Agenda

Angela Millano: Tommy

Noiz

2021/06/25 19:00

Non

Donosta, Kutxa Kultur Terraza

Nola jarraitu dantzatzen; horixe da dantzan trebatzen hazi garen askok noizbait geure buruari egin diogun galdera. TOMMYk mugimendua aktibatu nahi du elkartze batetik abiatuta gorputzerako arrotzak diren keinuekin; eta, aldi berean, iruditeria azaleratzen utzi, berau zeharkatuz. TOMMYren abiapuntua da berriro dantzatzeko eta ez gelditzeko desioa, eta beste gorputz batzuk inbokatzeko ikerketa egiten da, norberarenean sartzeko. Ematearen eta haragitzearen inguruko ikerketa da; sua da, desplazamendu bat eta keinu bat, bi otoitz eta maitasun abesti bat.

Fitxa artistikoa

Kontzeptua eta performance: Ángela Millano
Argiztapena: Víctor Colmenero Mir
Laguntza artistikoa: Xavier Manubens Samsó, Ana Paula Cidón
Dirulaguntza: Koreografia Sorkuntza, Eusko Jaurlaritza (2018)
Egonaldiak: La Poderosa (Bartzelona), Desfoga (Cambados), Espacio DT (Madril)

Sarrerak

Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia.

Sarrera aurreratua: 8 € / SARRERAK EROSI.

Leihatilan: 10 € (Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira.

Ordutegia

Astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00
Ostiralean: 10:00 > 20:00
Larunbatean: 11:00 > 20:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00 > 19:00

Irakurri gehiago

Dúo Olaia & Gilles: Dos pies para Dos

Noiz

2021/06/25 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

Dantzari belgikar eta dantzari euskaldun batek osatutako bikotea da Dos pies para Dos. Bikoteak bidaia egiteko gonbita luzatzen dio ikusleari; eta, bidaia horretan, aurrera egiteko beharrak agerian uzten du etengabeko fluxu bat, lankidetzari esker hautsi gabe irauten duena. Gorputz ezberdinen arteko harremana partekatzen saiatzen da; gorputz horiek, guztiaren gainetik, elkarri eskaintzen diote beren burua, baita bestearen esku utzi ere, gorputza borroka-gune izatetik lankidetza-gune izatera bitarteko marra fin-fina dela ikusarazteko.

Irakurri gehiago

Adrián Manzano & Diana "Wondy" Lo que yo canto

Noiz

2021/06/25 19:30

Non

Bilbo, La Fundicion

Beren sufrimendu propioan bilduta dauden errealitate biren arteko bizikidetza da Lo que yo canto.
Komunikatzen saiatzen dira, baina ez dute bestearen ikuspegiarekin enpatizatzerik lortzen; eta historia aldatu egiten da berau kontatzen duen begiradaren arabera.

«Ez gau, ez egun ez den tarte horretan gertatzen da; egunsentia baino lehen, eta ilunabarraren ondoren.
Oilar gorriak egunez egiten du kantu; eta oilar beltzak gauez. Ordu grisean egiten dute topo biek, beren kantuak aldarrikatzeko»

Irakurri gehiago

Koldo Arostegi: Bobo

Noiz

2021/06/25 20:00

Non

Bilbo, La Fundición

Espazio intimo eta haurtzaroko linboa den eremu honetatik, harrituta begiratzen diet nire gainean, normala dena eta ez dena bereiziz, hegaka dabiltzan milioika muga aleatorioei. Besteen begiradak eta inertzia sozialak presioa egiten didate gogor saiatzeko, eta mugak normaltasunaren eremuan kokatuko nauen alderantz korrika egiteko. Baina ez daukat argi harantz joan nahi dudan. Ez dakit linbo hau utzi nahi dudan, inork ezagutzen ez dituen gauza eder guztiei agur esanez. Zalantza daukat hau dena ahozgoran esan ala ez, baina agian baboa izan nahi dut, agian ergel hutsa naiz eta horrela hobeto nago.

  • Ideia, sorkuntza eta interpretazioa: Koldo Arostegi
  • Argien diseinua: Marc Kanou
  • Jantziak: Patricia Arostegi
  • Argazkiak: Dani Hernandez

Irakurri gehiago

Chey Jurado & Akira Yoshida: Hito Non

Noiz

2021/06/25 20:30

Non

Bilbo, La Fundición

«Bi pertsona, antzeko egiten dituen horri erreparatzen; zerbaiten bila, dagoeneko baduten zerbaiten bila… Baina ez dute bila jarraitzeko gogoa galtzen; jarraitzen dute beren arteko loturatik igarotzen eta horrek sortzen duen emozioa elikatzen. Sinple den horretatik, sinpleki konplexua denera… Iparra galdu arte bilatu, eta orduan, berriro aurkitu: pertsonen arteko bidaia» (Hito)

Gure bizitzak errazten dituzten kanpo-elementuen menpe egoten gara sarri, eta gauza horiek geure bizitza zuzentzen amaitzen dute. Baina, zer gertatzen da ziurtzat jotzen ditugun gauza horiek galtzen ditugunean? geure gorputzaren luzapen gisa sentitzen ditugun gauzak galtzen ditugunean? Zer gertatzen da elementu materialistak galtzen ditugunean? Zer geratzen da orduan?

Irakurri gehiago