Agenda
Erregelak
2021/07/31 13:00
Foru, plaza
Datorren uztailaren 31n Busturialdeko erregelak dantzatuko ditu Foruko Urdaibai dantza taldeak Foruko Plazan eguerdiko 13:00etan. Aurten 40 urte betetzen dira berreskuratu zituztela.
Barkoxeko Maskaradak
2021/07/31 17:00
Barkoxe, plaza
Barkoxeko gazteek urtebeteko atzerapenarekin eta udan emango dituzte maskaradak. Ondo bidean asteburu honetan egingo dute lehen agerraldia, herrian bertan, 17:00etan. Hemen dituzue azken errepikan egindako hainbat argazki. Herriko gazteek maskaradak prestatu dituzte eta asmoa da urrira arte hainbat saio eskaintzea, baina argi dute pandemiak guztiz mugatu dezakeela egoera. Beraz astez aste joango dira ikusten maskaradak egiteko baldintza egokitan dauden edo ez.
Ereintza: Gu Agustina
2021/07/31 18:00
Gernika-Lumo, Euskal Herria Museoa
"Gu Agustina" jaialdi handiarekin. 2013an Euskal Herria Museoak euskal erraketisten figura ikertu zuen aldi baterako erakusketa baten bidez, eta erakusketa eta ekimen horren zati bat proiektuaren erakusketa iraunkorraren parte izatera pasatu da. Horregatik, "Gu Agustina" ikuskizunak amaiera emango dio 30. urteurreneko programazioari. Errenteriako Ereintza dantza taldearen musika, bertso eta koreografiaren bidez emakumeak euskal pilotaren jokoan duen zeregina erakutsiko da. Maddalen Arzallus bertsolariak ahotsa jarriko dio Agustina Otaola erraketistari ikuskizun bizi eta dinamiko honetan.
Malandain Ballet Biarritz: La Pastorale
2021/07/31 20:00
Donostia, Viktoria Eugenia
Ludwig van Beethoven-en 6. Sinfoniak, zeinari Pastorale Sinfonia baiteritzo, konpositoreak naturari zion maitasuna adierazten du. Txorien kantuez eta ekaitzaz harago, Pastorale Sinfoniak sentimendua adierazten du. Ludwig van Beethoven-en jaiotzaren 250. urteurrena dela eta, eta Bonngo Operak gonbidaturik –konpositorearen jaioterrikoak, alegia–, Thierry Malandainek ballet berria sortu du, La Pastorale, zeinak 6. Sinfonia, Opus 112 Kantata eta Atenasko hondakinak laneko motibo batzuk konbinatuko baititu.
Aipatzekoa da musika dela maiz Thierry Malandainen inspirazio-iturri nagusia. Koreografiak berez bezala sortzen dira konpositorearen asmoetatik abiatuta, bai eta musika entzutean pizten diren emozio eta sentimenduetatik ere. Hartara, Malandain ahalik eta gehien atxikitzen zaie musika-lanei, haien eraikuntzari, eta horrekin batera artifizioez baliatzeko joera mugatzen du.