Agenda

Andra Mari: Santakrutzak

Noiz

2021/09/14 12:00

Non

Galdakao

Andra Mari dantza taldeak irailaren 14ean, Santa Kurtz egunean, bi dantza-saio eskainiko ditu Galdakaon. Eguerdi aldeko saioan Bizkaiko soka-dantza eta jota-porruak egingo ditu. Sokako mutil guztiek “abarketak” dantzatuko dituzte baina aurreskulariak eta atzeskulariak, “abarketak” ezezik, erregelak egin beharko dituzte. Andra Mari dantza taldeak Berrizen ikasi zituen, hango txistulari eta dantza maisu zen Alejandro Aldekoaren eskutik 1970. hamarkadan. Ondoren, ikerketa lan batzuk eginez, soka osoa berregituratu zuten.

Arratsaldeko saioan Euskal Herri osoko dantza-doinu ezberdinak eskainiko ditu Andra Mari dantza taldeak. Taldearen ibilbide luze horretan batutako aletxo batzuk ikusteko eta entzuteko parada izango da ordubete inguruko dantza-jaialdian.

 

Irakurri gehiago