Agenda

Royal Russian Balleta: Beltxargen Aintzira

Noiz

2022/01/27 16:00

Non

Bilbo, Euskalduna Jauregia

Bi emanaldi izango dira: 16:00etan eta 20:00etan.

Donostiako Kursaal aretoan "Beltxargen Aintzira", Royal Russian Balletaren eskutik. 

Amodio-istorio liluragarri batek (printze bat, sorgin baten araoak zisne bihurtu duen gazte eder bat, gezur hilgarri bat…), Odette/Odileren paper bikoitz bertutetsuak, Txaikovskiren musikaren indarrak eta balletaren errepertorioko pas de deux bikainenetako batek esperientzia paregabea bihurtzen dute Beltxargen aintzira.

Ingurune erromantikoa, koreografia bikaina eta amodio-istorio ahaztezina konbinatzen dira Beltxargen aintzira obran, eta horregatik jotzen da benetako ballet klasikotzat, mundu osoko jendeak txalotua.

40 dantzari baino gehiago taula gainean jarrita, Errusiako Ballet Nazionalak benetako ballet erromantikoaren edertasun osoa eta drama transmititzen ditu belaunaldi guztientzat egokia den klasiko denboragabe honen bidez.

Irakurri gehiago

Beñat Urrutia eta Marina Eskisabel: Zeta zeta 1

Noiz

2022/01/27 19:30

Non

Lezo, Gezala Auditoriuma

Zeta-Zeta 1 dantza ikuskizunaren ikuskizuna Beñat Urrutia eta Marina Eskisabelen eskutik.

Nola hasten da koreografia-lan bat sortzen? Zer gai, musika eta ideia aukeratzen dira? Zergatik? Nola egiten dute lan interpreteek eta koreografoek?

Lezoko Udaletik, Dantzaz-ekin elkarlanean, berrikuntza bat eskaini nahi dizuegu: dantza sorkuntzatik gertu dauden leiho irekiak. Leiho horietan, urritik apirilera bitarte ostegunetan hilean behin egingo diren saioetan, hasiera-hasieratik koreografia sortzeko prozesua partekatuko da. Nola hazten eta garatzen den ikusteko aukera. Horrez gain, dantza "tailerrean" parte hartu ahal izango dugu ekarpenak eta galderak eginez, betiere Dantzaz-eko profesionalen laguntzarekin eta gidaritzapean.

Irakurri gehiago