Agenda
Ardanbidetako Erromeria 2022
2022/10/30 09:30
Legazpi, Ardanbideta-Lakiolako zelaian.
Aiko Taldea: Galtxetaburu Eguna
2022/10/30 11:00
Uharte Garazi
Urriak 30, Uharte Garazin musika eta dantza eguna Galtxetaburu CDa aurkezteko.
Galtxetaburu Eguna, egitaraua:
- 11:00 Jauziak lekuko musikariekin
- 12:00 Bi Hitz Jauzietaz eta Musikarietaz atzo eta egun
- 12:30 Apéritifa (herriko etxeak eskainirik) eta dantzak Aikorekin
- 13:45 Apairua. Menua: arraina, ahatekia, gasna, bixkotxa, arnoa, ura, ogia
- 16:00 Jauziak eta dantzak Aikorekin
- 18:00 Etxera bueltan
Tokia Uharte Garaziko Plaza, Donibane Garazi ondo ondoan
Beñat Irigoyen, Galtxetaburu CDaren aurkezpena, urriak 30, Uharte Garazi
AUTOBUSA + BAZKARIA= 55 €
PLAZA MUGATUAK lehen 50 izen emateak
BIDAIA (ordutegiak pokomasomenosekoak dira, beti bezala)
- 8:00 Bilbo: Moyua Plaza (Ogasun egoitzaren pareko geltokian)
- 8:15 Durango: Autopistako peajearen ondoan dagoen parkingean
Burgaintzi: Orekan
2022/10/30 18:00
Donapaleu, Airetik gela
Burgaintzi dantza taldeak 45 urte ospatzen ditu. Horren kari, Orekan ikusgarri berria aurkeztuko dizue. Tradizioa eta gaurkotasuna bildurik, musikariek eta dantzariek eramanen zaituztete lau elementuen mundura
AMAraun
2022/10/30 18:30
Berrobi, Pilotalekua
(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?
Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.
Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.
Fitxa
Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
Gidoia: Oihana Iguaran
Koreografia: Amaiur Luluaga
Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
Kieveko Balleta: Beltzargaren Aintzira
2022/10/30 19:00
Bilbo, Euskalduna Jauregia
Kieveko Balleta, Ana Sophia Schelller zuzendari artistikoa buru duela, 2022an aurkeztuko da lehen aldiz Estatuan, eta, ziurrenik, gu guztion oroimenean markatuta geratuko da tinta gorriarekin. Tinta horrek, trazu lodiz, mundu guztia bizitzen ari garen tragedia deskribatuko du, batez ere egun bat lehenago antzoki baten aurrean eszenaratzeko prestatzen ari ziren ballet-artistentzat.
Kieveko Balletak, Ana Sophia Schelller zuzendari artistiko duela, Beltxargen Lakuaren bertsio sinestezina eskainiko digu.
- Musika: Piotr Tchaikovsky
- Libretoa: Vladimir Beghitchev/ Vasili Geletzer
- Koreografia: Marius Petipa
Ana Sophia Schellerren karrerak Kieveko Operaren Antzokiarekin bat egin zuen 2019an, eta, harrezkero, eszenan egindako agerraldiek eta haren ekimen artistikoak arrasto sakona utzi zuten eta hura osatzen duten artista guztietan, betiere dantzaren balio nagusiak osatzen duten pertsonak bateratuta.
Ana Sophia Schellerrek, egungo egoera dela eta, Kieveko Ballet konpainiaren zumeak biltzen ditu, bere artistentzako babesleku gisa eta munduari ordezkatzen dituzten balioak erakutsi ahal izateko. Taldearen mugimenduen bidez emozioak transmititzen jarraitzeko aukera da. Espainia eta Portugal izango dira horren lekuko pribilegiatuak.
2017. urtean, Kieveko Operaren Antzokiko dantzari bakarlari ospetsuak, Viktor Ishchukek, luzaro landutako amets bat egitea lortu zuen, konpainia egonkor eta gazte bat sortzea, Ukraina osoko izar garrantzitsuenak bilduko zituena eta herrialde hartako artisten talentua, maisutasuna eta profesionaltasuna munduari aurkeztu ahal izango zizkiona. Kieveko Balletaren kideen artean Kieveko Opera eta Ballet Antzokiko bakarlarietako batzuk daude.
Bere lehen emanaldiek Ukrainako eszenako izen nagusien babesa lortu zuten eta harrezkero munduko antzoki garrantzitsuenek gonbidatzen dituzte, ordutik 500 emanaldi baino gehiago egin dituzte. Egindako bira ugarien ondorioz, Suitza, Alemania, Frantzia, Polonia, Kroazia, Txina, Ukraina, Mexiko eta abar luzeetako eszenatokirik onenetan ibili dira.
Pertsona guztiek, adina edozein dela ere, sarrerarekin sartu beharko dute.
Lehenego zatia: 55 min.
Atsedenaldia: 15 min.
Bigarren zatia: 55 min.
Herrixa Dantzan
2022/10/30 19:00
Elgeta, Espaloia kafe-antzokia
2020ko martxotik etenda... bagatoz berriz (jada fundamentuz dantza gaitezkeenez)
Euskal Herriko plazetarako dantza berriak proiektuko dantza batzuk aurreratu / prestatuko ditugu gaurkoan.
Jendaurreko aurkezpen ofiziala azaroko saioan (azaroak 27) zuzeneko musikaz.
Dantzan tzan Fest 2022: Nakamas + Komorebi + Royal Cloud + Remedios Vals
2022/10/30 19:00
Gasteiz, Baratza Aretoa
DANTZAN TZAN FEST 2022 egitarauaren barruan.
NAKAMAS+ KOMOREBI de IKIGAI
NAKAMAS: Pieza de danza urbana que busca la fusión de lo clásico con lo moderno, desde los ochenta hasta el 2022. Esta pieza transmite los valores de comunidad y unión, que es la base de la cultura hiphop.
KOMOREBI: La luz del sol que se filtra a través de las hojas de los árboles; una sensación de paz y tranquilidad. Una pieza de danza urbana experimental que toma como base la palabra japonesa.
ROYAL CLOUD
Danza Urbana, impro, juventud y energía. ¿Se puede pedir más?
REMEDIOS VALS by Jone Amezaga y Manu Gaigne
Crear idea – tiempo – destruir idea. Es algo que nos sucede constantemente. Nosotras respondemos con un vals hasta encontrarnos en el reino de lo absurdo. Buscar y buscar, probar y probar. Y aún así, siempre con la sensación de volver a la idea inicial. (O) la idea es buena, (o) no tienes una mejor. El sinsentido lleno de cuadrados compases de 3/4 nos emociona, nos mueve. Al igual que se mueve el mar cuando está en calma. Desciframos continuamente nuestro idioma en común, lo conseguimos y volvemos a empezar. Nos arriesgamos desnudando nuestro código y sirviéndolo crudo. Con la esperanza de que la manzana lo acompañe. Esto es Remedios Vals, ¿bailamos?