Agenda

Urki: dantza emanaldia

Noiz

2021/06/27 12:00

Non

Andoain, Ondarreta ikastetxea

Udara berri honen atarian gaudela, URKI Dantza taldeko dantzari txiki eta gazteek Euskal Herriko hainbat dantzaz osatutako emanaldi alai eta koloretsua eskainiko du ilusio handiz.

Irakurri gehiago

Dantza saioa: Iurretako dantzariak eta Kemen

Noiz

2021/06/27 17:30

Non

Iurreta, plaza

Udaberri kulturalaren barruan antolatutako dantza saioa. Iurretako dantzariak eta talde gonbidatua Hondarribiko eta Irungo Kemen dantza taldea. Gonbidapenak asteazkenean 18:00-20:00etara eskuratu daitezke Iurretako plazan edo aittesanmigel@hotmail helbidera idatzita. Egunean bertan sarrera aforoa bete arte.

Irakurri gehiago

Hiru hitzetan

Noiz

2021/06/27 19:00

Non

Villabona, Errebote Plaza

Hiru Hitzetan Euskal Herriko hiru konpainiaren hiru piezaz osatuta dago, bakoitza 20 minutukoa, gutxi gorabehera. Hiru hitzetan hiru ahotsen eszenaratzea da. Erresilientziaren, ahalduntzearen eta askatasunaren artean bizi diren hiru emakumeistorio elkartzen diren amankomuneko espazioa.

Emakumeak-Node

Bi emakume eszenan, irmo eta ausartak. Bidaia inposatu eta bortxatu bat egitera behartuak, baina elkarrekin, askatasunean amaiera bat lortzen dute. Emakume erresiliente guztiei egindako omenaldia da hau, eskaintza bat. Opari ederra, denontzat.

NODE Donostiako dantza, performance eta ikus-entzuneko konpainia da. 2016ean sortua, gaur Ana Barrantesek (ekoizpena eta banaketa) eta Ion Estalak (sortzailea eta zuzendaria) osatzen dute. Gaur konpainia artista ezberdinek bat egiten duten gune neuralgiko batean bihurtu da. Aldi berean LABO hileroko dantza programaren eta LABO XL dantza jaialdiaren sortzaileak eta kudeatzaileak dira (www.labo.eus).

  • ANTZEZLEAK: Myriam Perez Cazabon eta Jone Amezaga
  • KOREOGRAFIA: Myriam Perez Cazabon
  • MUSIKA ORIGINALA: Aránzazu Calleja
  • JANTZIAK: Clara Virgili
  • FILMMAKER: Jesús Lacorte
  • EKOIZPENA: NODE
  • SORKUNTZA KOLEKTIBOA / ZUZENDARITZA: Ion Estala

OUT-Amaia Elizaran & Xabier Zeberio

OUT zuzeneko musika duen dantza garaikideko ikuskizun bat da. Lan honek sortzen duen atmosferak biltzen zaitu. Dena ura da. Isila, irmoa, estugarria, inguratzailea. Fisikak bere lana egiten duen arte. Orduan gainazaleko tentsioa hautsi eta erupzio likidoa iristen da. Askatasunak bere bidea bilatzen du eta larritasuna desagertzen da. Aireak birikak betetzen ditu. Aske. OUT.

Hainbat inprobisazioren ostean hizkuntza koreografiko propioa sortzeko beharretik, baita ohiko toki edota leku alternatiboetarako dantza garaikide pieza berriak egiteko gogotik sortzen da konpainia 2015ean. Horretarako Amaia Elizaranek Eusko Jaurlaritzaren (Sorkuntza koreografikoa, Dantzan Bilaka eta Dantza lanak I), Gipuzkoako Foru Aldundiaren (Sortutakoak 9, Dantzagunea) Topic, Mendi Zolan eta Hameka-ren (Egonaldi artistikoak) laguntza izan du. Gainera 2017an KARRIKAN plataformaren proiektu irabazlea izan zen BLOCK piezarekin.

  • ZUZENDARITZA / DANTZARIA: Amaia Elizaran
  • MUSIKA ZUZENEAN: Xabier Zeberio
  • ARGAZKIAK ETA BIDEOA: Etanowski
  • ESTILISMOA: Borja Bordonabe

Leiho zikin, zeru garbi-Nerea Gurrutxaga & Oihana Vesga

Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen da Leiho zikin, zeru garbi lanean. Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzeak zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da.

Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesgak elkarlanean sortutako lehen lana da Leiho zikin, zeru garbi. London Contemporary Dance School eskolan burutu zituzten biek goi mailako dantza ikasketak, eta Erresuma Batuan hasi zuten ibilbide profesionala dantzari eta sortzaile gisa. Gai honen inguruan eta prozesuaren garapenean zuten interesa partekaturik, pieza hau kolaborazioan sortzeari ekin zioten.

  • GAIA: Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga
  • SORMENA ETA INTERPRETAZIOA: Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga
  • JANTZIAK: Lurdes Arruti
  • ARGAZKIAK ETA BIDEOAK: Etanowski
  • ARGIAK: Borja Ruiz

Irakurri gehiago

Maduixa Teatre: Mulïer

Noiz

2021/06/27 19:30

Non

Hernani, Atsegindegi plaza

Emakume guztiek daukate euren barruan izaki basati eta libre bat, historian zehar zibilizazio guztiak otzantzen ahalegindu diren izaera instintibo bat. Haren ziklo naturalak moldatu behar izan dira erritmo artifizialetara, besteen nahia egiteko, eta, hala, amatatzen joan dira berezko dituen sormenerako dohain instintibo eta irudikorrak. “Mulïer” ikuskizuna, kale arteen estreinaldirik onenari Moritz Fira Tàrrega saria 2016an, trikimakoen gaineko dantza, oreka, mugimendua, poesia, indarra eta emozioa da. Omenaldi bat zapalkuntzako mende luzeetan zehar beren ni basatia bizirik iraunarazteko borrokatu diren eta borrokatzen diren emakumeentzat, eta aldarrikatzen dutenak dantzatzeko eta gure gizarteko kale-plazetan libre korrika egiteko euren eskubidea.

  • Ideia, zuzendaritza artistikoa: Joan Santacreu
  • Koreografia sorkuntza: Mamen García
  • Dramaturgia: Roser de Castro
  • Musika konposaketa: Damián Sanchez
  • Antzezleak: Laia Sorribes, Lara Llávata, Melisa Usina, Esther Latorre, Ana Lola Cosin

Irakurri gehiago

MDV: Fundiendo el hierro

Noiz

2021/06/27 19:30

Non

Berriz, Berrizburu kiroldegia

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira.

Euskal historiaren ukitu erakargarri batzuen bitartez, gure pertsonaiak denboran bidaiatzen du eta elkarren aurkako bi kulturaren arteko talkari aurre egin behar izaten dio. Oso sustraituak dauden bi tradizio eta giro desberdinak. Aldaketari uko egiteak energia igaro dadin oztopatzen du eta etorkizunari begira aurrera jarraitzeko aukera galtzea dakar. Onartzeko bizitzeak askatasuna ekarriko du, norbere buruaren esklabo izatera etsi ez dutenen askatasuna.

  • Egilea, koreografia, zuzendaritza: Mikel del Valle
  • Antzezleak: Mikel Del Valle, Marta Otazu

Irakurri gehiago

Osa + Mujika: Expectations will not kill you

Noiz

2021/06/27 20:00

Non

Berriz, Berrizburu kiroldegia

Hainbeste amestu duzun une hori da lanaren abiapuntua, hainbeste atsegin duzun pertsona aurkituko duzun momentu hori... zenbat arratsalde pasa ditugu gure burua txukuntzen, zoriontsu, gauean zer gertatuko den irudikatzen? eta nor ez da etxera zeharo triste itzuli irudikatutakoa egi bilakatu ez denean? Obra berehala esperantzaren argiz beteko da, eta porrot hau ilusio bilakatuko da, helburu eta amets berriak lortzeko indarra sentituz. Azken finean, denak bizi gara modu berean, behin eta berriz desiratutako helburuak bertan behera geratu direla-eta triste, baina amets berriei esker ilusioa berreskuratuz. Gaua ez zen irudikatu genuen modukoa izan, espero genuenetik oso urrun geratu zen, baina hala ere izugarri ondo joan zen.

Irakurri gehiago