Agenda
Proyecto Larrua: Muda
2021/06/11 18:00
Gasteiz, Probintzia Plaza
Lozorrotik edo norberaren geldialditik ateratzea eta pauso bat ematea azal mudatze nahigabeko horretarantz, zeina genetika eta ingurumenarekin lotuta baitago, eta oso beharrezkoa baita berritzeko. Irudia animalia askoren gorputzaren estalduraren berritzea da, aldaketa bat, garai berri bat adierazteko. Maddi Ruiz de Loizagak eta Helena Wilhelmssonek Larrua Proiektuaren bosgarren urteurrenean interpretatutako dantza-pieza da
*Estreinaldi ofiziala.
Doako sarrera aldez aurretik izena emanda.
- Koreografia: Jordi Vilaseca
- Antzezleak: Helena Wilhelmsson, Laia Santanach
- Musika: Marc Alvarez
- Jantzigintza: Marilo Miguez
Fight + J-AhO! II
2021/06/11 18:30
Pasai Antxo, Biteri Plaza
Fight
Gizakiak borrokarekin duen harremana primitiboa da. Hau agerian egon da denboren hasieratik. Lasalatik borroka bizitzan, oro har, eta dantzan bereziki, funtsezko elementutzat jotzen dute.
- Egilea: LASALA
- Koreografia: Judith Argomaniz con Jaiotz Osa como asistente
- Eszenogragi Zuzendaria: Judith Argomaniz
- Dantzariak: Garazi Etxaburu más otra intérprete pendiente de confirmar
- Produkzioa: LASALA
- Formatua: 8/8
J-AhO! II

Zuhurtzia eta eromena... muga hain da lausoa... desberdintasun txikia baina aldi berean handia... "Normala"? Zure erabakia al da "normala" izatea, ala gizarteak erabakitzen du zure ordez? Zuk, segi. Ez egin ihes, egin irribarre. Hori da bidea.
- Zuzendaritza: Amaiur Luluaga.
- Sorkuntza eta antzezleak: Amaiur Luluaga, Montse Àlvarez, Clàudia Gómez.
- Aholkularitza artistikoa: Myriam Perez.
- Argazkia eta ikus-entzunezkoak: Iurre Aranburu.
- Musika: Pascal Gaigne, Grandbrothers.
- Musika edizioa: Iñaki Plaza.
- Poesia eta ahotsa: Itziar Vaquero, Alba Coll, Maria Manonelles.
- Sorkuntza egoiliarrak: Dantzagunea (Sortutakoak 12), CCN Malandain Biarritz (Aterpean 2019), Azkuna Zentroa (Dantzan Bilaka 2020)
- Laguntzailea: Anoetako Udala (Gipuzkoa)
Pasaiako Dantza Festabalaren barruan.
Hitzaldia: Emakumeak euskal dantzan
2021/06/11 19:00
Bermeo, Arrantzaleen museoa
"Emakumeak euskal dantzetan gezur baten historia"
- Hizlaria: Oier Araolaza Arrieta
- Non: Arrantzaleen Museoan. Bermeo
- Ordua: 19:00etan
- Antolatzailea: Alkartasuna dantza taldea. 45. Urteurrena
La Pulga: Ufadak
2021/06/11 20:30
Pasaia, Ibaiondo Frontoia
Taulagaineko ikuskizuna baino hareago, duendedun ikuskizuna jasoko duzu. Ikuskizun indartsua, sortzeko eta sentitzeko grinarekin prestatua, teknika zainduarekin plazaratua.
Ufadak 80 minutu inguruko ikuskizuna duzu. 80 minutu horietan dantza, kantua, gitarra, perkusioa eta palmak biltzen dituzten kantuen bitartez, flamenkoaren hainbat alderdi eskaintzen ditugu: seguidilla, alegria, solea, tangoa, buleria...
Ufadak erabateko ikuskizuna duzu, landua, bizia. Ikuskizunak irauten duen bitartean, ikusleak flamenkoa barneratu edo ezagutu ahalko du. Benetako flamenkoa; herritarrengan erabat errotuta dagoen artea; barne-emozio unibertsalen hizkuntza: musika eta dantzaren bitartez mina, poza, erro-gabezia, pena, sentimendua, askatasuna eta bizitza elkartzen dituena.
- Dantzaria: Askoa Etxebarrieta Lasheras, “La Pulga”.
- Musikariak: Aitor Escobar (gitarra), Leo Triviño, Angel López de Toro (ahotsa), José Gil Carretero Giliyo (perkusioa).
Pasaiko Dantza Festibalren barruan.