Agenda
Beti Jai Alai
2022/10/27 12:00
Bilbo, Garellanoko dorreak/ Sabino Arana
*Dantza Plazetan 2022ren barruan
Martin Zalakain, entsegu irekia
2022/10/27 19:00
Donostia, Victoria Eugenia Club aretoa
Martin Zalakain obra koreografikoren entsegu irekia gidatuko dute ikuskizuneko hainbat egilek.
Martin Zalakain ehun eta hogei parte-hartzaile inguru dituen ikuskizuna da, diziplina asko eta dantza eta musika ardatz dituena. 2017ko udazkenean kaleratu zen urtebeteko ikerketa eta sorkuntza prozesu baten emaitza. Taularatu arteko bideak eta antzezpenen joan-etorriak sortzen dituen ideia berriak kontatuko dizkigute. Antzokiei agur esan arren, Zalakain prozesu bizi baten parte da.
Sarrera doakoa izango da. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko. Entsegu ireki honetan parte hartzeko erreserba egin behar da, goialdean "erreserbatu" botoia sakatuz. Plazak mugatuak dira, eta, beraz, erreserba-ordena zorrotzaren arabera onartuko dira.