Agenda
Korosti: dantza emanaldia
2021/06/26 17:30
Legazpi. Haztegi Ikastola
Korosti Dantza Taldearen emanaldia. Bi emanaldi izango dira: 17:30ean eta 19:30ean.
Myriam Perez: Hiru (3)
2021/06/26 19:00
Donostia, Gazteszena
Gertaerek izaera ziklikoa izan ohi dute. Hasiera, korapiloa, amaiera. Edo hasiera berri bat... Gertaera orok bere ondorioa baitu. HIRU (3) eraldatzeari buruz ari zaigu, begietara begiratzeari buruz, eta aukera berriei buruz. Joan-etorrien etengabeko errepikapenen eta transizio-zirrikituetako itxoitearen indarraren islada. Bidean aurkitzen dira galderak, aukerak, gorpuzkerak eta gertaerak. Zimendu zehatzetatik abiatuta, moldagarria eta eraldagarria den proposamen esperimentala, unean-unekoa. Etengabeko eraikitzean dauden bizikidetza espazioak.
No bautizados: Lo Invisible
2021/06/26 19:30
Bilbo, La Fundición
Dantza eta antzerki fisikoan oinarritutako pieza da Lo invisible, zeinak aztertu egiten baitu gizakiak bere buruarekin duen harremana. Bertan, Izaki bakarrean fusionatzen ikus ditzakegu interpreteak, horietako bakoitzak irudikatzen dituelarik elkarren aurka egiten edo elkar bultzatzen duten kontraesanak, igartzeak, irrikak, indarrak. Azken batean, nork bere burua bilatzeko prozesuan pertsona baten ibilbidea baldintzatzen duten elementuak islatzen dira.
Itzulerarik gabeko bidaia da pieza hau. Bertan, bizitza baldintzatzen duten sentsazioak biltzen ditu mugimenduak, kontzientearen eta inkontzientearen, agerikoaren eta ikusezinaren dantza sortuz. Dantza horretan biltzen dira geure ametsetatik urruntzen gaituzten hainbat indar, zeinak menpean hartzen baikaituzte eta, aldi berean, menperaezinak baitira. Laburbilduz, bizitzan funtsezkoak diren gauzetatik desbideratzen eta urruntzen gaituzten alderdien kontra altxatzen da dantza hau.
Javier Guerrero: Am27
2021/06/26 20:00
Bilbo, La Fundición
Irudimenean soilik egon beharko litzatekeen arren, benetan existitzen den lekua da utopia haragitua. Existitu egiten da, bere bereak dituen aberrazio, desplazamendu eta inkongruentzia guztiekin batera XX. mendeko proiektu utopiko handien esplorazioa da Am27; bitarteko espazio batean girotuta dago, zeina prozesu amaitu eta desagertu baten hondarren gainean eraikita baitago. Natura geurea dela uste dugu, eta ez gara konturatzen geu garela berarenak.
Collage itxura duen narrazio zatikatu baten bitartez, leku utopiko horiek zeharkatzen ditugu, uste dugun hori edozein momentutan desagertu delako intentzio iragankorra adierazita.
Tutera: Alde Zaharreko paloteadoa
2021/06/26 20:00
Tutera, Elvira España eskolako patioa
Tuterako Alde Zaharreko paloteadoa emango da Elvira España eskolako patioan eta segurtasun neurri guztiak hartuta. Lau urte dira, lehen aldiz Tuterako Alde Zaharreko paloteadoa kaleratu zutela. Aurreko urtean ezin izan zuten bere horretan plazaratu, baina aurtengoan, osasun egoerak eskatzen dituen neurriak hartuta paloteado osoa aterako dute.
Haatik: Errimak Bi Oinetan
2021/06/26 20:30
Bastida
Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.
Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.
Marcat Dance: Adama
2021/06/26 20:30
Bilbo, La Fundición
Jose Pablo Polo konpositorearen musikan inspiratuta dago Adama. Hark sortutako soinu-paisaiak bidaia bereziki erritmiko eta tribal batean barrena gidatzen du dantzari hirukotea.
Sustraiak dira gidalerro nagusia; haziaren ernalkuntzan garatzen den lehen enbrioi-organoaren bitartez eraikitzen den landarean bezalaxe. Hori da lehengaia, bizia ematen duena, lurrari lotuta irauten duena. Kontzeptu hori oso lagungarri izan zaio Mariori Adama sortzeko; izan ere, lurrean harrapatuta egotetik jaiotzen da ekintza, ondoren gorputz osora zabaltzeko. Sustraien bitartez xurgatzen da ura, sustraien bitartez elikatzen da izakia. Bigarren kontzeptu hori mugimendu koreografikora eramanda sortu eta elikatu dira piezaren gainerako osagaiak. Jarraibide horiek guztiak isurtzen dira mugimenduan, gorputzetan eta bidaia emozionalean; lurretik ateratzen uzten zaie, aske izateko eta pixkanaka akitzeko.
Haatik: Errimak Bi Oinetan
2021/06/26 20:30
Bastida
Dantza eta Bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Konpainiak sormenezko lurralde berriak esploratzen jarraitzen du eta oraingoan bertsolaritzaren soinua mugimendu garaikide bihurtzen du.
Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna, eta horien bidez gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea, kantu ezagunei eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez.
- Zuzendariak: Unai Elizasu eta Aiert Beobide
- Koreografia: Talde sorkuntza
- Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Anne Jauregi, Iñigo Etxeberria, Irati Sorondo, Jon Arsuaga eta Nagore Zabala
- Aurkezlea eta gai jartzailea: Unai Elizasu
- Bertsoak: Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Odei Barroso, Ibon Ordoñez eta gehiago
- Musika: Igelaren Banda (Bixente Martinez, gitarrak eta zuzendaritza; Amaiur Cajaraville, kontrabaxua; Hasier Oleaga, bateria)
- Ahotsak: Maddalen Arzallus, Thierry Biscary, Aitor Mendiluze, Irati Sorondo eta Anne Jauregi
- Grabaketa: Azkarate Estudioak, Jonan Fernandez
- Jantziak: Ramon García
- Karteleko argazkia eta kartelaren diseinua: Iurre Aranburu
Cielo Raso: Reverso
2021/06/26 20:30
Bilbo, La Fundición
Kalean eta ezohiko espazioetan egiteko bikote-lan baten proposamena da Reverso. Binakako sortze-prozesua da; elkartzerik, bikote fisiko estuari eragiteko beharretik eta dinamika erakargarria sortzeko desiratik sortutakoa.
«Ezagutzen ez dudan planeta batetik oinez dabilen astronauta naizela imajinatzen dut sarritan; planeta lehorra da, eta nire oinen azpiko lurra hauts eta harriz osatuta dago. Biraka ari den bola erraldoi borobil baten gainean oinez nabilen sentsazioa daukat. Kaskoaren kristalaren beste aldean zerumuga erdi-zirkularra ikus dezaket, eta argiak etengabeko ilunabarra markatzen du, urrats bakoitzaz harrotzen diren lur-partikulak argiztatzearekin batera».
Arantxa Villanueva: Las hijas de Bernarda
2021/06/26 21:30
Lizarra, Los Llanos Kulturagune
Las hijas de Bernardak dantzaren bidez interpretatzen du, batez ere, Lorcaren testua, baina antzerkiaren eta interpretazioaren, musikaren eta ikus-entzunezko proiekzioen eta argiztapenaren bidez ere adierazten da ekintza.
Arantxa Villanueva Dantza Konpainiaren Las hijas de Bernarda aurreko bertsio baten jarraipen naturala da, egungo egoerara egokitua. Bertsio horren izenburua La Soledad de Bernarda zen. Emakumeen aurkako desberdintasunei eta indarkeriari buruzko gogoeta egiten du lanak, eta konfinamenduaren ondoren eguneratu nahi izan da; izan ere, kasu askotan areagotu egin da familia-ingurunean indarkeria jasaten duten emakumeen ahultasun-egoera. Hala, egoera horri buruzko hausnarketaren ondorioz, eszena berri bat sortu da proiektuan.
- Koordinazio artistikoa: Arantxa Villanueva Salinas
- Dantzariak: Maider Berasategui, Usua Purroy, Marina Etxeberria, Maider ibero, Nerea Eguillor, Atsegiñe Portu, Seltana Gil, Uxue Olazarán
- Dramatizazioa/Aktorea: Marta Juaniz
- Argien eta soinuaren talde teknikoa: Jorge Urrizola Sotro, Andrés Murugarren
- Komunikazioa: Zenzerro Pamplona
- Laguntzaileak: Adur eta Nahia Barquín