Agenda

SSask: Logela

Noiz

2021/05/29 18:00

Non

Getxo, Utopian

Gorputz batzuk gela batean daude. Inoiz ez zuten imaginatu mugatuak egotea. Arnasa hartzen, taupadak egiten, dantzan jarraitu nahi dute. Errealitate berrian, espazio berrian, pultsu berria berrasmatzea. Aurrera egiteko eraiki eta deseraikitzen dira. Zer ezkutatzen da mugen atzean? Bide berriak aurkitu behar dira?

  • Zuzendaritza, sorkuntza eta artistak: Maria Estefania, Naia Arias, Isabel Lobo eta Idoia Rouco
  • Kanpo laguntza: Matxalen Bilbao eta Robert Jackson
  • Soinu eta bideo teknikoa: Aritz Pilar eta Borja Arbaiza
  • Argiztapena: Utopian
  • Jantzigintza: Betitxe Saitua

Irakurri gehiago

Lesakan muxikoak

Noiz

2021/05/29 18:00

Non

Lesakako Plaza Zaharra

Jauzi edo Muxiko dantzak izango dira Jeiki Hadi musika taldearekin. Dantzatzeko izena eman behar da 27a baino lehenago.

Irakurri gehiago

Gorria

Noiz

2021/05/29 19:00

Non

Kuartango, Balneario Antzokia

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Irakurri gehiago

Metamorphosis Dance: Al desnudo

Noiz

2021/05/29 19:00

Non

Errenteria

*Lekuona parkearen inaugurazio ekitaldia.

Iratxe Ansak eta Igor Bacovichek Al desnudo (Biluzik) azken sorkuntza taularatuko dute. Bi dantzariek sortutako Metamorphosis Dance konpainiaren Al desnudo lana kontrasteen arteko jolasa da: hasierako sentsualitatea emeki dantza oso fisikoa eta esplizitua bihurtzen da. Hainbat elementu integratzen dira mugimenduan dagoen laborategi eszeniko moduko batean, hasierako bikotetik abiatuta, pixkanaka eszenak deseraikiz. Proiekzioek, musikak, teknikak, inprobisazio gidatuak eta Ansa eta Bacovichen testuak interpretatzen dituen Aia Kruse Goenagaren offeko ahotsak elkartzen dira agertokian.

  • Koreografia eta antzezpena: Iratxe Ansa, Igor Bacovich.
  • Artista bisuala: Danilo Moroni.
  • Musika: Philip Glass, Johan Wieslander.
  • Musika-moldatzailea: Miguel Angel Burgos.
  • Argiztapena: Danilo Moroni.
  • Eszenografia: Iratxe Ansa, Igor Bacovich, Danilo Moroni.
  • Jantziak: Carmen Granell.
  • Testua: Iratxe Ansa, Igor Bacovich.
  • Ahotsa: Aia Kruse Goenaga.
  • Equipo de producción: Spectare.

 

 

 

Irakurri gehiago