Agenda
LaRutan: Out Of The Blue
2021/09/04 19:00
Donostia, Blas de Otero plaza
Zeruaren urdina, urdin sakona, itsasoaren urdina, urdin elektrikoa. Zeruaren begirada, erraietan sortzen dena, ozeanoan murgiltzea, oihu bat eta urrutitik datorren deiadar bat. Out Of The Blue da hau, bilatzen ez duzunean aurkitzen duzuna. Ezerezetik sortzen dena. Ustekabean agertzen dena. Abisatu gabe datorrena. Esentziarik gabeko presentzia bat. Galdutako, lapurtutako, egokitutako zerbait. Zerua, itsasoa, airea; euria, agian. Goizaldeko garoa. Bi gorputz ezezagun, elkar aurkitzen duten bi gorputz. Bakardadean, funtsean, urrunean.
- Zuzendaritza: Maria Andres
- Koreografia: Maria Andres eta Denis Martinez
- Antzezleak: Denis Martinez eta Maria Andres
- Musika: Plastikman
- Jantziak: Maria Andres
- Argazkiak eta bideoa: Etanowski
Aurrera dantza taldearen emanaldia
2021/09/04 19:00
Leitza, plaza
Aurrera dantza taldeak emanaldia eskainiko du Leitzako plazan.
Chey Jurado & Akira Yoshida: Hito Non
2021/09/04 19:00
Donostia, Nestor Basterretxea plaza
«Bi pertsona, antzeko egiten dituen horri erreparatzen; zerbaiten bila, dagoeneko baduten zerbaiten bila… Baina ez dute bila jarraitzeko gogoa galtzen; jarraitzen dute beren arteko loturatik igarotzen eta horrek sortzen duen emozioa elikatzen. Sinple den horretatik, sinpleki konplexua denera… Iparra galdu arte bilatu, eta orduan, berriro aurkitu: pertsonen arteko bidaia» (Hito)
Gure bizitzak errazten dituzten kanpo-elementuen menpe egoten gara sarri, eta gauza horiek geure bizitza zuzentzen amaitzen dute. Baina, zer gertatzen da ziurtzat jotzen ditugun gauza horiek galtzen ditugunean? geure gorputzaren luzapen gisa sentitzen ditugun gauzak galtzen ditugunean? Zer gertatzen da elementu materialistak galtzen ditugunean? Zer geratzen da orduan?
