Agenda
Kezka dantza taldea
2021/06/13 12:00
Etxebarria, Peñanekua Plaza
Eibarko Kezka dantza taldearen emanaldia Exebarrian, Peñanekua plazan. Eguraldi txarra eginez gero frontoian.
Paloma Hurtado: Ephimera
2021/06/13 12:00
Gasteiz, Probintzia Plaza
Paloma Hurtado dantzariak eta koreografoak jartzen dio aurpegia eta ahotsa kalean bizi diren milaka pertsonari, atzera begiratu ere egin gabe elkar gurutzatzen garenei. Itxurakerietatik harago joan. Zer ezkutatzen da tipula honen azalen azpian? Hor topatu dut bila ari nintzen hori… zu… nire osagarria den niaren isla.
Matxalen Bilbao: Fugas
2021/06/13 12:30
Pasai Antxo, Biteri Plaza
Fugas lanak taldearen eta banakoaren erlazioak hausnartzen ditu, haien artean bateratzeak eta baita desadostasunak ere. Loturak, migrazioak, eta konposizio eskultorikoak dira inspirazioa. Elkar bilatu, jarraitu eta egoera ezberdinetatik igaroko den taldearen eszena irudikatu ahi izan du. “Batzuetan lotuta, beste batzuetan bereizita baina beti gertu.
- Egilea: Matxalen Bilbao
- Koreografia: Matxalen Bilbao
- Ekoizpena: Infinita escena
- Musika: Chopin, Bach
- Jantzia: Java Vintage
- Antzezleak: Nekane Mendizabal, Miren Lizeaga, Aiala Echegaray, Natalia García, Nerea Martínez
- Iraupena: 20 minutu
Pasaiako Dantza Jaialdiaren barruan.
Iron Skulls: Kintsugi
2021/06/13 13:00
Gasteiz, Probintzia Plaza
Bi saioa izango dira: 13:00etan eta 19:30ean
Kintsugi objektuak urrez konpontzeko teknika japoniarra da, eta filosofia bat, erretenak eta konponketak objektu baten historia direla eta ez direla ezkutatu behar dioena. Lengoaia berrietan interesatuta, eta mugimenduaren mugetan, Iron Skulls Co. taldea bosteko talde gisa murgildu dira dantzaren bidez teknika, edertasuna eta inperfekzioaren arteko erlazioa bilatzeko bidean.
Elizondo: Bailableak
2021/06/13 13:00
Elizondo, plaza
Igandean, ekainak 13, 13:00etan Bailableak izango dira Elizondoko plazan. Horretaz gain, Baztango herri guztietan argisoinuak izango dira 9:00tan. Denboraldiari amaiera bereza emateko, zenbait gonbidatu izango dira Baztango dantzariekin batera.
Enkarterriko dantzari dantza
2021/06/13 13:00
Gallartako elizan mezaren ostean
Igande honetan urtero egiten dugun bezalaxe, 13:00etan Gallartako elizan meza amaitu ostean, Enkarterriko dantzari dantza eskeiniko dizuegu San Antonio eguna ospatzeko.
Gora San Antonioko jaiak!
Meatzaldeko Harrigorria dantza taldearen eskutik.
Natxo Montero: Lugorria
2021/06/13 13:30
Pasaia, Ibaiondo Zabalgunea
Natxo Monteroren Lugorri / Barbecho lana sorkuntza-prozesuari buruzko gogoeta bat da. Horretarako hartu beharreko denboran oinarrituta, lugorrian jarri dira Natxo Montero eta Laia Cabrera, lana sortzerako orduan hartu behar diren erabaki guztiei denboraz erreparatu eta ideiak lantzeko. Inprobisazio eta arte garaikidearen inguruko autokritikari lekua utzita egin dute lan bi dantzariek.
- Zuzendaritza artistikoa: Natxo Montero.
- Zuzendari laguntzailea: Pako Revueltas.
- Sorkuntza eta interpretazioa: Laia Cabrera, Natxo Montero
Pasaiako Dantza Jaialdiaren barruan.
Proyecto Larrua: Muda
2021/06/13 18:00
Gasteiz, Probintzia Plaza
Lozorrotik edo norberaren geldialditik ateratzea eta pauso bat ematea azal mudatze nahigabeko horretarantz, zeina genetika eta ingurumenarekin lotuta baitago, eta oso beharrezkoa baita berritzeko. Irudia animalia askoren gorputzaren estalduraren berritzea da, aldaketa bat, garai berri bat adierazteko. Maddi Ruiz de Loizagak eta Helena Wilhelmssonek Larrua Proiektuaren bosgarren urteurrenean interpretatutako dantza-pieza da
Doako sarrera aldez aurretik izena emanda.
- Koreografia: Jordi Vilaseca
- Antzezleak: Helena Wilhelmsson, Laia Santanach
- Musika: Marc Alvarez
- Jantzigintza: Marilo Miguez
Codice
2021/06/13 19:00
Pasaia, Juanba Berastegi Aretoa
Circle of Trust eta Logela multimedia konpainiak Codice lana emango dute Tolosako Laidor antzokian.
Bidai bat gaur egungo gizartearen komunikazioaren eboluzioaren zehar, komunikabideen garapenaren alde txarrak eta onetaz konturatzeko balioko diguna.
5 gorputz, hitzik gabe, iristen ez den mezu bat trasmititzeko gai direnak
5 diskurtso, haurnasketara gonbidatzen dituztenak
5 ideia, pentsamendu, sentimendu, iristeko borrokatzen ari direnak, eta gizartearen norabidea aldatu
Fitxa
- Zuzendari artistikoa: Jordi Vilaseca
- Dantzariak: Abel Escribano, Francisco Sánchez Bona, Alberto Pardo, Marcos Pardo, Juan Manuel Aragón
- Produkzioa: Toño Monzón
- Coreografías: Circle Of Trust
- Eszenografia: Logela
- Bideo sorkuntza: Imanol Garaizabal / Bideo sorkuntzaren audioa: Ander Garaizabal / Audioa: R de Rumba
- Argiztapena: Roberto Gregorio Moreno. “Txutxi”Carlos Samaniego. ”Sama”
- Iraupena: 55 min
Pasaiako Dantza Jaialdiaren barruan.
Kukai Dantza Konpainia: Gauekoak
2021/06/13 19:00
Getxo, Muxikaberri
Gauekoak proiektua Kukai konpainiaren alma mater den Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana da. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan. Gainera, eta aurreko lanekin alderatuta, Maya dantzari gisa izango da agertokian ikuskizun honetan.
Hizkuntza artistikoen gurutzaketan eta sortzaile handien baturan (Arkaitz Miner, Mireia Gabilondo…) oinarritzen da proiektu berri hau, dantza, musika, abeste, ilustrazio, literatura eta abarri gauaren muinetik ekinez.
Zeren eta gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk.
- Ideia originala eta proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
- Eszena-zuzendaritza: Mireia Gabilondo
- Dantzaria: Jon Maya Sein
- Musikaria (zuzenean): Arkaitz Miner eta Xabi Bandini
- Koreografia: Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, Israel Galván
- Testuak: Joseba Sarrionandia, Carmelo Iribarren
- Ilustrazioak: Maite Mutuberria
- Eszenografia: Fernando Bernués
- Argiztatzea eta bideo-sorkuntza: David Bernués
- Kudeaketa taldea: Nagore Martínez, Doltza Oar-Arteta
La Pulga: Ufadak
2021/06/13 19:00
Ermua, Orbe Kardinal Plaza
Taulagaineko ikuskizuna baino hareago, duendedun ikuskizuna jasoko duzu. Ikuskizun indartsua, sortzeko eta sentitzeko grinarekin prestatua, teknika zainduarekin plazaratua.
Ufadak 80 minutu inguruko ikuskizuna duzu. 80 minutu horietan dantza, kantua, gitarra, perkusioa eta palmak biltzen dituzten kantuen bitartez, flamenkoaren hainbat alderdi eskaintzen ditugu: seguidilla, alegria, solea, tangoa, buleria...
Ufadak erabateko ikuskizuna duzu, landua, bizia. Ikuskizunak irauten duen bitartean, ikusleak flamenkoa barneratu edo ezagutu ahalko du. Benetako flamenkoa; herritarrengan erabat errotuta dagoen artea; barne-emozio unibertsalen hizkuntza: musika eta dantzaren bitartez mina, poza, erro-gabezia, pena, sentimendua, askatasuna eta bizitza elkartzen dituena.
- Egileak: La Pulga eta Lagunak
- Zuzendaritza / Koreografia: Askoa Etxebarrieta La Pulga
- Musika era musika zuzendaritza: La Pulga eta Lagunak
- Antzezleak: Aitor Escobar (gitarra), Leo Triviño, Angel López de Toro (ahotsa), José Gil Carretero Giliyo (perkusioa) eta Askoa Etxebarrieta Lasheras, La Pulga (dantza)