Agenda
Begiraleak
2021/09/12 11:30
Donibane Lohitzune
Begiraleak dantza taldearen emanaldia iraialren 12an 11:30ean Donibane Lohizunen.
Arrateko Amaren dantzak
2021/09/12 13:00
Eibar, Arrate.
Arrateko Amaren Dantzak 2021
- Taldeak: Arrateko Dantzarien Kofradia, Kezka dantza taldea eta Usartza txistulari taldea.
- Data: 2021eko irailaren 12a, igandea, 13:00etan.
- Tokia: Arrateko (Eibar) zelaia.
- Dantzak: Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzak
- Antolatzaileak: Kezka dantza taldea - Eibarko Klub Deportiboa, Arrateko kofradia, Eibarko Udala.
- Informazioa: Arrateko dantzak Kofradia egunean eskainiko ditugu aurten (Kezka dantza taldea)
Maritzuli: Dantzaz ele
2021/09/12 16:00
Baiona, katedraleko klaustroa
Maritzulik "Dantzaz ele" jantzi erakusketan jaso dituen jantziak dantzan jarriko ditu. Koldo Ameztoi kontalaria Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako festen inguruan arituko da eta dantzaz eta musikaz beteko da Baionako katedraleko klaustroa. Jean Christian Irigoyen soinu jolea ere ariko da ekitaldian.
Bi saio izango dira: 11:00etan frantsesez eta 16:00tan euskaraz.
Dantza Hirian
2021/09/12 19:00
Errenteria, Koldo Mitxelena Patioa
Esa Gente: Per sé. Per sé zerizana da. Izatezkoa da berez, norbere ekimenekoa.
La Intrusa: Niagara. Hausnarketa egiten du zerbaiten amaieraren eta beste zerbaiten hasieraren artean dagoen unearen inguruan.

Kukai Dantza & Brodas Bross: Topa
2021/09/12 19:30
Zumaia, Odieta pilotalekua
Lau gaztek topo egin dute edozein izan litekeen plaza batean. Musika entzuten hasi, eta dantzari ekin diote; ohiko kontua da haientzat, adierazteko duten modua. Haiek beraiek dira dantzari esker. Kaleak batzen ditu; euren bizi-esparrua da. “Topa” bi konpainiako lau interpretatzaileren batura da; zeinek bere jatorri artistikoari eutsita, kaleko lan bizi eta energiko honetan elkartu dira, Brodas Brosen hip hop musika eta Kukairen euskal dantza tradizionala uztartuta.
- Koreografia: Jon Maya & Lluc Fruitós
- Dantzariak: Kukai Dantza & Brodas Bros
- Musika: Jean Phillipe Barrios
- Jantziak, espazio eszenikoa: Ikerne Jiménez