Agenda

Errebonbilloak

Noiz

2022/10/02 05:00

Non

Elorrio

Urriko lehen igandean ospatzen da Errebonbilloen alardea Elorrion. Goizeko 5:00etan hasten dira kalejiran Errebonbilloak Udaletxean hasi eta herriko gurutze desberdinetan salbeak botatzeko. Tiro egiteko lekuak ez dira aldatzen, alkatearen etxe aurrean botatzen dena salbu.

Arratsaldeko 17:00etan, berriro ekiten diote kalejirari, herriari buelta ematen diote prozesioan Errosarioko Andra Mariren irudiarekin batera eta plazara iristean soka-dantza egiteko.

Irakurri gehiago

Dantzari-dantza eta erregelak

Noiz

2022/10/02 11:00

Non

Iurreta

San Migel jaiak ospatzen dira Iurretan, eta San Migel eguna, egun handia izan arren, aurretik eta ondotik badira dantza hitzorduak. Hona hemen jaien egitaraua:

Irailak 28, asteazkena (San Migel bezpera):

  • 18:00etan Donien Atxa jasoko da eta jarraian dantzariek azken ensaioa egingo dute.

Irailak 29, osteguna (San Migel Eguna):

  • 10:00etan dantzari eta agintarien kalejira Montoitik Plazara.
  • 11:00etan Meza nagusia eta ondoren dantzari-dantza eta erregelak egingo dira.
  • 19:00ean dantzari-dantza egingo dute: zortzinangoa, banangoa, ezpata joko txikia, makil-jokoa eta txotxongiloa. Eta amaitzeko, nesken soka-dantza edo erregelak eskainiko dira.

Urriak 2, igandea (Errosario Eguna):

  • 11:00 Dantzari eta Agintarien kalejira montoitik plazara
  • 12:30 Dantzari-dantza eta erregelak. Ondoren Mutil dantzak soiñulariak “Baztandarrak”.
  • 18:00 Dantza saioa. Talde gonbidatua: Zangotzako Rokamador dantza taldea, Otsagabiako dantzak. Iurretako dantzariak: Gorulari dantza, Dantzari dantza eta erregelak.

Irakurri gehiago

Errosarioko Amaren ezpata-dantza

Noiz

2022/10/02 12:00

Non

Elgoibar

Errosarioko Amaren ezpata-dantza eskainiko dute Elgoibarren. 10:45tean korporazioarekin elizara sarrera, 11:00etan meza, bertan ezpata txikiek dantzatuko dute eta meza ondoren kalian zehar ezpata-dantza. Haritz dantzari taldeko dantzariak, Elgoibarko Udalaren txistulari banda eta eskopetariak meza ostean aterako dira ezpata-dantza egitera.

Irakurri gehiago

Ertza: O tempo diz

Noiz

2022/10/02 19:00

Non

Getxo, Eskoletako plaza (Areeta)

* KaleFest 2022 egitarauaren barruan:

Mendebaldeak erlojua duen bitartean, Afrikak denbora du.

Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena faltatzen. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun gaitasuna, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da. “OTEMPODIZ” (DENBORAKDIO), Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da. AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunearen egoitza artistikoa) eta ATLANTIKALDIA Errenteriako jaialdiaren laguntzarekin; proiektu honek, lanbide irtenbide bat eta nazioarteko dantza zirkuituetan murgildu ahal izateko lanabesak eskaini nahi dizkie Maputoko bi dantzariei.

  • Fitxa artistikoa, berezko ideia, zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta.
  • Dantzariak: Fenias Nhumaio y Deissane Machava.
  • Musika: Askotarikoak.
  • Laguntzak: AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunea), ATLANTIKALDIA. EKOIZPENA: ERTZA SORKUNTZA ARTISTIKOA S.L.

Irakurri gehiago