Agenda

Miriam Perez: Hiru (3)_bidean

Noiz

2021/07/15 20:00

Non

Donostia, Kutxa Kultur Terraza

Gertaerek izaera ziklikoa izan ohi dute. Hasiera, korapiloa, amaiera. Edo hasiera berri bat... Gertaera orok bere ondorioa baitu.

HIRU(3) egonkortasunaren eta ez-egonkortasunaren arteko muga zehazgabearen islada da, joan-etorrien infinitu errepikapenena. HIRU(3) eraldatzeari buruz ari zaigu, begietara begiratzeari buruz, eta aukera berriei buruz.

Bidean aurkitzen dira galderak, aukerak, gorpuzkerak eta gertaerak. Bidean ematen dira etengabeko eraldatzeak, egokitzeak eta eraikitzeak. Eta erabaki guztiak...

Moldagarria eta eraldagarria den proposamen esperimentala, unean-unekoa. Etengabeko eraikitzean dauden bizikidetza espazioak.

Fitxa artistikoa

  • Ideia, zuzendaritza: Myriam Perez Cazabon
  • Dantzariak: Oihana Vesga, Myriam Perez Cazabon
  • Musika: Ainara Legardon, Myriam RZM, Ander Fernandez
  • Bideoa: Kensa Produkzioak
  • Jantziak, eszenografia: NERI(H)ARI

Irakurri gehiago