
Langraiz Oka, Frontoia
Urriak 31n, 21:00ean Langraiz Oka-ko frontoian plazaratuko dugu gogo handiz landutako lana “Gau beltza - Sorginkeria desegin” izenburupean. Bertaratzeko dohainik izango diren gonbidapenak behar izango dituzue. Horiek eskuratzeko, Langraiz Okako gune sozio-kulturalera hurbildu beharko zarete urriaren 27tik aurrera. Agortuko dira beraz... Azkar ibili! Zuen berotasunaren zain egongo gara!
@anegebara @xabivitoria @vitalfundazioa
#dantza #folklore #gaubeltza #euskalherria #alava #udazkena #algaradantzataldea #2ados