Agenda
Olga: LP (Long Play)
2022/10/11 10:30
Bilbo, Harrobia Eskena
* 2022ko BAD Bilbao Jaialdiaren barruan.
Erresistentzia-aldarria da Long Play, milurteko berriaren dekadentzian zehar aurrera egiten duena. Ikusizko eta soinuzko azpimundu bat, non gure identitateak dantzan ari diren eta giza hauskortasun-arrakala urratzen duten, diskurtso politikoen, freak showen, migrazio-bulegoen eta Errenazimenduko margolanen artean.
Fitxa
- Kontzeptua eta performancea: Catalina Aguayo, Alejandro Dutra
- Soinuaren diseinua: Alejandro Dutra
- Soinuaren sorkuntzan laguntzailea: Alessandro Angius
- Jantzien diseinua: Clara Aguayo
- Kanpo begirada eta dramaturgia laguntzailea: Marlène Rostaing
- Argien diseinua: Olivier Tessier
- Teknika: Alessandro Angius, Amaury Kerbouc´h
- Koprodukzioak: La Grainerie-Fabrique des arts du cirque et de l´itinérance, Balma / Tollhaus Karlsuhe (De)
- Sorkuntzarako laguntzak: La Central del Circ, Barcelona / L´Espace Périphérique, Paris
- Egoitzak: La Maison des Jonglages, La Courneuve / L´Espace Catastrophe, Bruxelles, L´Académie Fratellini, Saint Dénis / Konvent Zero, Cal Rosal / Latitude 50, Marchin / La Lleialtat Santsenca, Barcelona / Ax Animation, Ax-lesThermes / Circorama, Zagreb, TIDA-Théâtre danse, Arvier / Unit 15-Circus City Festival, Bristol / Thêatre L´Arsénic, Cazals- Salviac / La Fabrique-Université de Toulouse Jean Jaurès-CIAM
Fran Sierira: Coreografías dun DeMente
2022/10/11 19:00
Bilbo, Arte Ederren museoa
*Dantzaldia 2022 jaialdiaren barruan.
Coreografías dun DeMente dantza garaikideko pieza bat da, non adierazpen mekanismo nagusitzat galiziar dantza erabiltzen dugun. Oraingo hau jatorrizko DeMente ikuskizunaren kale-formatua da, eta obraren koreografia nagusiak eszenaratuko ditugu. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera lau pertsonatik batek bere bizitzako uneren batean sufritu, sufritzen edo sufrituko dituen errealitate, estigma edo patologia batzuei buruz hitz egingo dugu Coreografías dun DeMente-n.
Zazpi dantzarik osatzen dute taldea, Cristian Silva Bóveda konpositore eta musikari diziplina anitzekoak lagunduta. Hori guztia Carlos Alonso Alonsok diseinatutako esparru eszeniko eta jantziekin gertatzen da. Atalik fisikoena eta estetika garaikidea Carla Diego Luque dantzari eta koreografo katalanaren begietatik aurkezten dira.
- Iraupena: 25 minutu
- Koreografoak: Francisco Sieira eta Carla Diego Luque
- Dantzariak: Francisco Sieira, Adela Otero, Artur Pastoriza, Martín Mondragón, PatriciaSánchez, André Adrio, Daniel Rodríguez.
- Musika: DeMente
- Musikaren egilea: Cristian Silva Bóveda
- Argazkilaria: Carlota Mosquera.
- Babeslea: Xunta de Galicia
Haatik: Ur
2022/10/11 19:30
Bilbo, Arte Ederren museoa
*Dantzaldia 2022 jaialdiaren barruan.
Haatik dantza konpainiarenn ikuskizuna. Bi saio izango dira: 19:00etan eta 22:00etan.
Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat.
Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukerarik dugun hausnartzeko balio duen lan bat.
Ez ekintza huts eta anekdotikoetan geratuz. Ez soilik jaki, jantzi edo kontsumo beharren asetzeko produktuetan erreparatuz. Bizitza beraren oinarri eta garapenean gizaki eta natur baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean baizik.
Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agertuz.
- Zuzendaritza: Aiert Beobide, Olatz Beobide
- Antzezleak: Amaiur Luluaga, Irati Sorondo, Iñigo Etxeberria, Jon Arsuaga, Libe Sukia
- Musika: Pascal Gaigne
- Koreografia: Aiert Beobide
- Jantziak: Ramon Garcia
Ezpata-dantza
2022/10/11 20:00
Bilbo, Begoña
Begoñako Amaren jai nagusia urriaren 11an ospatzen da eta Bilboko Beti Jai Alai dantza taldeak ezpata-dantza egingo du Begoñan.