Agenda
Maskaradak 2022
2022/01/30 09:00
Lexantzü
Urtarrilaren 16an, igandea, abiatuko dituzte Atharratze-Alozeko maskaradak. Ondo bidean, urtarrilaren 16an Atharratzen hasi eta apirilaren 17an Gamere Zihigan bukatuko dira 2022ko maskaradak. Kasik lau hilabetean zehar Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Atharratze eta Alozeko gazteek.
Egutegia
- Urtarrilak 16, igandea: Atharratze
- Urtarrilak 22, larunbata: Pagola
- Urtarrilak 30, igandea: Lexantzü
- Otsailak 6, igandea: Barkoxe
- Otsailak 13, igandea: Altzürükü
- Otsailak 26, larunbata: Santa Grazi
- Martxoak 6, igandea: Muskildi
- Martxoak 12, larunbata: Idauze
- Martxoak 19, larunbata: Ainharbe
- Martxoak 26, larunbata: Aloze
- Apirilak 10, igandea: Iruri
- Apirilak 17, igandea: Gamere-Zihiga
Korrotik pikutara
2022/01/30 19:00
Eskoriatza, Zaldibar aretoa.
Korrotik Pikutara, dantzaren historia dantzan emanaldi didaktikoa Kezka dantza taldearen eskutik. Euskal dantzaren bilakaera ikusi eta gozatzeko emanaldia. Musikariak: Jose Migel Laskurain (txistua), Adolfo Jainaga (trikitixa), Quico Puges (biolontxeloa), Gari Otamendi (arrabita) eta Iraide Ansorena (perkusioa). Gidaria: Oier Araolaza. Dantzariak: Jone Amuategi, Luken Aranburu, Idoia Lahidalga, Ainhoa Larrañaga, Jone Lahidalga, Maider Altzibar eta Unai Txurruka.
Datuak eta sarrerak
- Data: 2022ko urtarrilaren 30a, igandea.
- Ordutegia: 19:00etan
- Tokia: Zaldibar aretoa, Eskoriatzan.
- Sarrerak: 5 € (Eskoriatzako Udala)
Bilaka: Gernika
2022/01/30 19:00
Iruñea, Gaiarre Antzokia
1937an Gernika suntsitzea oraindik ere indarrean dagoen sinboloa bihurtu zen. Pablo Picassoren mihise enblematikoari omenaldia disimulatu gabe, Martin Harriague koreografo baionesak pieza artistiko berritzailea sortu du. Bertan, exijentzia fisiko handi baten bidez, Bilaka taldeko bost dantzarik euskal dantza tradizionaletako pausoen berridazketa garaikide bat sortuko dute. Bakean eta gizaterian sinestearen alde egiten duen proiektu bat eratzen du dantzaren eta musikaren indarrak.