Agenda

Dantzaz: Basoa

Noiz

2021/09/03 19:00

Non

Donostia, Blas de Otero plaza

Basoa: iluna, estaltzen duena. Gune majikoa, baita beldurgarria ere. Historia garaikideko erreferentziazko gune bat estali nahi izan duena bezalakoa. Errefuxiatu-gunea, kontzentrazio-esparrua… Gurs, milaka pertsona bildu eta pilatu zuen lekua, ehundaka pertsona hil ziren lekua, Guregandik oso hurbil dagoen leku bat, historian hain urrun ez dagoena. Gursen abiapuntua izango dugu gaur milaka eta milaka pertsonak gerrak eta pobreziagatik pairatu behar duten egoerari buruzko hausnarketa egiteko eta mezu poetikoa zabaltzeko. Gurs iragana eta gaur eguna lotzen dituen zubia da.

  • Koreografia: Josu Mujika
  • Musika: Iñaki Salvador.
  • Testuak: Xabier Sukia.
  • Ahotsak: Xabier Sukia, Arantxa Arza, Marie Luyten, Miriam Mohamed.
  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
  • Jantziak: Maialen Miranda, Naroa Minchero.
  • Produkzioa: Dantzaz.
  • Dantzariak: Oier Abrego, Pauline Bonnat, Saioa Belarra, Alicia Cayrou, Elene Carreto, Marina Eskisabel, Araitz Lasa, Aitor Jimenez, Iker Sanz, Xian Martinez, Julen Rodriguez, Diego Urdangarin, Beñat Urrutia.
  • Argazkiak: Blanca Razquin.
  • Bideoa: Beñat Gereka (Txikota Komunikazioa).
  • Komunikazioa: Kultur Atelier.

 

Irakurri gehiago

Oinkari: Gazte

Noiz

2021/09/03 19:00

Non

Ordizia, Majori Plaza

Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, GAZTEen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.

Zer dute GAZTEek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien AHOTSA? Zein haien DANTZA? Haien MUGIMENDUA?

Irakurri gehiago

Amaia Elizaran: Out

Noiz

2021/09/03 19:00

Non

Gasteiz, Elurtegiak

Bi saio izango dira: 19:00etan eta 20:00etan.

Dena ura da. Isila, irmoa, estugarria, inguratzailea.

Fisikak bere lana egiten duen arte.

Orduan gainazaleko tentsioa hautsi eta erupzio likidoa iristen da.

Askatasunak bere bidea bilatzen du eta larritasuna desagertzen da.

Aireak birikak betetzen ditu.

Aske.

  • Zuzendaria eta Dantzaria: Amaia Elizaran.
  • Zuzeneko musika: Xabier Zeberio.
  • Irudia eta bideoa: Etanowski.
  • Estilismoa: Borja Bordonabe

Irakurri gehiago

Tio Teronen semeak: FreshCool

Noiz

2021/09/03 20:00

Non

Ugao, Institutua

Jende askok dantzatu du Raphaelen kantaren bat bere bizitzako uneren batean, baina zenbat jende saiatu da haren kantak euskal dantza herrikoiekin nahasten? Tira, ba Tio Teronen Semeak bai, eta harrigarriena da ongi gelditzen dela.

FreshCool ikuskizunak aurreskuaren soiltasuna eta ganberrokeria batzen ditu umorez betetako saioan. Euskal dantza bitxiak izango dira, baina funtsean euskal dantzak dira hala ere.

Euskal dantza tradizionalean ibili diren Oarsoaldeko eta Donostiako dantzariak eta musikari gazteak dira, baina FreshCool ikuskizunean ez dute horrelakorik eskaintzen. Donostian Olatu Talka jaialdiaren barruan dantzatu zuten Konstituzio plazan, eta jendea harrituta utzi zuten euren ikuskizunarekin. Aurreskua dantzatu zuten, baina ez era tradizionalean.

Irakurri gehiago

Laila Tafur: Monstruo

Noiz

2021/09/03 23:00

Non

Lezo, Herri Eskolako patioa

Kontatu nahi dut nola haragia ez den izendatzen.

Laila naiz, hori badakit, baina ez dakit zer esan nahi duen. Badakit zer izan nahi nukeen: askea, osoa, erabatekoa. Badakit nondik natorren fisikoki eta geografikoki, Granada eta bere mendiak, nire ama eta nire aita. Hortik irtetea oso zaila da. Ez dakit nola ikusten nauten, agian berezitasun polit baten nahasketa eta okerra. Lotsatia naiz eta gorri-gorri jartzen naiz, amorru handia ematen dit. Bakarrik joatea gustatzen zait, baina bakarrik sentitzeak pena ematen dit. Erdi umea naiz, erdi emakumea, erdi gizona.

Dantzan esanahiaren eta haragiaren arteko marruskadura gertatzen da. Igurtzi horretatik datoz formak, izenak, paisaiak. Munstroarekin, izendatu ezina formaren egoera propio gisa aldarrikatzen dut, mugagabea bertute gisa, edertasun gisa.

Munstroa aldarrikatzen dut dantzaren forma natural gisa.

Fitxa artistikoa

  • Sorkuntza eta dantza: Laila Tafur
  • Konpainiako damak: Janet Novás/Carmelo Fernández/Lipi Hernández/Albert Quesada
  • Argiztapena: Carmelo Fernández/Víctor Peralta
  • Jantziak: Laila Tafur/Maya Vergel
  • Soinua: E. Morenteren "Mírame a los ojos" / C. Bartoliren "sposa son disprezzata" / A. Jayren "I 'm so depressed" / Helena Hauffen "Break force" / David Bowieren "Five Years

Irakurri gehiago