Agenda

Haatik: Errimak Bi Oinetan

Noiz

2021/06/06 12:30

Non

Mallabia

Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.

Irakurri gehiago

Korpus dantzak

Noiz

2021/06/06 18:15

Non

Oñati, Plazako frontoia

Korpus eguna erreferentziatzat hartu eta ondoko ostiral, larunbat eta igandean ospatzen dute Korpus jaia Oñatin. 500 urte baino gehiago duen ohitura da hau eta hiru egunez, dantzariek herriko kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez.

Aurten ez da prozesiorik egongo,ezta kalez kaleko dantzarik ere, baina Oñatz dantza taldeak hiru dantza saio egingo ditu : ikastetxeetan, meza nagusian eta herriko plazan. Ostiralean, ekainak 4, Oñatz taldeko dantzariak korpus dantzak egitera ikastetxeetara joango dira. Igandean, eguerdiko meza nagusian egingo dute dantza eta arratsaldean plaza ondoko frontoian (eguraldiak ez badu laguntzen Zubikoan). 

Meza nagusirako gonbidapenak Txokolateixan jaso ahal izango dira, eta arratsaldeko dantza saiorako txartelak Txokolateixan, plazako leihatila digitalean edo totem-ean eta udal webgunean.

 

Irakurri gehiago