Agenda
Dantzaldia: Patxi eta konpania
2022/01/14 18:00
Bergara, Seminarixoa
Albadulake: Genoba B
2022/01/14 19:00
Donostia, Viktoria Eugenia
Bost ahizpa bost merinaketan kartzelatuta. Bost emakume gizartearen aje batek zanpatuta; besteen iritzien beldurrak, zeina gorpuzten baitu burdin arimadun protagonistak, Bernardak. Hilkutxa bat agertokian, hasierako ihespuntu gisa. Bizidunei agertzen zaien hildako bat. Amona Maria Josefa, arima libre bat, bost ahizpek bizi dituzten emozioak eta gatazkak bideratzen dituena, trobadore bat balitz bezala. Protagonistak, Angustias, Magdalena, Amelia, Martirio eta Adela, mendean bizi dira, beren beldur eta gabezietan harrapatuta, libre izaten uzten ez dien gizarte batean.
Dantzaren, flamenkoaren eta zirkuaren bidez, sei protagonistek emozioz, bizipenez, sufrimenduz eta bozkarioz beteriko mundua sortuko dute, denok ezagutzen dugun amaierara iristeko: bere aingeruaren eskutik, Adelak "askatasunaren" atea zeharkatuko du, salbabide bakarra.
Sol Picó: Malditas plumas
2022/01/14 20:00
Barakaldo, Barakaldo Antzokia
Malditas plumasek pertsonaia baten bizitzako hainbat pasartetan zehar egiten du ibilbidea, Sol Picó koreografo eta dantzari ospetsuak gorpuztuta, samurtasunaren eta gainbeheraren arteko bidaia batean.
Publikoak Paraleloko vedette honen historia ezagutuko du: oroitzapenak, esperientziak, bizipenak. Baina, hau guztia bere ametsak, bere bizi-proiekzioak, bere desio ez beteak besterik ez badira?
Espainiar errebistaren generoan eta bere pikarokerian oinarrituta, obra honek eraldaketa, publikoaren interakzioa eta fikzioaren eta errealitatearen arteko nahasmenarekin jolasten du, betiere Sol Picóren lengoaiaren ezaugarri diren ironia eta umorearekin.
Pieza 1920. hamarkadako Paraleloari egindako keinu bat da, kabaret futurista bat aurkezten digu eta hain ospe handia lortu zuen eta gaur egun urratzaileak izan daitezkeen ezaugarriak zituen errebistaren generoan inspiratzen da, diziplinartekotasuna, moral tradizionalarekiko haustura eta eraldaketen adierazpena erakutsiz.
- Autoretza, zuzendaritza eta interpretazioa: Sol Picó
- Zuzendaritza eta musika-konposizioa: Aurora Bauzà, Pere Jou (Telemann Rec.)
- Musika-interpretazioa: Pere Jou/Roger Julià
Bilaka: Gernika
2022/01/14 20:00
Baiona, Michel Portal Antzokia
1937an Gernika suntsitzea oraindik ere indarrean dagoen sinboloa bihurtu zen. Pablo Picassoren mihise enblematikoari omenaldia disimulatu gabe, Martin Harriague koreografo baionesak pieza artistiko berritzailea sortu du. Bertan, exijentzia fisiko handi baten bidez, Bilaka taldeko bost dantzarik euskal dantza tradizionaletako pausoen berridazketa garaikide bat sortuko dute. Bakean eta gizaterian sinestearen alde egiten duen proiektu bat eratzen du dantzaren eta musikaren indarrak.