Agenda

Hitzaldia: Neskak eta emazteak euskal inauterietan

Noiz

2022/01/28 18:00

Non

Senpere, Mediateka

 

Beñat Zintzo-Garmendiaren mintzaldia bideo proiekzio batez lagundua. Gaia: Neskak eta emazteak euskal inauterietan

Ondotik bigarren partea, gai honen inguruan: Mozorroa ala pertsonaia, inauteria nola bizi

Hitzaldia frantsesez izango da.

 

Irakurri gehiago

Kukai: Hnuy illa

Noiz

2022/01/28 20:00

Non

Zarautz, Modelo Aretoa

Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.

25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.

Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.

Irakurri gehiago

Organik: Arnasa

Noiz

2022/01/28 20:30

Non

Leioa, Kultur Leioa

Arnasa dantza inklusiboko lan bat da; interprete profesionalak eta dibertsitate funtzionala duen pertsona bat agertzen dira oholtzan. Sorkuntza kolektiboa eta inklusiboa da, eta aldaketa emozionalek arnasketan nola eragiten diguten azaltzen du.

Arnasa konpainiak pertzepzio berrietara irekitzeko duen beharraren emaitza da. Dibertsitatearen munduan murgilduko gara eta gure komunitateko kolektiboekin lan egiten dugu tokiko kultura ehuna susta­tzeko.

Horretarako, hainbat tailer egin ziren Getxoko hainbat kolektiborekin. Horietan, dibertsitate funtzionala duten pertsonekin sentsibilitatea, mugimendua eta arnasketa landu ziren dantzaren bitartez. Hortik sortu zen zuzeneko musikarekin dantzalan inklusibo bat sortzeko prozesua bultzatzea, kolektibo hori sormenprozesu horren protagonista bihur­tzeko.

  • Ideia eta zuzendaritza: Natalia Monge.
  • Sorkuntza eta antzezleak: Pilar Andrés, Carlos Alonso, Mikel Aristegui, Jon Ander Garamendi.
  • Konposaketa musikala: Jon Ander Garamendi.
  • Jantziak: Celia Egaña.

Irakurri gehiago