Agenda
Legazpi: ezpata-dantza
2021/05/03 12:00
Legazpi, Euskal Herria plaza
Santiktz Eguneko dantzak emango dituzte Legazpiko dantzariek, hau da Legazpiko Ezpata Dantza, Soka Dantza, Zinta Dantza eta Larrain Dantza, plazaratuko dituzte.
Emanaldian dantzariez aparte Goiz Deia Txistulari Taldeak eta Ezpelur Dultzaineroak parte hartuko dute.
Egitaraua:
- Legazpiko Ezpata Dantza
- Soka Dantza
- Zinta Dantza
- Larrain Dantza
Lekua: Euskal Herria Plaza
Ordua: 12:00etan.
11:30etatik aurrera plazan sartu ahal izango da, sarreretan pilaketak ekiditeko asmoz.
Sarrera: Dohain, gonbidapenarekin.
Gonbidapenak apirilaren 28tik aurrera Kultur Etxeko harreran izango dira eskuragai.
Bakoitzak gehienez lau sarrera hartu ahal izango ditu.
Kukai: Kirol legez / Fair Play
2021/05/03 19:00
Legazpi, Haztegi Ikastola
Kukai Dantzak eta Realak bat egin dute Kirol legez / Fair Play ikuskizuna sortu dute bereziki Korner jaialdian aurkezteko. Zubieta eta Niessen faktorien emaitza berria da dantza ikuskizun hau. Taldelanean eta harrobian oinarrituta, kirol-legez.