Agenda
Aurreskua
2021/09/26 13:00
Santurtzi, parke zentrala
Igande honetan, irailak 26, Santurtziko hainbat emakumek aurreskua aterako dute duela ehun urte egin zuten gisan.
Santurtziko Sotera traineruaren denboraldi bikaina, Mendi Alde dantza taldearen 60. urteurrena eta erraldoien konpartsaren 25. urteurrena ospatuko dituzte aurreskuarekin. Mendi Alde dantza taldeko 14 bat dantzari aterako dira sokan eta bukaeran Itsasoko Ama arraun elkarteko zuzendaritzako kideak, dantza taldeko hainbat belaunalditako dantzariak eta erraldoien konpartsako kideak gonbidatuko dituzte sokara dantzara.
Kimua: Generoa
2021/09/26 18:30
Leaburu-Txarama. pilotalekua
Genero-ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzaile bidez proposatzen du Kimua Dantza Kolektiboak. Biologia, genetika zein euskal hizkuntzari dagokionean, loturak, kateak... ote ditugun galdetuko dugu genero ikuspegiari dagokionez, barrura begira.
Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?
Dantza Hirian
2021/09/26 19:00
Hondarribia, Kasino Zaharra
No Bautizados: Lo invisible. Zeinak aztertu egiten baitu gizakiak bere buruarekin duen harremana.