Agenda

Alejandra Balboa: Vertebrata

Noiz

2022/10/21 17:30

Non

Donostia, Kutxa Kultur Plaza

* LABO XL Jaialdia 2022 egitarauaren barruan.

Barne-bulkadak kontrolatu eta deszifratu beharretik sortzen den bidaia emozionala da, horrek dakarren zailtasuna eta ahultasuna partekatuz.

Irakurri gehiago

Amaraun

Noiz

2022/10/21 19:00

Non

Legorreta, Plaza

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.

Ez dugulako bertsoa dantzatuko, edo dantza bertsotan emango. Istorio bat kontatuko dugu eta horretarako eskura dugun lengoaia guztia baliatuko dugu: musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena... Erronka gisa ikusten dugu figurak lausotzea ere, dantzaria kantura ekarriz eta bertsolaria dantzara. Ez dugu hain uztarketa esturik egin duen ikuskizun eszenikorik ezagutu euskaraz

  • Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
  • Gidoia: Oihana Iguaran
  • Koreografia: Amaiur Luluaga
  • Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
  • Musika ekoizpena: Eñaut Zubizarreta
  • Jantzien arduraduna: Ramón García
  • Irudia: Iurre Aranburu
  • Ekoizpena: Lanku Kultur Zerbitzuak
  • Babesa: Anoetako Udala, Villabonako Udala
  • Eskerrak: Axut, Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia
  • Lekua: espazio txiki zein irekietarako ikuskizuna
  • Iraupena: 50 minutu

Irakurri gehiago

Jone Amezaga + Manu Gaigne: Remedios Vals

Noiz

2022/10/21 20:00

Non

Donostia, Emaús Social Factory

* LABO XL Jaialdia 2022 egitarauaren barruan.

Helburua disziplinartekotasunaren inguruan lan egitea da, disziplina artistiko bakoitzak elkarrekin sortzeko dituen modu ezberdinak ikertuz eta gorpuztuz. Hizkuntza eszeniko amankomun baten bilaketa da eta bidea egiteko modua. Ideia guzti horietatik material zehatz bati ahalik eta etekin gehien atera nahian, gure lehen lana sortu dugu.

Irakurri gehiago

LaMov: El Lago

Noiz

2022/10/21 20:00

Non

Elorrio, Arriola Antzokia

El Lago lanean, Victor Jimenezek Errusiako baletaren paradigma berrikusten du erritmo, mugimendu, argi-arkitekturaren nondik norakoak bere etengabeko ikerketa eta esperimentazioaren bitartez eta, nola ez, bere sentikortasun erakargarriaz, non La Moven lengoai urratzaile bakarra bihurtzen baitu.

Balet klasikoaren hari narratibotik urrun, ezinezko amodioaren tragedia, imaginatutako laku honetan, gizartea zisne zuriz osatutako leku baketsu bailitzan irudikatuko du, non zisne beltza itxurakeriak bateztuz oldartuko den egiara eta askatasunera heltzeko.

  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Víctor Jiménez
  • Dantzariak: Mattia Furlan, Elena Gil, Paula Rodríguez, David Serrano, Alain Rivero, Imanol López, Jimena Martínez, Paula Aragón
  • Argiztapenaren diseinua : Luis Perdiguero
  • Musika: Tchaikovsky y Jorge Sarnago
  • Iraupena: 65 min.

Irakurri gehiago

Elirale: Fuga!

Noiz

2022/10/21 20:00

Non

Angelu, Quintaou antzokia (Scène nationale Sud-Aquitain)

Fuga! Elirale konpainiaren hurrengo sorkuntza koreografikoa da. Lau interprete, hots hiru dantzari eta musikari bat, eszenan elkartzen dira gorputzen korapiloa eta beraien arteko menpekotasuna garatzeko Mutxikoen sistemaren bitartez. Zuzendari koreografiko gisa, Pantxika Telleriak denboran zehar bidaia bat bultzatzen du piezaren hasieran jotako Maiana-ri esker. Dantzarien artean ustekabeko loturak sortzen dira, eta guztiz beharrezkoa iruditzen zaigu mudatzea elkarrekin zeharkatzeko eta berreraikitzeko. Denborak ihes egiten du Fugan!

Torrom Borrom musika akonpainamenduak, eszenografiak, argiek eta jantziek irudimen hunkigarri horren oihartzuna dute. Fuga!-k pixkanaka bere sekretuak agerian uzten dizkigu, geldi-geldiro ikuslea liluratuz.

Iraupena: 50 minutu

www.elirale.org

Irakurri gehiago

Kresala: Amoria & Dolore

Noiz

2022/10/21 20:00

Non

Tolosa, Leidor Antzokia

Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak, Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.

Euskal Herriaren kokapena, nahitaezko igarobidea edo sartu-irten atea izan zen. Horrek kultura desberdinak erakarri zituen, denen arteko bizikidetza ahalbidetuz antzinako garaietatik. Honek zera adierazten digu: gure arbasoek munduko bazter guztietako biztanleekin harremana izan zutela, gizaki guztien bizimoduaren
bilakaeran zer esan handia izan zutela, eta gure herria hein handi batean, itsasoari esker sortu eta mendeetan zehar mantedu dela, ekarpena pentsaeraren arlora ere iritsi zelarik ; barruan errotuta zuten XVI. mendeko euskaldunengan hain ohikoa zen zabalkuntza grina.

  • Obra: AMORIA & DOLORE Elkano, lehen mundubira
  • Zer: Euskal itsasketaren urrezko aroko dantzen ikuskizuna
  • Koreografia: Faustino Aranzabal
  • Musika: Enrike Solinís
  • Antzezleak: Kresala dantza konpainiaren 30 dantzari
  • Iraupena: 60 ́minutu
  • Babesa: Mundubira 500 Elkano Fundazioa

Irakurri gehiago

Mikel del Valle: Arquitectos del aire

Noiz

2022/10/21 20:00

Non

Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia

Hiru eraikin eta bi begirada koreografiko, ondare industrialari buruz hausnartzeko bidaia dantzatu batean.

 

Espazioaren okupazioa substratu komuna da arkitekturan eta dantzan. Gorputzen eta espazioaren azpian geometria bat dago. Gorputz-masa bat, mintz bat, estaldura-material gisa, mugimenduan atmosferak sortzen dituena, hutsaren egiturazko hainbat txokotara iritsiz. Dantzak gorputzari eskain diezazkiokeen gorputz-ezaugarrien hedapenari dagokionez, memoria korporal eta espazialaren garapena nabarmen dezakegu.

Transmititu al daiteke dantzaren bidez eraikinen historia eta arkitektura? Hiru eraikinek eta begirada koreografiko ezberdinek ondare industrialari buruzko gogoeta eginaraziko digute dantzatutako bidaia arkitektoniko baten bidez. Espazioaren mugimenduarekin eta okupazioarekin lan egiten duen diziplina anitzeko talde batek osatzen du proiektua, bi begirada eskainiz, koreografoen begiradak, hain zuzen. Honako hauek dira: Pol Jiménez (Bartzelona) eta Mikel del Valle (Bilbo). Dantza garaikidearen bi ikuspegi, mugimenduaren inguruan, hura lengoaia arkitektoniko gisa ulertuta. Gorputzak espazioan duen mugimendua da dantza, eta arkitekturak eraikuntzaren bidez antolatu eta hierarkizatzen du espazioa. Biak dira espazioaren okupazioa. Airea denboraren bitartez betetzea.

  • Egilea eta zuzendaritza artistikoa: Mikel del Valle
  • Koreografia: Pol Jiménez eta Mikel del Valle
  • Antzezleak: Maite Ezcurra, Asier Ostolaza, Alazne Uralde, Dácil Wijkström, Mikel del Valle
  • Eszenografiaren diseinua: Cristian Álvarez
  • Jantzien diseinua: Danzarte
  • Argiztapenaren diseinua: Alaine Arzoz
  • Soinu-espazioa: Javier Bejarano Corchado
  • Banaketa: D 8 Sorkuntza Faktoria
  • Argazkia: Zazu Mata
  • Ikus-entzunezkoa: Iker Arce eta Gorka Nalda
  • Aholkularitza eta kanpo-begirada: Vicky P. Miranda
  • Lankidetza: MDVDanza, Teatro Arriaga, Dpto. de Cultura del Gobierno Vasco, Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao, D8 Sorkuntza Faktoria y Muxikebarri.

 

Irakurri gehiago

Ertza: O tempo diz

Noiz

2022/10/21 21:00

Non

Bilbo, Campos Eliseos

* 2022ko BAD Bilbao Jaialdiaren barruan.

Mendebaldeak erlojua duen bitartean, Afrikak denbora du.

Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena faltatzen. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun gaitasuna, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da. “OTEMPODIZ” (DENBORAKDIO), Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da. AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunearen egoitza artistikoa) eta ATLANTIKALDIA Errenteriako jaialdiaren laguntzarekin; proiektu honek, lanbide irtenbide bat eta nazioarteko dantza zirkuituetan murgildu ahal izateko lanabesak eskaini nahi dizkie Maputoko bi dantzariei.

  • Fitxa artistikoa, berezko ideia, zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta.
  • Dantzariak: Fenias Nhumaio y Deissane Machava.
  • Musika: Askotarikoak.
  • Laguntzak: AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunea), ATLANTIKALDIA. EKOIZPENA: ERTZA SORKUNTZA ARTISTIKOA S.L.

Irakurri gehiago