Agenda
Ertza: Dye Dye
2021/07/03 12:55
Bilbo, Areatza
Bi saio izango dira: 17:00etan eta 21:00etan.
Tonalitateak aldaezinak ez diren bezala, pertsonen esentziak ere ez. Alderantziz, biak tindatu, diluitu eta etengabe urtzen dira tonalitate berriak sortzeko. Kolore berriak.
DYE DYE ikuskizunean bi pertsona elkartu dira, eta beren kolore-paleta, haien jakinduria eta bizitza erakutsiko diote elkarri, urtu eta ortzadar berri bat osatu arte.
Dantza garaikidea, dantza urbanoa eta akrobazia diluituak kolore koreografiko berria sortzeko.
Mikel Calvo: Doce
2021/07/03 19:00
Getxo, Utopian
DOCEn gauerdian hasten dira dantzan, Dantzaren bidez, 10 dantzarik showaren 10 zatiren artean bidaiatzen dute. Gau bateko sentipen tristeenetik hasi (BLUE), giroa berotu (RED) eta festa gauaz disfrutatu (PURPLE). Dena takoien gainean.
Fitxa
-
Sorkuntza eta zuzendaritza: Mikel Calvo
-
Zuzendari laguntzailea: Alba Murias
-
Dantzariak: Alba Murias, Amaia Urkijo, Arrate Garcia, Beatriz Viana, Irati Pineda, Mikel Calvo, Millary Arberas, Paula Garate, Tibisay Bolsico eta Olatz Iraragorri.
-
Argazkia eta edizioa: Andrea Martinez eta Iker Maguregi
Mutxikoak
2021/07/03 19:30
Uztaritze (Heraitze)
Patxi eta konpainiarekin mutxikoak Uztaritzen (Heraitze).
Miquel Barcelona: kórps
2021/07/03 22:00
Bilbo, Arriaga plaza
Diziplina anitzeko proposamen eszenikoa, dantza garaikidea ardatz duena eta musika elektronikoarekin, ahotsarekin, argiarekin eta antzerkiarekin hitz egiten duena.
Ikuskizunaren erreferentea mitologian eta arteetan gehien agertzen den belea da, txori orojalea eta sarraskijalea. Heriotzarekin lotuta, mundu lurtarraren eta mundu espiritualaren arteko bitartekaria da.
[kórps] lanean corpse hitz ingelesaren homofoniarekin ere jolasten da; gorpua, gorputz geldoa esan nahi du.
Herri-tradiziotik eta giza praktiketatik edaten duen pieza da, indarkeria, kandela eta heriotzarekin.