Agenda

Haatik: Lau eme

Noiz

2021/07/11 13:00

Non

Lekeitio, Abaroa jauregiko lorategia

Haatik konpainiak bere azken lana eskainiko du, Lau eme

  • Zuzendaria: Aiert Beobide
  • Dantzariak: Irati Sorondo, Anne Jauregi, Nagore Zabala eta Amaiur Luluaga. 
  • Estilismoa: Ramón García
  • Produkzioa eta diseinu grafikoa: Iurre Aranburu
  • Teknika arduraduna: Anartz Beobide

Irakurri gehiago

Oinkari: Gazte

Noiz

2021/07/11 19:00

Non

Villabona, Errebote Plaza

Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, GAZTEen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.

Zer dute GAZTEek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien AHOTSA? Zein haien DANTZA? Haien MUGIMENDUA?

Irakurri gehiago

Meeting Point + Fight

Noiz

2021/07/11 20:00

Non

Sopela, Udaletxeko plaza

Meeting point

Herrialde berdinetik, baina elkarren artean urrun dauden bi hiritatik datozen bi gazte. Biek gurutzatu behar izan dute 8000 kilometroko "putzua", eta urte batzuk pasatzen utzi, planetaren beste punta batean topatu, elkar ezagutu eta elkarren loturak aurkitzeko. Break Dance-a eta Hip Hop-a bezalako lengoaiak nahasten diren leku berri hori deskubratu eta dantza garaikidearen begiradapean definiezina den zera berri bat sortzeko. Definiezina, baina biak (edo hobeki esanda, hirurak) definitzen dituen zerbait. Bakoitzaren bizitzako labirintoak, nahiz eta norantza ezberdinetan abiatu, elkar gurutzatzen diren puntu zehatz horretan topo egiten dugu eta hortik aurrera ezin dugu ginenak izaten jarraitu. 

MEETING POINTen jendea topatzen den toki horietaz mintzatzen gara, gurutzatu behar diren "putzuez" eta pasatzen utzi behar den denboraz.

Fitxa artistikoa

  • Dantza mota: Dantza garaikidea
  • Erakusketa lekua: Kalea
  • Estreinaldia: 2017
  • Iraupena: 15 minutu
  • Zuzendaria: Asier Zabaleta
  • Koreografoa: Asier Zabaleta (dantzarien laguntzarekin)
  • Dantzariak: Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza
  • Musika/soinua: Bosques de mi mente
  • Jantziak: Asier Zabaleta

 

Fight

Gizakiak borrokarekin duen harremana primitiboa da. Hau agerian egon da denboren hasieratik. Lasalatik borroka bizitzan, oro har, eta dantzan bereziki, funtsezko elementutzat jotzen dute

FITXA TEKNIKOA

  • Egilea: LASALA
  • Koreografia: Judith Argomaniz con Jaiotz Osa como asistente
  • Eszenogragi Zuzendaria: Judith Argomaniz
  • Dantzariak: Garazi Etxaburu más otra intérprete pendiente de confirmar
  • Produkzioa: LASALA
  • Formatua: 8/8

Irakurri gehiago