Agenda

Jose Uruñuela: Exit + Reminicence

Noiz

2021/06/12 12:30

Non

Gasteiz, Probintzia Plaza

Bi emanaldi izango dira: 12:30ean eta 18:00etan

Jose Uruñuela Udal Dantza Konserbatorioa.

KaldeArtek Kontserbatorioko ikasleek interpretatutako bi pieza berriekin gozatzeko aukera emango digu. “Exit” bide berrien bilaketa da, irteera berri batera eramango gaituena; bueltaka, noraezean, itzulinguruka baina nora zaramatzan jakin gabe.

“Reminiscence” gure burura datozen oroitzapen arinak eta zehaztugabeak dira; oroitzapenak zizelkatzen dituzten gorputzak, ondoren mugimendu berri bihurtuko direnak

Sarrerak

Irakurri gehiago

Iurretako dantzariak, Duguna, Oñatz

Noiz

2021/06/12 18:00

Non

Iurreta, plaza

Iurretako dantzariek, Iruñeko duguna dantza taldeak eta Oñatiko Oñatz dantza taldeak emanaldia eskainiko dute Iurretako plazan.

Saioa Udaberri kulturalaren egitarauaren barruan antolatu da. Gonbidapenak jasotzeko:

  • Asteazkena 18:00-20:00 Iurretako plazan.
  • Email: aittesanmigel@gmail.com
  • Egunean bertan aforoa bete arte

Irakurri gehiago

Kukai: Kirol legez / Fair Play

Noiz

2021/06/12 18:30

Non

Gasteiz, Iparraldeko Parkea

Baloi-boteak eta jauziak dantzan. Urratsak eta golak. Tarima eta zelaia. Futbola eta dantza. Errespetua, umiltasuna, ahalegina, taldean lan egitea… arropen, aldagelen, eszenarioaren eta jokoaren oinarria dira. Kukai Dantza 2001ean sortu zen eta Errenterian du egoitza. Jon Maya dantzariak eta koreografoak sortutako ekimena izan da. Bere ibilbidean hainbat sari jaso ditu, esate baterako: Dantzaren Sari Nazionala eta hainbat Max Sari.

Irakurri gehiago

Nazario Diaz: Hablame cuerpo

Noiz

2021/06/12 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

Háblame, cuerpo izeneko pieza Looking for Pepe azterlanaren parte da. Nazario Díazek hasi zuen 2016an, eta Pepe Espaliú (1955-1993) artista kordobarraren figura dauka abiapuntu, gorputzaren, lengoaiaren eta lurraldearen inguruko ikerketa-sorta bat burutzeko lanean. ‘Háblame, cuerpo’ izena Vicente Aliagak idatzitako testu batetik dator. Sevillako Pabellón Mudéjar eremuan egindako erakusketaren harira idatzi zuen testu hori, Espaliúren omenez, 1994an, hura HIESAren ondorioz hil eta urtebetera. Espaliúk bere lanaren eta zirkunstantziaren arteko loturak garatu zituen, bere gaixotasuna oso presente zegoelarik, eraldaketak markatutako egoera soziopolitiko batean. Lotura horiek aztertuta, aldatu eta desagertzera egiten duen materiaren inguruko lana egitera garamatza, izate fisiko eta soziala duen gorputz baten desgaste eta eustearen ideiarekin.

Sorkuntza eta interpretazioa: Nazario Díaz
Argazkilaria: Patricia Nieto – NoNoNoSoloSoloNo

Irakurri gehiago

Paloma Hurtado: Ephimera

Noiz

2021/06/12 19:00

Non

Gasteiz, Probintzia Plaza

Paloma Hurtado dantzariak eta koreografoak jartzen dio aurpegia eta ahotsa kalean bizi diren milaka pertsonari, atzera begiratu ere egin gabe elkar gurutzatzen garenei. Itxurakerietatik harago joan. Zer ezkutatzen da tipula honen azalen azpian?  Hor topatu dut bila ari nintzen hori… zu… nire osagarria den niaren isla.

Irakurri gehiago

Eva Gurrero: Gorpuztu Laburra

Noiz

2021/06/12 19:00

Non

Pasaia, Skatepark

Gorpuztu Laburra dantza garaikideko ikuskizun bat da, kalerako edo leku jakin baterako pentsatua, eta orekaren bilaketaz ari dena. Lasai egoteko borroka da, zarata isiltzeko, zama eta errua arintzeko, animaliak lo lasai egingo duen leku bat aurkitzeko.

Gorputza zenbait unetan zenbait erlijioetan nola erabiltzen den ikertu ondotik sortua. Gorputza zenbait partetan banatuz, otoitz-orduetako higidura-ekintzak behatuz, eta zenbait erlijiotan diren kontzeptu jakin batzuk aztertuz: errua, penitentzia, transzendentzia, menpekotasuna...

  • Sorkuntza: Eva Guerrero.
  • Dantzaria: Garazi Lopez de Armentia.
  • KoreografIa: creación colectiva.
  • Musika sorkuntza: Nerea Alberdi, Carla Sevilla, Yolanda Bustillo y Cristina Samaniego.
  • Musika grabazioa: Estudio Blue Bayou.
  • "Estilos Internos Chinos" lana: Aritz Aresti.
  • Koreografia laguntzailea: Judit Ruiz.
  • Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia.
  • Ekoizpena: Jemima Cano

 

Pasaiako Dantza Festabalaren barruan.

Irakurri gehiago

Titoyaya Dansa: Social animal

Noiz

2021/06/12 20:00

Non

Gasteiz, Artium

Titoyaya Dansa dantza garaikideko Valentziako konpainia ezagunak KaldeArte programa bisitatuko du osoki kalerako sortutako lehen ikuskizunarekin. Enpatiaren inguruko ikuskizuna. Bost interpretarien mugimendu bizkorrak, zehatzak, exekuzio zaileko soinubakarrekoak, distirak, aldakortasunak eta heldutasunak harrituta utziko du jendea.

Irakurri gehiago

Muda + E.612

Noiz

2021/06/12 20:30

Non

Pasai Antxo, Biteri Plaza

Muda

Lozorrotik edo norberaren geldialditik ateratzea eta pauso bat ematea azal mudatze nahigabeko horretarantz, zeina genetika eta ingurumenarekin lotuta baitago, eta oso beharrezkoa baita berritzeko. Irudia animalia askoren gorputzaren estalduraren berritzea da, aldaketa bat, garai berri bat adierazteko. Maddi Ruiz de Loizagak eta Helena Wilhelmssonek Larrua Proiektuaren bosgarren urteurrenean interpretatutako dantza-pieza da

  • Iraupena: 15´
  • Emanaldiak: Ekainak 11, ostirala (18:00) / Ekainak 13, igandea (18:00)

 

E.612

Gure ondoren beti egongo da norbait gure ondarea hartzen duena, gure bideari jarraitzen diona… nahiz eta planeta zatika lehertu, beti dago Esperantza, beti egongo da leku bat eta pertsona bat jarraitzeko prest…

Anakrusaren Reset (2018) piezak eboluzionatu egiten du.
Eta E.612. sortu da. Dantza garaikideko pieza da, 20 minutu ingurukoa, eta Reseten pertsonaia beretik abiatzen da unibertso post apokaliptiko batean, non jada ez dagoen itxaropenik. Berriz hasteko, bizitzan beste aukera bat izateko eta benetako zerbait eraikitzeko hurrengo ahaleginean E.612 asteroidetik datorren pertsonaia berri batekin topo egiten du. Hark, bere gaztarotik eta errugabetasunetik, borrokan jarraitzeko eta bizitzeko mundu bat eraikitzeko beharrezkoa den energia lortzeko itxaropena emango dio. Pertsonaia hori ala beste norbait?

E.612k hondamenaren puntu ilunenetik itxaropenaren argiranzko bidaia egiten du, belaunaldien arteko transmisioaren beharraren bidez islatua.

  • IDEIA ETA ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Anakrusa
  • KOREOGRAFIA: Noemí Viana
  • DANTZARIAK: Ainhoa Aldai, Noemí Viana
  • MUSIKA ETA SOINUGINTZA: Muskulo, Prodigy, Kitka
  • ARGAZKIAK: J.Areta Goñi, Iurre Aranburu, Etanowski
  • AHOLKULARITZA: Eneko Gil, Iñigo Ortega, Iurre Aranburu
  • IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA: Iurre Aranburu
  • PRODUKZIOA: Anakrusa

 

Pasaiako Dantza Festabalaren barruan.

Irakurri gehiago