Agenda
Altraste Danza: Qué tienen las flores
2021/07/17 00:00
Eskuernaga
Gasteizko Altraste Danzako kide diren Zuriñe Benaventek eta Ignacio Monterrubiok sorturiko zuzeneko dantza eta musika proiektua da Qué tienen las flores. Taldearen sorkuntza lanak mugimenduan eta soinuan oinarritzen dira.
Pieza honetan, feminitateari eta horren mugei buruz hausnartzen da, publikoarekin harreman intimo eta hurbila mantenduz. Testua, musika eta dantza nahasi egiten dira gure presentzia harrapatzen duen atmosfera sortuz.
"Bakarrik bizi naiz. Ez dut inor mundu honetan. Ni ikustera etorri izana eskertzen dizut".
Aiko Taldea: Dantzaldi erromeria
2021/07/17 12:30
Errenteria (Koldo Mitxelena Eskolako aterpea)
Dantzaldi erromeria AIKO Taldea
Koldo Mitxelena Eskolako aterpea
12:30
Kimua: Generoa
2021/07/17 18:00
Andoain, Leitzarango Otieta parkea
Genero-ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzaile bidez proposatzen du Kimua Dantza Kolektiboak. Biologia, genetika zein euskal hizkuntzari dagokionean, loturak, kateak... ote ditugun galdetuko dugu genero ikuspegiari dagokionez, barrura begira.
Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?
Folklore Jaialdia: Getxo
2021/07/17 19:00
Getxo, Musikabarri
Irlandako taldearen emanaldia 19:00etan Musikabarrin.
Alkartasuna: Dantza emanaldia
2021/07/17 19:00
Alkartasuna, Lamera
Alkartasuna dantza taldeak emanaldia eskainiko du Lameran.
Kukai Dantza & Brodas Bross: Topa
2021/07/17 20:00
Zumaia, Odieta
Lau gaztek topo egin dute edozein izan litekeen plaza batean. Musika entzuten hasi, eta dantzari ekin diote; ohiko kontua da haientzat, adierazteko duten modua. Haiek beraiek dira dantzari esker. Kaleak batzen ditu; euren bizi-esparrua da. “Topa” bi konpainiako lau interpretatzaileren batura da; zeinek bere jatorri artistikoari eutsita, kaleko lan bizi eta energiko honetan elkartu dira, Brodas Brosen hip hop musika eta Kukairen euskal dantza tradizionala uztartuta. Espazio eszeniko bihurtuko da hiriko esparrua ikusleen laguntzari esker, Umore Azoka Leioa eta Oloteko Sismògraf jaialdien koprodukzio honetan.
- Koreografia: Jon Maya & Lluc Fruitós
- Dantzariak: Kukai Dantza (Ibon Huarte, Urko Mitxelena) & Brodas Bros (Lluc Fruitos, Clara Pons)
- Musika: Jean Phillipe Barrios
- Jantziak, espazio eszenikoa: Ikerne Jiménez
Moveo Danza: Echoes
2021/07/17 20:00
Durango, Ezkurdi parkea
Echoesek modu ludiko eta ironikoan gogorarazten ditu gure artean dauden indibidualtasun nahia eta loturak/interdependentziak, antzerkia, dantza eta akrobazia nahasten dituen lengoaia propio fisiko sakonetik, esperientzia kolektibo bat sortuz.
Mikel del Valle: Gau bat Dantzarekin
2021/07/17 20:30
Bilbo, Euskalduna Jauregia
Mikel del Vallek MDVDanza zuzentzen duen konpainiaren errepertorioaren laburpenak aurkeztuko ditu.
MDVDanza EAEko konpainia bat da, Bilbon du egoitza. 2016. urtean eratu zuen Mikel del Vallek (Bilbo). Izan ere, Mikel del Valle dantzako profesionala da, eta herrialdeko hainbat dantza-gunetan ibili da, dantzari gisa lehenik eta koreografo gisa ondoren.
Diziplina ikerkuntzaren bidez garatzeko interesa duen dantza konpainia bat da MDV. MDVDanza konpainiak euskal kulturarekin zerikusia duten gai sozialekin sorkuntza eta ekoizpen prozesuak bultzatu eta kudeatu nahi ditu.
Gau bat Dantzarekin lanean, bidaia dantzatua egingo dute lau dantzarik, estilo ezberdinetan: garaikidea, folklorea, neoklasikoa eta dantza espainiarra.