Agenda

InPut: Play

Noiz

2022/10/20 17:30

Non

Donostia, Kutxa Kultur Plaza

* LABO XL Jaialdia 2022 egitarauaren barruan.

Bi gorputzen arteko harremanean oinarritutako lana da, jolasaren bidez erlazionatu nahi duten bi masa eta bestearen gorputza nola mobilizatu ulertzeko jakinminarekin. Jakinmin horrek mugimenduz betetako hitzaldia konposatzera eramaten ditu, bi antzezle hauek irudiz, ekintzaz eta momentuz betetako elkarrizketa batean murgilduz.

Irakurri gehiago

Bagara: I[n]tera[k]zio

Noiz

2022/10/20 18:30

Non

Donostia, Kutxa Kultur Kluba

* LABO XL Jaialdia 2022 egitarauaren barruan.

Ikuskizun honek dantzaren bidezko gorputzen mugimendua, zuzeneko musika eta teknologia berriek eskaintzen duten aukera bisualak eta honen interakzioa ditu oinarri. Ikuskizuna momentuko konposizio eta inprobisazioaren bitartez garatzen da, publikoak proposatutako gai batzuk abiapuntu hartuta. Saio bakoitza aparteko eta errepikaezina da.

Irakurri gehiago

Circle of Trust & Logela: Su(i)rrealismo

Noiz

2022/10/20 19:00

Non

Durango, San Agustin kulturgunea

30ko hamarkadan bigarren mundu gerra piztu zen bitartean, Pariseko kafetegiak hainbat diziplinatako artisten topaleku ziren, eta horiek korronte artistiko berri bat sortu zuten: surrealismoa.

Artista surrealisten ezaugarrietako bat inkontzientea irudimenaren iturria dela erakustea da. Logelak eta CIRCLE OF TRUST taldeek ezaugarri horiek ikertu eta artista horien lana berrinterpretatzen dute XXI. mendeko hizkuntzaren bidez: SU(I)RREALISMOA

  • Zuzendaritza Artistikoa: Imanol Garaizabal & Juan Manuel Aragón
  • Zuzendaritza Koreografikoa: Alberto Pardo “Extremo”
  • Dantzariak: Francisco Sanchez, Abel Escribano, Diego Bayona, Albert Pardo, Marcos Pardo
  • Koreografia: Circle of Trust
  • Eszenografia: Logela Multimedia
  • Ikus-entzunezko Zuzendaritza: Imanol Garaizabal
  • Soinua: Ander Garaizabal & DJ PUT1
  • Ekoizpen teknikoa: Karlos Gomez
  • Argiztapena: Fermín Izko
  • Iraupena: 55 min.

Irakurri gehiago

Utopistas: I´ll be back

Noiz

2022/10/20 19:00

Non

Bilbo, Harrobia Eskena

* 2022ko BAD Bilbao Jaialdiaren barruan.

I’ll be back dantza-ikuskizuna da: lau dantzari mugitu, eta beren zilborrari hitz egiten diote, gorputz kolektiboa eta adimen partekatua duen izaki anizkoitza bailiran. Eta, mugimenduan oinarritutako eta beren ahotsek eratutako soinu-paisaiaz lagundutako bidaia horretan zehar, zera galdetzen diete beren buruari: ba al dago ni independente bat?, ni bat sor dezakegu, elkarrekin?, bakarrik gaude?, betiko?

Fitxa 

  • Kontzeptua, koreografia eta performancea: Utopisistas (Matilda Bilberg, Nerea Gurrutxaga, Jenna Hendry, Maria Teresa Tanzarella.
  • Soinua: Luz González
  • Argiztapena: Andoni Mendizabal, Thomas Ciger
  • Jantziak: Mat Voorter, Pepa Canel
  • Bideoa eta argazkiak: Michelle Ettlin
  • Koprodukzioa: Tanzhaus Zürich
  • Apoyos: Stadt Zu?rich Kultur, Fachstelle Kultur Kanton Zu?rich, The Swedish Art Grants Committee, Ernst Go?hner Stiftung, Elisabeth Weber Stiftung, Migros Kulturprozent Zu?rich, Helge Ax:son Johnsons stiftelse
  • Egoitza artistikoak: The Swedish Arts Grants Committee, Ho?jden, Cie Thor
  • Eskerrak: Jonas Bilberg, Inci Ardic, Vreni Lenggenhager, Nicolas Rüttimann, Lisa Arter, Andrè Moser, Mona De Weerdt, Michelle Ettlin, ABF Stockholm

Irakurri gehiago

Haatik: Ur bizitan

Noiz

2022/10/20 19:30

Non

Hernani, Biteri Kultur Etxea

Zer da garapena?
Behartu ahal dezake ekonomiaren aitzakiak inor bere bizimodua aldatzera?
bere etxetik alde egitera?
bere bigarren gorputza den etxea desjabetzera?

Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat.
Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukerarik dugun hausnartzeko balio duen lan bat.

Ez ekintza huts eta anekdotikoetan geratuz. Ez soilik jaki, jantzi edo kontsumo beharren asetzeko produktuetan erreparatuz. Bizitza beraren oinarri eta garapenean gizaki eta natur baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean baizik.

Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agertuz.

Fitxa Artistikoa:

  • Hasierako ideia eta abiapuntuaren planteamendua: Iurre Aranburu eta Aiert Beobide
  • Gidoia: Koldo Izagirre
  • Zuzendaritza eta koreografia: Aiert Beobide
  • Musika: Pascal Gaigne
  • Zuzendari laguntzailea: Olatz Beobide
  • Produkzioa: Iurre Aranburu
  • Jantziak: Ramón García
  • Dantzariak: Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Amaiur Luluaga, Libe Sukia, Iñigo Etxeberria, Nagore Zabala
  • Musikariak: Iñaki Diéguez, Javier Perez de Azpeitia, Manu Gaigne.
  • Teknika arduraduna: Anartz Beobide
  • Zerbitzu teknikoa: Eragin STAC

Irakurri gehiago

Julio Ruiz, Vendehúmo

Noiz

2022/10/20 20:00

Non

Donostia, Emaús Social Factory

*LABO XL Jaialdia 2022 egitarauaren barruan.

Gure burua ezagutu nahian hondoratu egiten gara. Egunero desberdin ikusten gara, egun berean ere, beste aurpegi bat dago. Gure helburua ondokoarekin partekatzea da, ez dugu ezer egiten guretzat. Nire aurpegia desitxurarazi nahi dut, ea behingoz neure burua ezagutzen dudan eta orain garen horretan ezagutzen zaitudan.

Irakurri gehiago

Elirale: Fuga!

Noiz

2022/10/20 20:00

Non

Angelu, Quintaou antzokia (Scène nationale Sud-Aquitain)

Fuga! Elirale konpainiaren hurrengo sorkuntza koreografikoa da. Lau interprete, hots hiru dantzari eta musikari bat, eszenan elkartzen dira gorputzen korapiloa eta beraien arteko menpekotasuna garatzeko Mutxikoen sistemaren bitartez. Zuzendari koreografiko gisa, Pantxika Telleriak denboran zehar bidaia bat bultzatzen du piezaren hasieran jotako Maiana-ri esker. Dantzarien artean ustekabeko loturak sortzen dira, eta guztiz beharrezkoa iruditzen zaigu mudatzea elkarrekin zeharkatzeko eta berreraikitzeko. Denborak ihes egiten du Fugan!

Torrom Borrom musika akonpainamenduak, eszenografiak, argiek eta jantziek irudimen hunkigarri horren oihartzuna dute. Fuga!-k pixkanaka bere sekretuak agerian uzten dizkigu, geldi-geldiro ikuslea liluratuz.

Iraupena: 50 minutu

www.elirale.org

Irakurri gehiago

Ertza: O tempo diz

Noiz

2022/10/20 20:00

Non

Markina-Xemein, Aurkupe aurrea

Mendebaldeak erlojua duen bitartean, Afrikak denbora du.

Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena faltatzen. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun gaitasuna, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da. “OTEMPODIZ” (DENBORAKDIO), Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da. AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunearen egoitza artistikoa) eta ATLANTIKALDIA Errenteriako jaialdiaren laguntzarekin; proiektu honek, lanbide irtenbide bat eta nazioarteko dantza zirkuituetan murgildu ahal izateko lanabesak eskaini nahi dizkie Maputoko bi dantzariei.

  • Fitxa artistikoa, berezko ideia, zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta.
  • Dantzariak: Fenias Nhumaio y Deissane Machava.
  • Musika: Askotarikoak.
  • Laguntzak: AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunea), ATLANTIKALDIA. EKOIZPENA: ERTZA SORKUNTZA ARTISTIKOA S.L.

Irakurri gehiago

Sandra Gomez: Bailar al sonido

Noiz

2022/10/20 21:00

Non

Bilbo, Campos Eliseos

* 2022ko BAD Bilbao Jaialdiaren barruan.

Bailar al sonido (Soinuari jarraituz dantzatzea) proposamenak energia-iturritzat hartzen du soinua. Energia-iturri bat, zeinaren hedapenak baitakar energia bideratzea gorputza aldatzera, bere egoera eta tokia alda ditzan. Lana hiru ariketatan oinarritzen da. Horien helburua da gorputzek soinuaren eraginez bizi dituzten aldaketekin esperimentatzea, erresonantzia-jolas baten bitartez.

Fitxa

  • Kontzeptua eta zuzendaritza: Sandra Gómez
  • Sorkuntza: Javi Vela, Carlos Molina, Sandra Gómez
  • Soinu espazioa: Javi Vela
  • Soinu laguntzailea: Paco Fuentes
  • Argiztapena: Carlos Molina
  • Laguntzak: Institut Valencià de Cultura, Ajuntament de València
  • Egoitzak: Casa Encendida, CA2M, Centro de Cultura Contemporánea Condeduque, Azala Espacio de Creación, Graners de creació
  • Eskerrak: Vicente Arlandis, Laura Basterra, Idoia Zabaleta, Espai Pont Flotant

Irakurri gehiago