Agenda
Bilaka: Distantzian + Basaide
2021/07/22 13:50
Distantzian eta Basaide dantza piezak eskainiko ditu Bilaka Kolektiboak. Bi dantza pieza hauek euskal dantzaren sustraiak eta adierazpen abangoardistak uztartuko dituzte.
Basaide piezaren estreinaldia izango da. Eneko Gil koreografoak sortutako pieza bat da, Xiberoko arbasoek kantatzen zituzten Basa Ahaideak kantuetan oinarrituta.
Uda Hernanin 2021 programazioaren baitako ekitaldia da.
---
BASAIDE
Gaur egungo egoeratik ihes egin nahi dut, hegan egin nahi dut, aske izan. Xiberoko mendietan, Arbailetan bereziki, arbasoek basa munduari lotuta abesten zituzten kantuak dira Basa Ahaideak. Hitzik gabeko kantu horiek hegaztien hegaldia edota gizakiari naturak sortzen dion harridura adierazten dute. Dantza pieza hau Basa Ahaide kantuen berrinterpretazio bat dela esan daiteke, artzain horiek hilabete luzez Arbailetan bizitakoaren interpretazio bat, hegaztien hegaldi zirkularra onarritzat hartuta. Hilabete luzez, zibilizaziotik urrun egoten ziren artzain horiei egin nahi izan diodan omenaldi txikia. Hegazti horiei edota haien hegaldiei abestutako kantuak dira? Edota hilabete luzeetako bakardadetik ihesi, hegan ateratzeko saiakerak dira?
- Koreografia: Eneko Gil
- Konposizioa: Paulo Olaz
- Dantzariak: Arthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga, Iban Garat eta Oihan Indart
- Musika: Paula Olaz & Julen Achiary
Jantzari
2021/07/22 18:30
Hondarribia, Kultur Exea
2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.
Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.
Fitxa Teknikoa
- Zuzendaritza: Jone Guenetxea – Carlos Iglesias
- Errealizazioa: David Maeztu – Xabier Zabala A.
- Argazki Zuzendaria: David Maeztu
- Gidoia: Jone Guenetxea – Carlos Iglesias – Xabier Zabala A.
- Irudia (Kamarak): Eukeni Arriortua – David Maeztu – Iker Rementeria – Ramón Larrabaster
- Soinua: Miguel Ramirez – Javier Hernando – Xabier Zabala A.
- Musika: Mikel Nuñez Lauzirika
- Musika programazioa: Nerea Alberdi
- Audio Postprodukzioa: Bideografik
- Produkzioa: Unai Esturo – Eneko Barroeta “Barru” – Carlos Iglesias – Jone Guenetxea
- Zuzentzailea: Mikel Azkarraga
- Kartelaren irudia: Lehior Elorriaga
Emakumeak + Out
2021/07/22 19:00
Hondarribia. Kasino Zaharra
Emakumeak
Bi emakume eszenan, bi emakume erabaki eta ausart. Bidaia bat egitera behartuko dituzte bortxaz, eta askatasuna lortuko dute elkarrekin. Emakume erresiliente guztiei egindako omenaldia da honako hau, eskaintza bat. Opari ederra haiei denei, gu guztiontzat.
- Zuzendaritza: Ion Estala.
- Koreografia: Myriam Perez Cazabon.
- Antzezleak: Myriam Perez Cazabon, Jone Amezaga.
- Musika: Aránzazu Calleja.
- Jantziak: Clara Virgili.
- Filmmaker: Jesús Lacorte.
- Ekoizpen exekutiboa: Ana Barrantes.
- Ekoizpena: NODE. Sorkuntza kolektiboa Creación colectiva.
OUT
Dantza (20 min). Adin guztietako ikusleenentzat.
Dena ura da. Isila, irmoa, estugarria, inguratzailea. Fisikak bere lana egiten duen arte. Orduan gainazaleko tentsioa hautsi eta erupzio likidoa iristen da. Askatasunak bere bidea bilatzen du eta larritasuna desagertzen da. Aireak birikak betetzen ditu. Aske. Out zuzeneko musika duen dantza garaikideko ikuskizuna da. Lan honek sortzen duen atmosferak bildu egiten zaitu.
Folklore Jaialdia: Alonsotegi
2021/07/22 19:00
Alonsotegi, udaletxeko plazan
Poloniako taldearen emanaldia 19:00etan udaletxeko plazan.
Soka-dantza
2021/07/22 19:30
Otxandio
Otxandioko emakumeek soka-dantza dantzatuko dute herriko plazan. 2017an berreskuratu zuten dantza eta aurten zenbait aldaketa gehituta plazaratuko dute.
Folklore Jaialdia: Usansolo
2021/07/22 20:00
Usansolo, Unkina kiroldegia
Peruko taldearen emanaldia 20:00etan Unkina kiroldegian.
Ezpela: dantza emanaldia
2021/07/22 21:00
Ezpeleta, Pilota plaza
Ezpela dantza taldearen emanaldia Ezpeletako Polota plazan. Sarrera: 6€