Agenda
Oinkari: Gazte
2021/07/21 19:00
Aretxabaleta
Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, GAZTEen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.
Zer dute GAZTEek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien AHOTSA? Zein haien DANTZA? Haien MUGIMENDUA?
Dantza filma
2021/07/21 19:00
Biriatu, Pilota plaza
Sinopsia
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!
Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.
Folklore Jaialdia: Galdakao
2021/07/21 20:00
Galdakao, udaletxeko plaza
Irlandako eta Peruko taldeen emanaldial 20:00etan udaletxeko plazan.
Gorpuztu laburra + Periferias
2021/07/21 20:30
Bilbo, Casilda Iturrizar Parkea
Gorpuztu laburra dantza garaikideko pentsatua dagoen ikuskizuna da. Orekaren bilaketari buruz hitz egiten du. Oreka bilatzeko, lasaitasunean egoteko borroka da; zarata isiltzeko, zama eta errua aritzeko, eta piztia lasai egongo den tokia bilatzeko borroka.
Lan hau erlijio batzuen une zehatz batzuetan gorputzaren erabileraren gainean egiten den ikerkuntzatik dator. Gorputza zatietan banatuz, eta otoi egitean sortzen den mugimendu ekintzak aztertuz, erlijioetan agertzen diren kontzeptuak jorratzen dira, hala nola, errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna, sumisioa... Hemendik jaiotzen da Gorpuztu.