Agenda
Arrola: Izan Baita
2021/06/20 16:00
Baigorri, ezker partea
Arrola dantza taldeak, Garaztarrak taldearekin batera, Izan Baita ikuskizuna aurkeztuko du ekainaren 20an Baigorrin. Nafarroako Erresumaren gainbehera eta Baigorriko Etxauzia jauregiaren historia kontatuko dituzte dantza, musika eta antzerkiaren bidez. Ekainaren 3tik salgai dira Baigorriko Oronos Spar saltegian. Osasun neurriengatik, tokiak mugatuak izango dira. Helduak 15 €, 6-14 urte bitartekoak 8€ eta 6 urtetik beherakoak dohainik, gurasoen altzoan.
Kimua: Generoa
2021/06/20 19:00
Villabona, Errebote Plaza
Genero-ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzaile bidez proposatzen du Kimua Dantza Kolektiboak. Biologia, genetika zein euskal hizkuntzari dagokionean, loturak, kateak... ote ditugun galdetuko dugu genero ikuspegiari dagokionez, barrura begira.
Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?
Haatik: Errimak Bi Oinetan
2021/06/20 19:00
Zuia, Bea Murgia plaza
Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.
Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.
Eva Guerrero: Gorpuztu
2021/06/20 20:00
Hernani, Chillida Leku
Gorpuztu orekaren bilaketaren inguruan dantza-garaikidea eta zuzeneko-musika uztartzen dituen ikuskizuna da.
Gorpuztu borroka da, oreka bilatzeko, lasai egoteko, zarata isilarazteko, zama eta errua arintzeko; azken finean, piztiak lasai lo egingo duen tokia bilatzeko borroka. Lan hau erlijio batzuen inguruko ikerketa batetik dator, eta, hain zuzen ere erlijio hauek une zehatz batzuetan egiten duten gorputzaren erabilera aztertzen du. Gorputza hainbat zatitan banatzen du, otoitzerako keinuak behatu eta berezkoak zaizkien kontzeptuak aztertzeko; besteak beste, errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna, sumisioa,…
- Sorkuntza eta testuak : Eva Guerrero
- Antzezlea: Garazi Lopez de Armentia
- Koreografia: creación colectiva – taldean sortua
- Konposizioa eta musika interpretazioa: Cristina Samaniego, Nerea Alberdi, Carla Sevilla y Yolanda Bustillo.