Agenda
Euskal Jaia dantzan, korrotik pikutara
2021/05/30 12:00
Eibar, Coliseo antzokia
Erromerietako dantzen historia-dantzatu bat, dantza-emanaldi didaktiko bat eskainiko du Kezka dantza taldeak. Korroan, borobilean hasi eta soka-dantza, ingurutxo, kontra-dantza eta bikote dantzetatik pasa ondoren, soltean, bakarka eta noraezean edo pikutan bukatuko dugu. Dantzaren historia honen ideia Juan Antonio Urbeltzi zor diogu, soka-dantzaren historia azaltzerakoan aurkeztu baitzuen gure dantzen bilakaera zentrifugo hau. Dantzaren historia dantzan jarriko du Kezka dantza taldeak, aldi berean pedagogikoa eta entretenigarria izan nahi duen dantza emanaldian.

Musikariak eta dantzariak
Kezka dantza taldeko dantzariek beren gorputzak dantzan jarriz irudikatuko dituzte dantzarien historia honen atalak eta musikari talde honek jarriko du soinu-banda: Jose Migel Laskurainek joko du txistua, Adolfo Jainagak trikitixa, Quico Pugesek biolontxeloa, Gari Otamendik biolina, Iraide Ansorenak perkusioak eta Unai Narbaizak panderoak. Dantzariak berriz honakoak izango dira: Jone Lahidalga, Ane Muguruza, Luken Aranburu, Maider Altzibar, Uxue Gisasola, Oier Araolaza, Ainhoa Larrañaga, Unai Txurruka, Irune Saez, Jone Saez, Izar Araolaza, Jone Amuategi, Maite Gonzalez, Oihane Llorente, Julene Usobiaga eta Josu Garate.
Euskal Jaiko dantza jaialdian joko duten musikariak, ezkerretik eskumara: Jose Miguel Laskurain, Iraide Ansorena, Quico Puges, Gari Otamendi, Adolfo Jainaga eta Unai Narbaiza.
Lizarra: XXI. Larrain-dantzaren Eguna
2021/05/30 12:30
Lizarra, Los Llanosko Kultur Etxeko lorategian
XXI. Larrain-dantza eguna formatu murriztuan ospatuko dute. Los Llanosko Kultur Etxeko lorategietan izango da danzta emanaldia, eta aretoaren edukiera kontrolatu eta ezarritako protokoloak bete ahal izango dira. Ekitaldi irekia beharrean, Ibai-Egako dantzari txikiek eta nagusiek bakarrik parte hartuko dute.
- 12:30ean. Desfilea Zazpi Kaleetan.
- 13:00etan Dantza jaialdia Los Llanosko Kultur Etxeko lorategietan. Euria eginez gero, Lizarra pilotalekuan.
Haatik: Errimak Bi Oinetan
2021/05/30 19:00
Getaria, eskolako aretoa
Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.
Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.
Proyecto Larrua: Idi Begi
2021/05/30 19:00
Bilbo, BBK Aretoa
Euskal Herriko Idi Probak oinarri hartuta, animalia eta gizakiaren arteko lotura iriudikatzen du. Haren fisikotasuna, hierarkia eta plazan duen hizkuntza animaliaren ikuspuntutik.
- Koreografia: Jordi Vilaseca.
- Dantzariak: Maddi Ruiz de Loizaga , Miguel Ballabriga, Aritz López.
- Musika: Bach, Machinefabriek.
Metamorphosis Dance: Al desnudo
2021/05/30 20:00
Errenteria
*Lekuona parkearen inaugurazio ekitaldia.
Iratxe Ansak eta Igor Bacovichek Al desnudo (Biluzik) azken sorkuntza taularatuko dute. Bi dantzariek sortutako Metamorphosis Dance konpainiaren Al desnudo lana kontrasteen arteko jolasa da: hasierako sentsualitatea emeki dantza oso fisikoa eta esplizitua bihurtzen da. Hainbat elementu integratzen dira mugimenduan dagoen laborategi eszeniko moduko batean, hasierako bikotetik abiatuta, pixkanaka eszenak deseraikiz. Proiekzioek, musikak, teknikak, inprobisazio gidatuak eta Ansa eta Bacovichen testuak interpretatzen dituen Aia Kruse Goenagaren offeko ahotsak elkartzen dira agertokian.
- Koreografia eta antzezpena: Iratxe Ansa, Igor Bacovich.
- Artista bisuala: Danilo Moroni.
- Musika: Philip Glass, Johan Wieslander.
- Musika-moldatzailea: Miguel Angel Burgos.
- Argiztapena: Danilo Moroni.
- Eszenografia: Iratxe Ansa, Igor Bacovich, Danilo Moroni.
- Jantziak: Carmen Granell.
- Testua: Iratxe Ansa, Igor Bacovich.
- Ahotsa: Aia Kruse Goenaga.
- Equipo de producción: Spectare.
