Agenda
Gau Argi festibala
2021/07/16 10:00
Ezpeleta
Haurrek dantzatutako munduko dantzak izango dira protagonista Kanbo, Itsasu eta Ezpeletan uztailaren 16tik 18ra ospatuko da Gau Argi festibalean. Aurtengoan, Charente (Okzitania), Tahiti eta Euskal Herriko dantzen erakustaldiak izango dira.
Egitaraua
Uztailak 16
- 10:00 Desfilea Kanbon.
- 21:00 Inaugurazio ikuskizuna Gazteluaren atzean muntatutako antzoki naturalean.
Uztailak 17
- 10:00 Kale animazioa Itsasun.
- 18:00 Ezpeletako kaleak animatuko dituzte dantzariek.
- 20:30 Folk dantzaldia
Uztaialk 18
- 17:30 Itxiera ikuskizuna Ezpeletan.
- 20:20 Dantzaldia Ezpeletan.
Aurreskua
2021/07/16 12:30
Markina
Zerutxu dantza taldeko kideek aurreskua kalez kale dantzatuko dute udaletxeko plazatik hasita.
Brokel-dantza
2021/07/16 13:00
Añorga
Añorgako Arkaitz dantza taldeko dantzariek brokel-zikloa emango dute Karmen Egunez.
Aiko Taldea: Dantza ikastaroa
2021/07/16 19:00
Arrankudiaga-Zollo (plazan)
Dantza ikastaroa bat da eta 3 barikuten egingo dogu herri ezberdiñetan eskolak emonez: Zaratamo, Zeberio eta Arrankudiaga-Zollon
AIKO Taldearekin
DOAN/DEBALDE
Uztailak 2 (Zaratamo) + uztailak 9 (Zeberio) + uztailak 16 (Arrankudiaga-zollo)
Barikuetan, 19:00-20:30
Ikastaroa doan da, debalde, eta parte hartzeko hemen bertan dekozu izena emoteko loturea. Beste barik:
https://aikoeskola.eus/ekitaldiak/
UZTAILAK 16, barikue, Karmen egune, 19:00, Arrankudiagako plazan akaberea:
Kukai: Hnuy illa
2021/07/16 20:15
Zigoitia, Gorbeia Antzokia
Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.
25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.
Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.