Agenda
Ezpata-dantza
2022/01/23 09:45
Hendaia, Errepublika plaza
- 9:45 Sarrerako agurra Meza Nagusi aurretik.
- 10:35 Ezpata Txikia meza nagusian.
- 11:15 Mezetatik irteera.
Royal Russian Balleta: Beltxargen Aintzira
2022/01/23 19:00
Donostia, Kursaal
Donostiako Kursaal aretoan "Beltxargen Aintzira", Royal Russian Balletaren eskutik.
Amodio-istorio liluragarri batek (printze bat, sorgin baten araoak zisne bihurtu duen gazte eder bat, gezur hilgarri bat…), Odette/Odileren paper bikoitz bertutetsuak, Txaikovskiren musikaren indarrak eta balletaren errepertorioko pas de deux bikainenetako batek esperientzia paregabea bihurtzen dute Beltxargen aintzira.
Ingurune erromantikoa, koreografia bikaina eta amodio-istorio ahaztezina konbinatzen dira Beltxargen aintzira obran, eta horregatik jotzen da benetako ballet klasikotzat, mundu osoko jendeak txalotua.
40 dantzari baino gehiago taula gainean jarrita, Errusiako Ballet Nazionalak benetako ballet erromantikoaren edertasun osoa eta drama transmititzen ditu belaunaldi guztientzat egokia den klasiko denboragabe honen bidez.
Nerea Martinez: Abrazo
2022/01/23 19:00
Getxo, Muxikebarri
Emakume bikote bat, bi gorputz, bi eskultura, bidaian zehar soinu-paisaia batean biltzen dituena, eta bidaiak berak hainbat zirrara gogora ekartzen dizkigula, bizitzan zehar jasotzen ditugun ezin konta ahala besarkaden zirrarak.
Zizelkatzearen ideia, eraldatzea eta igarotzean uzten duten aztarna direla-eta, “Abrazo” (Besarkada) espazio intimo eta zirrarazko bat da, benetan lan fina.
Dantzaria eta interpretea. Sustraietan aztertzeko grinarekin, “Biraka” (2017) bakarkakoa sortu zuen. Eszena-elementuak eta gorputzaren zehaztasuna eta xehetasunerako joera ditu ezaugarri bere lanak.
Matxalen Bilbao eta Markeline konpainietan ere ibili zen lanean, eta Emakumezko Interpreterik Onenaren Saria jaso zuen Markeline konpainiaren "Euria" lanean egindako lanagatik, Bucaresteko FITC jaialdian (2018).
- Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Nerea Martínez
- Sorkuntza eta interpretazioa: Natalia García, Nerea Martínez
- Zuzendaritza artistikoa: Matxalen Bilbao
- Koreografia: Matxalen Bilbao, Nerea Martínez, Natalia Garcia
- Txelo-jolea: Amaia Jaio
- Soinu-espazioa: Mikel R. Nieto
- Eszenografia: Iñaki Etxeandia
- Jantzien diseinua: Monica Lavandera
- Argien diseinua: Francisco Trujillo
- Testuak: Alfredo García
- Off ahotsa eta euskarazko bertsioa: Oihane Enbeitia
- Argazkiak eta bideoa: Jesús Robisco
- Diseinu grafikoa: Peru Isasi
- Laguntza eta aholkularitza: Markeliñe