Agenda

Atlantikaldia 2021: “Al-Mahbuba”

Noiz

2021/09/25 13:00

Non

Errenteria, Fanderia

Nabda Iruñeko Arabiar Kultur Elkarteak "Al-Mahbuba" ikuskizuna aurkeztuko du, Ekialde Ertaineko eta Magrebeko musika, kantu eta dantza bilduko dituena. Wafir Gibril (Radio Tarifa taldeko kidea), Dakka marrakchia Majmoat rreda eta Husseiny musikariak izango ditu gonbidatu. Talde artistiko honek mundu arabiarreko dantza eta musika errepertorio oso zabala interpretatzen du, eskualde eta estilo ezberdinak bere ohiko dantza tradizionalekin, Egiptotik Marokora, ibilbide klasiko, folkloriko eta tradizionala eginez. Inor axolagabe utziko ez duen ikuskizun koloretsua. Zatoz eta izan zaitez partaide ikuskizun magiko honetan.

 

Irakurri gehiago

Dantza-soka

Noiz

2021/09/25 13:00

Non

Irura, plaza

Goizean zehar Gazte Asanbladako kideak herrian zehar dantzan ibiliko dira.

13:00etan San Migel plazan dantza soka egingo dute. Hau ikustera bertaratu nahi duten herritarrek musukoa eraman beharko dute eta aurrez kokatutako aulkietan eseri.

Irakurri gehiago

Gero Axular: DravetTzari

Noiz

2021/09/25 18:00

Non

Ezkio, Igartubeiti

Gero Axularrek Igartubeiti Baserri Museoan DravetTzari erakusketa aurkeztuko du irailak 17tik urriak 14ra bitartean. Gero Axular dantza taldeak eredu tradizionaletan oinarritutako eta ikuskizun ezberdinetarako esklusiboki diseinatutako jantzi bildumen erakusketa ikusgai ipiniko du Igartubeitiko Interpretazio zentroan. Jantzi bakoitzaren ezaugarri fisikoez gain, Dravet bat duten familien eguneroko bizimodua ezagutu ahal izango du bisitariak.

Irailaren 25ean, arratsaldeko 18:00etan, DravetTzari, euskal dantzen emanaldia eskainiko du Axularrek Igartubeiti baserriko dolarean. Ondarearen Europako Jardunaldien barne Gero Axular Kultur Taldeak Euskal Herriko dantza tradizionalen hautaketa egin du, Igartubeiti Baserri Museoaren tolarean eskaintzeko, Gipuzkoa, Bizkaia eta Zuberoako dantza tradizionalak. Aurrez izena eman behar da 943 72 29 78 / 72 51 07 telefonoetan edo igartubeiti@gipuzkoa.eus-en.

Irakurri gehiago

Oinkari: Gazte

Noiz

2021/09/25 19:00

Non

Andoain, Goikoplazako frontoia

Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, GAZTEen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.

Zer dute GAZTEek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien AHOTSA? Zein haien DANTZA? Haien MUGIMENDUA?

Irakurri gehiago

Atlantikaldia 2021: O tempo diz

Noiz

2021/09/25 19:00

Non

Errenteria, Fanderia

Mendebaldeak erlojua duen bitartean, Afrikak denbora du.

Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena faltatzen. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun gaitasuna, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da. “OTEMPODIZ” (DENBORAKDIO), Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da. AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunearen egoitza artistikoa) eta ATLANTIKALDIA Errenteriako jaialdiaren laguntzarekin; proiektu honek, lanbide irtenbide bat eta nazioarteko dantza zirkuituetan murgildu ahal izateko lanabesak eskaini nahi dizkie Maputoko bi dantzariei.

  • Fitxa artistikoa, berezko ideia, zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta.
  • Dantzariak: Fenias Nhumaio y Deissane Machava.
  • Musika: Askotarikoak.
  • Laguntzak: AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunea), ATLANTIKALDIA. EKOIZPENA: ERTZA SORKUNTZA ARTISTIKOA S.L.

Irakurri gehiago