Agenda

Euskal Herriko Dantzari Eguna

Noiz

2022/10/01 11:00

Non

Donibane Garazi

Aurtengo Euskal Herriko Dantza Eguna Donibane Garazin ospatuko da Urriaren 1ean.

Programa

  • 11:00 - 20:00 Folklore azoka
  • 12:00 Otsagiko dantzak
  • 15:30 Dantza taldeen harrera
  • 17:00 Kalejira
  • 17:30 Dantza emanaldi nagusia
  • 21:00 Afari herrikoia (izena eman behar da lehenago)
  • 22:00 - 01:00 Erromeria "Kontrabanda" taldearen eskutik

Irakurri gehiago

Erdizka Lauetan

Noiz

2022/10/01 18:30

Non

Sestao - Herriko Plazan (euria egitekotan San Pedro Plazan)

Erromeria-dantzak, dantza-jauziak, mutil-dantzak... dantzatzeko aukera

Irakurri gehiago

Kukai: Hnuy illa

Noiz

2022/10/01 19:00

Non

Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia

Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.

25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.

Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.

Irakurri gehiago

Companie YMA: Si nous prenions le temps

Noiz

2022/10/01 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

Bi dantzarik, ondo entrenatutako gorputzak dituztela, bata bestearen aurrean aurkezten dira, makillajerik eta babesik gabe, ahalik eta biluzik. Gizon bat eta emakume bat aurrez aurre. Hutsaren esperientzia probatu dute Orin Camusek eta Chloé Hernandez de la Compagnie Ymak.

Irakurri gehiago

Aiko Taldea: Dantzapoteoa

Noiz

2022/10/01 20:00

Non

Murgia (Udaletxe plazan)


20:00 MURGIA

ERROMERI MUGIKORRA / DANTZAPOTEOA

 

ERROMERI MUGIKORRA / DANTZAPOTEOA

AIKO Taldearekin

urriak 1

larunbata

20:00 Murgiako Udaletxe plazan hasita

Irakurri gehiago

Martin Zalakain

Noiz

2022/10/01 22:00

Non

Deba, Kiroldegia

Pio Barojaren Zalakain abenturazalea klasikoan oinarrituta Juan Antonio Urbeltzek zuzendu eta koreografiatutako ikuskizuna, Ander Lipusen taula zuzendaritza eta Harkaitz Canoren gidoiarekin. Artedrama  eta Argia dantzari taldearen produkzioa. Martin Zalakainen gerla, abentura eta maitasun istoriaren eszenaratze dantzatuaz gozatu daiteke ikuskizun honetan, zuzeneko musika, antzerkia eta koreografien eskutik. Hirugarren Karlistadan kokatuta dago kontakizuna eta haren baitan sortutako gatazkak eta gertaerak eszenaratzen dira.

  • Koreografia eta zuzendaritza: Juan Antonio Urbeltz
  • Antzerki-zuzendaritza: Ander Lipus
  • Gidoia: Harkaitz Cano, Pio Barojan eleberrian oinarrituta.
  • Aktorea: Josu Camara
  • Musika-konposizioak eta konponketak: Marian Arregi, Mikel Urbeltz
  • Dantza-maisuak: Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal, Iñaki Arregi, Jexux Larrea.
  • Jantzigintza: Amaia Bueno
  • Musikariak: Ander Blasco (akordeoia), Arantzazu Mujika (arrabita), Maider Urbeltz (harpa), Mikel Urbeltz (arrabita), Dugunako Musikariak (txistua eta perkusioa), Ezpelur (dultzaina), Plectro (soka-taldea)
  • Dantzari taldeak: Argia (Donostia), Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Miarritze), Elai Alai (Portugalete), Arkaitz (Añorga), Gure-Kai (Deba), Astigar (Astigarraga). 
  • Martin Zalakain azken emanaldiak

Irakurri gehiago