Agenda

Hik Dantza Landu: Natalia Fernandes

Noiz

2022/10/15 10:00

Non

Errenteria, Gipuzkoako Dantzagunea

“Anatomia asmatua”
  • Data: Urriak 15, 16 / 10:00 – 14:00
  • Lekua: Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
  • Nori zuzendua: Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.
  • Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

 

Ikastaroko lan-metodoa

Fernandesek sortutako praktika honek, gorputzaren mugimendua perfekzionatzeko erramintak emango dizkigun ikerketa, teknikoki egiteko.

Proposatzen den praktika imajinazioaren probokazio bat gorputzari, gorputza prozesu bezala ulertzera estimulatuz mugimenduan dagoen pertsonari, eta mugimendua eraikuntza bat bezala ulertuz. Horretarako, irudi anatomikoen eta metaforikoen bidez egiten da lan teknikoki mugimenduaren hautemate berri bat sortuz eta muskuluen, hezurren eta organoen ohiko patroiekiko askatasunari bide emanez.

Natalia Fernandes:

Natalia Fernandes dantzaria, koreografoa eta Anatomia Asmatua metodoaren sortzailea da. 

Brasildarra da, Sao Paolokoa, eta Madrilen bizi da 2017az geroztik. Egun, Jesus Rubio Garmoren Gran Bolero (Max saria 2020) eta Acciones Sencillas produkzioetako interpretea da eta baita Poliana Limaren Las Cosas Se Mueven Pero No Dicen Nada produkziokoa. 

Bere dantza formakuntza unibertsitate eta eszena garaikide brasildarrean kokatzen da. Alemania, Israel, Espainia, India eta beste hainbat nazionalitateko koreografoekin ere aritu da. 

Irakurri gehiago

Pastorala: Maddiren trajeria

Noiz

2022/10/15 15:30

Non

Zugarramurdi

Maddiren Trajeria pastorala eskainiko da urriaren 15ean eta 16an Zugarramurdin eta 22an eta 23an Saran.

"Gan den udazkenean proiektu eder bat ailegatu zitzaigun Xaretarat, Pastoral bat emateko erronka pullita bezain haundia, Pantxika Urruti gure errejentaren gidaritzapean. Jean Mixel Bedaxagar, Benito Lertxundi eta “Haizea” taldearen bidez ezagutzen ginuen “Maddi, oreina bilakatu zen neska”ren ixtorioa, “Ura ixuririk” kantu ezagunarekin, eta Gerardo Mungia “Pintxe”k bilakatu pastoralari ezin ezetzarik eman.Geroztik, hemen gaituzue Xaretako lau herrietako bizizaleak lan eta lan, mustrakak gure haitada bilakaturik, makilaren erritmoan firindaka, kantuan eta dantzan trebatzen gure hoberena bihotzez zuei eskeintzeko".

Informazio gehiago: Maddiren trajeria

Irakurri gehiago

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna 2022

Noiz

2022/10/15 17:30

Non

Otxandio

Aurtengo Durangaldeko ezpata-dantzari eguna Otxandion izango da. Egunaren helburu nagusia dantzari-dantza ezagutzera eramatea da, baita Durangaldeko dantzarien urteko topagunea izatea ere. 

  • 17:30 Dantzariak Andikoan plazan elkartuko dira.
  • 17:45 Dantza taldeen argazkiak.
  • 18:00 Dantzarien kalejira plaza nagusiraino. Ondoren, dantzari-dantza eta erregelak

Irakurri gehiago

Erromeria

Noiz

2022/10/15 18:00

Non

Bilbo, Areatza

Aurten ere, Areatzako plaza Bizkai folklor elkartean antolatutako erromeria. Jende helduari aukera eskaintzen dio gure dantzak tradizionalak dantzatu eta horiekin goza dezaten. Beti bezala, erromeriara gure jantzi tradizionalekin bertaratzeko deia luzatu dute. Urriaren 15ean eta 29an, 18:00etatik 21:00etara.
 


Irakurri gehiago

Lía: Musu baten eztanda-uhina

Noiz

2022/10/15 19:00

Non

Getxo, Santa Eugenia plaza

*KaleFest 2022 egitarauaren barruan:

Musuak airean esekitako hasperen bat edo denboran gelditutako mugimendu bat bezala bibratzen du. Gorputza zabaldu egiten da, uhin elektriko batek musukatzen direnak inbaditzen ditu eta hedatzen doa MUA 'ikusleen belarrietara iritsi arte. Orduan konturatzen dira musu bat egon dela, musuaren uhin hedakorragatik.

Irakurri gehiago

Isabel Vázquez: Archipiélago de los desastres

Noiz

2022/10/15 20:00

Non

Barakaldo, Barakaldo Antzokia

Jaiotzen garenetik pitzadura batek zeharkatzen gaitu. Ahulak gara. Hala ere, gure izaera hauskorra, gizatiarrago eta benetakoago egiten gaituena, hutsezintasunaren mozorropean ezkutatzea dugu helburu. Baina, non ez baikenuke hausteko beldurrik izango, non ausartak izango bailirateke porrotaren beldurrik gabe, non porrot egitea arrakasta handia izango bailitzateke? Zaurgarritasuna superboterea den leku bat.

Hondamendien artxipelagoan, porrot egiteko prest abiatzen gara, ahal dugun bitartean, buruarekin, lasai asko, eroari porrot egin gabe. Porrot egingo dugu beti edo inoiz ez bezala, ekintza batean edo hirutan, bakarrizketa batean edo elkarrizketa batean. Porrota artelan bihurtu arte porrot egingo dugu.

  • Ideia originala, koreografia, zuzendaritza: Isabel Vázquez
  • Zuzendaritza, musika-konposizioa: Santi Martínez
  • Interpretazioa: Deivid Barrera / Javier de la Asunción, Lucía Bocanegra, Javier Centeno, Nerea Cordero, Ana F. Melero, Santi Martínez, Arturo Parrilla

Irakurri gehiago